Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

"Merkatua", "Goiener" eta "Merkatu Soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" 2016ko Elkarlan sariak sortutako balio publikoagatik

"Merkatua", "Goiener" eta "Merkatu Soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" 2016ko Elkarlan sariak sortutako balio publikoagatik

egilea: PIP taldea, Abendua 12, 2016

Joan den ostiralean balio publikoaren ko-sorkuntzako 2016ko ELKARLAN sarien hiru irabazleak ezagutu genituen EHAA­-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez. Sarien bigarren edizio honetara guztira 49 proiektu aurkeztu dira.

Aurtengo saridunak hauek izan dira:

Saritutako hiru proiektuetako bakoitzak jasoko ditu 6.000 euro, proiektua ebaluatu, hobetu eta perfekzionatzeko urtebeteko aholkularitza eta ekimenaren berri emateko jarduerak. Irekiak argitaratutako albiste honetan saritutako proiektu bakoitzaren deskribapena irakur daiteke.

Aukera honetaz baliatuta, eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte hauei Elkarlan sarien bigarren edizioan parte hartzeagatik eta, nola ez, saritutako proiektuetako partaideei zoriontzeko bihotz bihotzez.

ZORIONAK!!