Dietak eta Joan-etorriak
 

5.1.2. Pazientea 18 urtetik beherakoa edo ezindu legala bada, kasu guztietan estimatuko dira eskabideak. Gainera, pazientearen egoera klinikoagatik, Ikuskatzailetza Medikoaren arabera, eman behar zaion tratamendua dela eta, ezinbesteko gertatzen bada laguntzaile baten presentzia, kasu horietan ere estimatu ahal izango dira eskabideak.

5.1.3. Pazientearekin batera laguntzailea lekualdatzeko, aurretiaz baimena lortu behar da bere egoitza-Iekuari dagokion Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzan.

5.1.4. Betiere, pazienteak derrigorrezko izango du gaua kanpoan egitea.

5.2. Laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

5.2.1. Pazientea zentroan ingresatzen badute: gehienezko globala eguneko 60 euro izango da, gehienez 40 euro ostaturako eta gehienez 20 mantenurako.

5.2.2. Pazientea zentroan ingresatzen ez badute: gehienez eguneko 20euro mantenurako.

Seigarrena: Mantenu- eta ostatu-gastuetarako laguntzen gehienezko zenbatekoa.

Ostatu-eta mantenu-gastuetarako laguntzen gehienezko zenbatekoa, baimenaren xede den asistentzia sanitarioko prozesuari dagokionez, pazienteari eta beronen laguntzaileari guztira dagokiena, ezingo da izan ezein kasutan 900 euro baino gehiago, etxetik kanpo gaua egin behar den hamabostaldi bakoitzeko.

Asistentzia sanitarioa denboraldi labur baina errepikakorretan ematen denean, hauek metatuz joango dira gaua etxetik kanpo igaro behar izandako hamabostaldiak zenbatu ahal izateko.

Zazpigarrena: Pazienteak eta, hala balegokio, bere laguntzaileak garraiobide ez-sanitarioetan egindako lekualdatze-gastuetarako laguntzak.

7.1. Laguntza emateko baldintzak honako hauek izango dira:

7.1.1. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpokoasistentzia-zentro batera izan beharko da.

7.1.2. Pazienteak 4.1.1., 4.1.2. eta 4.1.3. ataletan zehazten diren baldintzak bete beharko ditu.

7.1.3. Laguntzaileak 5.1.1., 5.1.2. eta 5.1.3. ataletan zehazten diren baldintzak bete beharko ditu.


Azken eguneratzea: 2008/05/16