Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5245

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako «Elkarlan» sariak ematen baititu.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduak ezarritakoari jarraituz (2016ko irailaren 23ko EHAA), balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onetsi, eta behin hautaketa-batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9. atalaren aplikazioan, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elkarlan sariak ematea, hau da, prestazio hauek,

a) 6.000 euro.

b) Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren barruan saritutako gai horretan aditua den pertsonalaren aholkularitza izateko aukera, saria ematen denetik urtebeteko epean, ekimenaren hobekuntzarako partekatutako diagnostikoa egiteko.

c) Saritutako proiektuaren berri ematea informazio-bideetan eta komunikabideetan, proiektu hauetarako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartutako proiektu bakoitzerako hautaketa-batzordeak egindako balorazioak eranskinean argitaratzea.

Hirugarrena.– Hurrengo pertsona fisikoak aurkeztutako proiektuaren sarirako hautagaitza ukatzea, asmorik gabeko entitatea ez izateagatik, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz,

32. espedientea

Eskatzailea: Jokin Santiago Elorriaga.

Proiektua: Open House Bilbao.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke sail bereko sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Seigarrena.– Entitate sarituek idatziz eta espresuki adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.

Funtzio Publikoko sailburuordea,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala