Dietak eta Joan-etorriak
 

7.2. Laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

Pazienteak/laguntzaileak erabili duen garraio publiko arruntaren tarifa baliokidea (trena -2.klasea edo litera- edo lineako autobusa). Lekualdatzea hegazkinez egin beharra gertatzen den aparteko kasuetan, hegaldi erregular batean klase turistari dagokion tarifa.

Pazienteak/laguntzaileak bere ibilgailu propioa erabiltzen baldin badu, garraio publiko arruntaren tarifaren arabera ordainduko zaio.

Zortzigarrena: Denboraldi baterako Estatuko beste Autonomia Erkidego batzuetara joaten diren eta bitarte horretan beren behin-behineko egoitzatik Erkidego horretako zentro sanitariora lekualdatzeko garraiobide ez-sanitarioa behar izaten jarraitzen dutenen kasu berezia (adib.: dialisiaren menpe dauden pazienteak).

8.1. Pazientea denboraldi baterako lekualdatu den autonomia-erkidegoa da, bere esparruan garraio sanitarioaren erabilera baimentzeko erabiltzen dituen irizpideak ezarriz, zehazki arrazoi medikoak direla-eta tratamendu horiek behar dituzten erabiltzaileei prestazio hori errazteko ardura hartzen duena.

8.2. Baldin Autonomia Erkidego horretako agintari sanitarioek pazientea barne hartzen ez badute garraio sanitario kolektiboko beren programan (adib. behin-behineko egoitza hori oso aparte geratzen delako garraio sanitario kolektiboak egiten duen zirkuitutik) eta, ondorioz, zentro sanitariora joateko bere ibilgailu propioa edo taxia hartu beharra duenean, bere erkidegora itzulitakoan gastu horiei dagokien ordainketa eskatzen duenean, erantzuna baiezkoa izan daiteke; betiere eskatzaileak lekualdatuta egon den autonomia-erkidegoko dokumentazioa aurkezten badu eta dokumentazio horretan garraio sanitario kolektiboa ezin izan zaiola eskaini adierazten bada

8.3. Tarifa hauek ezarriko dira:

8.3.1. Lekualdatzea bere ibilgailu propioan egiten badu zein taxian egiten badu, kilometroko 0.30 euro.

8.2.2. Nolanahi ere, hileko gehieneko zenbatekoak ezingo du 900 euroko kopurua gainditu.

Bederatzigarrena: Emailea bizirik dagoenean organo-emateen kasu berezia.

Gure Erkidegoan organoak ematearen ekimenaren alde egitearen egokitasuna gogoan hartuz eta laguntza-mota horiek emateko edo ez emateko bizirik dagoen emailearen organo-transplanteetan, egoera horietan aldi berean gertatzen diren salbuespenezko baldintzak aintzat hartuz, honako irizpide hauek kontuan hartuko dira:

9.1. Emailea pazientetzat har dadila, aldez aurretik egiten diren azterketen fasean zein transplantea bera egiten den fasean.


Azken eguneratzea: 2008/05/16