Josu Erkorekak irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzeko eta kudeatzeko prozesua modu erraz gidatzen duen lehenengo liburuaren aurkezpenean parte hartu du

gestion_asociaciones_fundaciones_02.jpg

2016.eko ekainak 29

  • Argitalpenak, Miren Lorean Maguregui, Crisanta Elechiguerra eta Javier Corral EHUko irakasleek idatzita, modu didaktikoan eta zehatzeam erabiliz irabazi asmorik gabeko erakunde bat modu profesionalean kudeatzeko prozesua azaltzen du.
  • Euskadik orain dela hilabete bat badu Fundazioen Lege berri bat. Honek aukera ematen du sektorea gehiago profesionalizatzeko eta antolaketa- eta kudeaketa-eredu profesional berrietara zehatzago egokitzeko.
  • 650 fundazio daude Euskadin, eta irakaskuntzako eta ikerkuntzako sektorekoak ziren gehienak. Horien ondare garbia mila hirurehun milioi eurokoa da eta 13.000 pertsonatik gora enplegatzen dituzte

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur La gestión de las asociaciones y fundaciones. Calidad y Transparencia liburuaren aurkezpenean parte hartu du. Liburuaren idazleek hauek dira: EHUko Enpresa Zientzietako doktore Miren Lorea Maguregui, EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako doktore Javier Corral eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore eta Unibertsitateko Eskolako katedradun Crisanta Elechiguerra. Aurkezpen publikoa gaur goizean izan da Bilboko BBK aretoan.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat (elkarteak edo fundazioak) kalitatez eta gardentasunez sortzeko eta kudeatzeko prozesu osoa modu erraz eta zehatzea azaltzen duen liburua da, erabilgarria oso, mota horretako erakundeetan interesa dutenentzat edo parte hartzen dutenentzat. Horretarako, kudeaketa-eredu profesionalerako bitartekoak eta ereduak eskaintzen ditu, eta erakundeok aurre egin beharreko arazoak eta erronkak lantzen ditu.

FUNDAZIOEN LEGE BERRIA

Ekaina hasieratik Euskadin Fundazioen Lege berri bat dago, administrazio-izapideak erraztu, soberako administrazio-trabak kendu, eraginkortasuna handitu eta funtzionamendua hobetzeko araubide berria eskatzen zuen sektorearen eskariei erantzunez.

Araubide berriaren oinarrian gardentasun, publikotasun eta kudeaketa onaren printzipioak daude, eta aukera ematen du sektorea gehiago profesionalizatzeko eta antolaketa- eta kudeaketa-eredu profesional berrietara zehatzago egokitzeko. Gainera, arauaren bidez lankidetza publiko-pribatuan aurrera egin ahal izango da, herritarrek irabazi asmorik gabeko erakundeetan parte hartzea bultzatuta, baita herrialdearen hazkunde ekonomikoa ere.

EUSKAL FUNDAZIOEN SEKTOREA

650 fundazio daude Euskadin, eta irakaskuntzako eta ikerkuntzako sektorekoak ziren gehienak. Horien ondare garbia mila hirurehun milioi eurokoa da eta 13.000 pertsonatik gora enplegatzen dituzte.