Dietak eta Joan-etorriak
 

Hirugarrena: Aseguratuari laguntza ekonomikoa emateko mekanismoa gastuen ordainketa izango da. Gastuen ordainketako espedientearen ebazpena aldekoa izan dadin, diru-Iaguntza eskatzen den gastu horiek justifikatzen dituen behar besteko dokumentazioa eta helburu-zentroak sinatutako dagokion asistentzia ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Laugarrena: pazienteen mantenu- eta ostatu-gastuetarako laguntzak.

4.1. Laguntza emateko baldintzak honako hauek izango dira:

4.1.1. Pazienteak behar duen asistentzia-prozedura ez da eskura edo erabilgarri egongo kasuak eskatzen duen denboran edo era egokian Euskadiko Sistema Sanitarioko asistentzia-eskaintzan.

4.1.2. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpokoasistentzia-zentro batera izan beharko da.

4.1.3. Asistentzia sanitarioa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edo Osasun Sailak hitzarturiko zentroren bateko fakultatiboren batek aldez aurretik adieraziko du, eta dagokion Lurralde Zuzendaritzak baimenduko du, Osasun sailburuordearen 2002ko uztailaren 16ko Ebazpenaren arabera, zeinean zehazten baitira Euskadiko Sistema Sanitariotik kanpoko asistentzia sanitariora sarbidea edukitzeko irizpideak eta jarduketa-protokoloak gauzatzeko araubidea.

4.1.4. Pazientea helburu-zentro sanitariora lekualdatzeak gaua eman beharra derrigorrez suposatuko du.

4.2. Laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

Gehienezko globala eguneko 60 eurokoa izango da: gehienez 40 euro ostaturako eta gehienez 20 euro mantenurako.

Bosgarrena: Laguntzaileen ostatu- eta manteu-gastuetarako laguntzak.

5.1. lagunatza emateko balditnzak honako hauek izango dira:

5.1.1. Lekualdatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpoko asistentzia-zentro batera izan beharko da.


Azken eguneratzea: 2008/05/16