Dietak eta Joan-etorriak
 

9.2. Emailea hartzailearengandik ezberdina den Lurralde batekoa denean, emailearen jatorrizko Lurralde horrek bere ostatu-, mantenu-eta lekualdatze-gastuak ordaindu beharko dituela.

9.3. Euskal Autonomia Erkidegoa ez den Autonomia Erkidego batetik datorren emailearen kasuan, jatorrizko Erkidego horrek ez baditu pazientearen ostatu-, mantenu-eta lekualdatze-gastuak ordaintzen, hartzailea den Lurralde Historikoak aipatutako gastuak bere gain hartuko dituela.

Hamargarrena: Iraunaldia eta indargabetzea.

10.1. Dokumentu honen xede diren jarraibideak ezarri ahal izango zaizkie eskabide-prozedura berri guztiei: zentro pribatuetarako aurretiazko baimen-eskabideei, zentro publikoetarako asistentzia-aginduei eta jarraibide hauen dataren ondoren aurkezten diren gastuen ordainketei (gastuen ordainketaren kasuan berdin dio gastuak aipatutako data baino lehen egin badira ere) eta, azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuarekin bat etorriz, zeinaren arabera ezartzen baita Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala, eta Osasun sailburuordearen 2002ko uztailaren 16ko Ebazpenari jarraiki, zeinean zehazten baitira Euskadiko Sistema Sanitariotik kanpoko asistentzia sanitariora sarbidea edukitzeko irizpideak eta jarduketa-protokoloak gauzatzeko araubidea.

10.2. Indargabetuak eta deuseztatuak geratzen dira maila berdin edo baxuagoko xedapen eta jarduketa guztiak, baldin honako Zuzentarau Orokor honetan aurreikusten diren jarraibideei trabak jartzen badizkiote.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko urtarrilaren 25ean

 

Josu I. Garay Ibañez de Elejalde

OSASUN FINANTZIAZIO ETA KONTRATAZIOKO ZUZENDARIA

Jaitsi dokumentua PDF formatuan
Dietak eta joan-etorrietarako laguntzak (pdf, 2 MB)


Azken eguneratzea: 2008/05/16