1.6 HE STEP inbertsioak laguntzea
1. Helburu Politikoa: Europa lehiakorragoa eta adimendunagoa
1.6. Helburu Espezifikoa: Europarako Teknologia Estrategikoen Plataformaren (STEP) helburuak lortzen lagunduko duten inbertsioei laguntzea.
Erakunde kudeatzailea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Inbertsioa: 32.000.000 €
EGEF laguntza: 32.000.000 €
Jardueren tipologia:
Jardueraren helburua da azken belaunaldiko konputazio kuantikoko azpiegitura eta zerbitzuak lehentasunez eskuratzeko aukera ematea enpresei eta garapen teknologikoan eskumenak dituzten erakunde publikoei, teknologiak garatzeko edo fabrikatzeko plataforma izan dadin. Teknologia horiei esker, enpresa-prozesuak optimizatu ahal izango dira, denbora eta kostuak murriztuz, arazo konplexuak modu eraginkorragoan konpontzeko aukera emango dute, eta gaur egungo konputazio-sistema klasikoetan bideragarriak ez diren soluzio, produktu eta zerbitzu berriak esploratzea erraztuko dute; azken batean, EBtik erregelamendu-arauak edo estandar teknologikoak garatzen ere lagundu ahal izango dute.