Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2828
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/16
  • Argitaratze-data: 2008/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza Bideratzeko Plana (2006-2009) Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran. Plan horren helburu nagusia da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitzaren alorreko jardunetarako Jarraibideak aldi horretarako ezartzea, estrategia-plangintzarako irizpideak, sustapena, eta estrategikoak ez diren baina esku hartzen duten etxebizitzaren alorreko eragileentzat eta babes ofizialeko etxebizitza behar duten herritarrentzat oso garrantzitsuak diren beste orientabide batzuk aintzakotzat hartuta.

Plan horrek aintzat hartzen du babestutako etxebizitzen tipologiak dibertsifikatzea, eskatzaileen behar-egoerei hobeto egokitzeko, eta, era berean, inguru bakoitzarentzat egokiagoak diren etxebizitza-diseinu berriak ahalbidetzea aintzat hartzen du.

Jardun-ildo horretan bertan, esleipen-sistema malguagoa diseinatzea proposatzen da, esleipen-prozedura sustapen bakoitzaren baldintza espezifikoetara egokitzeko (etxebizitza lortzeko erregimenaren arabera, etxebizitzen tipologiaren arabera), eta horrela kasu bakoitzean sustapen desberdinen eskatzaileen ezaugarrietara egokituko den prozedura erabili ahal izango da, betiere publizitatearen, jendartean jartzearen eta gardentasunaren printzipioak bermatuz.

Bestalde, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak adierazten duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren bitartez esleipen-prozedurak arautuko dira, eta, era berean, hainbat arrazoirengatik (terrorismoaren biktimak, genero-indarkeria, zona degradatuetako jardun-eremuko bizilagunak, eta behar bereziko egoeran dauden kolektiboetako kideak) araututako esleipen-prozeduren aplikaziotik salbuetsi daitezkeela adierazten da.

Azkenik, urte hauetan metatutako esperientziak aurreko Aginduen idazketan hobekuntza batzuk egitea eskatzen du, eta hobekuntza horien artean Babes Ofizialeko Etxebizitzen esleipen-prozedura guztiak Agindu bakar batean gaineratzea dago.

Horren arabera, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren azken xedapenen artean lehenengoan xedaturikoaren arabera, honako hau

  1. ¿ Udalek tasatutako etxebizitzen esleipendunen hautespena soilik Agindu honek arautzen dituen prozeduren arabera egingo da, betiere garatzen duen dagokion Udal Ordenantzarik ez badago.

  1. ¿ Aurreko idatz-zatian ezarritakoa gorabehera, alokatze-erregimeneko etxebizitzen esleipen-prozeduretan hautatua izateak ez du etorkizuneko erosketako esleipen-prozeduretan parte hartzeko aukera ezabatuko.

  2. ¿ Etxebizitza baten esleipendun izateari uko egiteak, ukatzen denetik bi urteko epean sarrera-erregimen bereko eta etxebizitza-tipologia bereko etorkizuneko prozeduretan parte hartzeko aukera ezabatuko du. Hala ere, bizikidetza-unitatearen kide bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko ratioa baino azalera txikiagoa duen etxebizitza baten esleipenari uko egiteak ez du etorkizuneko prozeduretan parte hartzeko aukera kenduko.

  3. ¿ Etxebizitzak errentamenduan lagatzeari dagokionez, edozein Herri Administrazioren edo Sozietate Publikoen edo Erakunde Autonomoen edo edozein Administrazio Orokor edo Instituzionalek partaidetza duen Sozietateen titulartasuneko etxebizitza baten edo babes publikoko etxebizitza baten errentariak direnean, eskatzaileak kanpoan geratuko dira.

  1. ¿ Prozedura hasteko Agindu horrek gutxienez honako alderdi hauek zehaztuko ditu:

    1. Esleitu beharreko etxebizitzen kopurua. Era berean, indarreko araudia aplikatuz, etxebizitzako berariazko beharrak asetzeko, birkokatze-operazioetarako edo beste behar batzuk asetzeko kendu beharko diren etxebizitzen kopurua adieraziko da.

    2. Sustapenean interesa dutela deklaratutako udalerriak.

    3. Hurrengo artikuluek adierazten dituzten kupoak eta kupo gehigarriak, baldin badaude.

    4. Etxebizitzen lagapen-erregimena.

    5. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaerak noiz arte hartuko diren kontuan.

    6. Lehentasun-ordena, aldi berean kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak biltzen dituzten eskatzaileak dauden kasuetarako.

    7. Argitalpenak egiteko komunikabidea Lurralde Ordezkaritzetako Iragarki Taula izango dela adieraztea.

  1. ¿ Kupo honetan sartu ahalko dira mugikortasun urri iraunkorreko ezintasuna duten titularren edo horren ondorengo baten eskabideak, etxebizitza-premiako egoerak arautzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 3.6 artikuluan egiten den deskribapenaren arabera.

  2. ¿ Ezinduak sailkapeneko idatz-zati batean baino gehiagotan agertzen badira, aurreko idatz-zatian adierazitako Aginduan ezarritako ordenaren arabera gaineratuko dira.

  3. ¿ Erreserba honen eskabideen kopuruak esleituriko etxebizitzen kopurua gainditzen badu, aipatutako sailkapenean adierazitako lehentasun-ordena berari jarraituko zaio esleipenean.

  4. ¿ Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz, kupo horren zozketan parte hartu ezin duten eskabideak gainerako kupoetan bilduko dira, gainerako egoerak aintzat hartuta.

  1. Izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa.

  2. 25etik 35 urtera bitarteko gazteak.

  3. Bost kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitateak, 90 m2 erabilgarri baino gehiagoko etxebizitzak daudenean. Bost kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitatea dela ziurtatzeko, guztiak gutxienez urtebetez etxebizitza berean erroldatuak egon izanaren ziurtagiria eman beharko dute. Urtebeteko epeari dagokionez, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 17. artikuluko 3. idatz-zatian kasu bakoitzerako adierazten den egunetik zenbatuko da.

  1. Babes bereziko gizarte-egoerak:

    • Beren kargura seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak.

    • Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak.

    • Bananduak eta dibortziatuak.

    • 70 urtetik gorako pertsonak.

    • Ezintasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak; halakotzat hartuko dira abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 1 A eranskineko 15. eta 16. kapituluetan gaineratutakoak.

  2. Izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa.

  3. 25 urtetik beherako gazteak.

  4. Bost kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitateak, 90 m2 erabilgarri baino gehiagoko etxebizitzak daudenean. Bost kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitatea dela ziurtatzeko, guztiak gutxienez urtebetez etxebizitza berean erroldatuak egon izanaren ziurtagiria eman beharko dute. Urtebeteko epeari dagokionez, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 3. idatz-zatian kasu bakoitzerako adierazten den egunetik zenbatuko da.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

  1. ¿ Onartuen eta kanpoan utzitakoan zerrendak esleitu beharreko etxebizitzak dauden lurraldeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzaren iragarki-taulan argitaratuko dira, hilabeteko epean. Zerrenden onarpena eta horien aurkezpena, dagokion Lurralde Historikoko hedapen handiena duen egunkarian iragarriko dira. Era berean, informazio hori bide telematikoen bitartez kontsultatu ahalko da, betiere datuen babesari buruzko indarreko araudia betetzen dela bermatuz.

  1. Eskatzaile guztien izena eta abizenak, genero-indarkeriaren biktimen kasuan izan ezik.

  2. Bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

  3. Eskabidea sailkatu den erreserba edo kupoaren zehaztapena.

  4. Kanpoan uztearen kausa(k), dagokionean.

  5. Onartutako eskabide bakoitzari esleitu beharreko guztizko zenbakiak.

  1. ¿ Hautatu gabe geratzen diren eskabideak baldin badaude, sustapen bakoitzean dagokion talde bakoitzaren itxaron-zerrenda osatuko dute.

  2. ¿ Zozketaren emaitzaren arabera hautatuak izan direnen zerrendak dagokion Ordezkaritzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Era berean, informazio hori bitarteko telematikoen bidez kontsultatu ahalko da, betiere datuen babesari buruzko indarreko araudia betetzen dela bermatuz.

  1. ¿ Zuzenean Sailak sustatzen dituen etxebizitzen kasuan, hautatuei hilabeteko epean honako hauek egitea eskatuko zaie:

    1. Etxebizitza onartzea, errentamendu-erregimenean esleitzen denean.

    2. Adierazten den kontuan dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga ingresatzea, erosketa-erregimenean edo azalera-eskubidean esleitutako etxebizitzen kasuan.

  2. ¿ Onuradunek etxebizitzen esleipena onartu ondoren eta, hala badagokio, BEZari dagokion zenbatekoa ingresatu ondoren, Lurralde ordezkariak hautatu bakoitzaren aldeko administrazio-agiri bat emango du, etxebizitza jakin eta zehatz baten esleipenduna dela adieraziz.

  3. ¿ Obrak behin-behineko jaso ondoren, eta betiere etxebizitzak okupatzekoak baziren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzak esleipena gauzatuko du, dagokion eskritura publikoak emanez, erosketa-erregimenean edo azalera eskubidean esleitzen bada, edo dagokion kontratua eginez, errentamendu-erregimenean esleitzen bada.

  4. ¿ Eskualdatzearen eraginkortasuna esanbidez eten egingo da esleitutako etxebizitza giltzak eman eta hiru hilabeteko epean okupatzen ez bada. Baldintza hau ez betetzeak dagokion etxebizitza itxaron-zerrendan dagokionari esleitzea baldintzatuko du, hasierako esleipendunari entzun ondoren eta harekin sinatutako kontratua ebatzi ondoren.

  5. ¿ Etxebizitza esleipendunaren alde Jabetza Erregistroan inskribatzea eten egingo da, arestian adierazi den baldintza betetzen den arte. Hala ere, interesdunak prebentzio-idazpena egin ahalko du esleipendun-titulua aurkeztuz. Idazpen hori inskripzio bihurtuko da adierazitako baldintza bete dela egiaztatzen denean, dagokion Lurralde ordezkariak horretarako emandako ziurtagiria aurkeztuz.

  6. ¿ Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako metodoak amaitzen direnean, dokumentazioa ez aurkezteak, aurreko zenbakiak adierazten dituen ordainketak ez egiteak, kontratua adierazitako epean ez sinatzeak edo esleipenduna aurki ezin izateak, emandako etxeari uko egin zaiola ulertzea eragingo du, eta dagokion Lurralde ordezkariari ahalmena emango dio hutsik dagoen etxebizitzarako beste hautatu bat adierazteko, dagokion zerrendaren ordenari jarraiki.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Aurreko idatz-zatian xedaturikoaren arabera, esleitutako etxebizitzen inguruan sinatzen diren salerosketa-kontratuek nahitaez izaera suntsiarazteko klausula bat eduki beharko dute etxebizitzarik ez izateari buruzko baldintzari dagokionez, eta dagokion eskritura publikoak sinatu aurretik baldintza hori ez betetzeak ahalmena emango dio sustatzaileari kontratua hutsaltzeko, erantzukizun edo zigorrik gabe.

  1. Jaiotzak.

  2. Heriotzak.

  3. Ezkontzak.

  4. Ezkontza-banantzeak eta Dibortzioak.

  5. Izatezko bikoteak osatzea (Izatezko Bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea).

  6. Izatezko bikoteak azkentzea.

    1. ¿ Era berean, kontuan hartuko dira bizikidetza-unitateetan gertatzen diren eta Agindu honen 7.1 artikuluan adierazten den EHAAn argitaratzeko data baino lehen jakinarazten diren aldaketak, eta horien emaitza ere kontuan hartuko da.

    2. ¿ Esleipen-prozeduran hautatzen diren eskabideei dagokienez, bizikidetza-unitatean gertatutako aldaketaren jakinarazpena aurreko idatz-zatian adierazitako egunaren ondoren eta etxebizitza eskuratu izanaren eskritura publikoa sinatu aurretik edo, hala badagokio, errentamendu-kontratua sinatu aurretik egiten bada, bizikidetza-unitateak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuko da berriz ere, eta, nolanahi ere, egiaztapen horren emaitza kontuan hartuko da.

      Eskatzaileren bat ezabatu izanagatik bizikidetza-unitatean aldaketa gertatu dela jakinarazten denean, dagokion Lurralde Ordezkaritzak jakinarazpen horretan iruzur-asmoa ote dagoen egiaztatu ahalko du, eta halakorik baldin badago, bizikidetza-unitate horren alde egindako esleipena baliorik gabe utziko du.

      Iruzur-asmoa dagoela uste ahalko da, bizikidetza-unitatean aldaketa egin izanaren jakinarazpena ezabatutako eskatzaileak etxebizitza eskuratu ondoren egiten denean.

  1. ¿ Sustapen bakoitzean etxebizitzen % 10 baztertu ahalko da, honako hauen alde besterentzeko: sustapena kokatzen den Lurralde Historikoko Foru Aldundia, edo sustapena kokatzen den udalerriaren Udala. Etxebizitza horiek Administrazio horien berezko gizarte-zerbitzuetara bideratuko dira, betiere zerbitzu horiek behar bezala emateko, etxebizitza eduki behar bada.

  2. ¿ Besterentze-prozedura:

    1. Udal edo Foru Aldundi horrek ildo horretan dituen etxebizitza-beharren plangintza justifikatua eman beharko dio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, urteko azken hiruhilekoan, eta horrekin batera dagokion Akordioaren ziurtagiria eman beharko dio.

    2. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, emandako eskabidea eta justifikazio-dokumentazioa aztertu ondoren, baztertuko diren etxebizitzen kopurua erabakiko du, esleipen-prozedura hasteko Aginduan. Lurralde ordezkari eskudunak dagokion salerosketako kontratuak edo eskritura publikoak emango ditu.

  3. ¿ Etxebizitza horiek errentamendu-erregimenean edo prekarioan lagako dira. Udalen eta Foru Aldundien alde besterendutako etxebizitza horien helburua bermatzearren, bi erakundeek sinatu behar dituzten salerosketako eskritura publikoetan baldintza suntsiarazle gisa ezarriko da errentamendu-erregimenean edo prekarioan lagatzeko beharra ez betetzea.

  4. ¿ Onuradunik ez dagoela egiaztatzen bada, edo etxebizitza horiek errentamenduan edo prekarioan lagatzea justifikatzen duen beste kausarik ez badago, etxebizitza horiek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren esku jarri beharko dira, eskuratu ondoren, ezarritako prozeduren arabera esleitzeko.

  5. ¿ Besterentzeko baldintzak:

    1. Etxebizitzen eta erantsien azalera erabilgarriaren metro karratuaren salmenta-prezioa dagokion sustapenerako ezarritakoa izango da.

    2. Prezioaren ordainketa eskudirutan egingo da eskritura publikoa sinatzen denean.

  1. ¿ Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan Lurralde Ordezkaritzak zerrenda bat aurkeztuko du, dagokion etxebizitza-erregimenerako ezarritako eskakizunak bete ondoren udalerri horretan etxebizitza erabiliak eskatu dituzten eskabideei dagozkien zozketa-zenbakiekin.

  2. ¿ Lurralde Ordezkaritzak emandako zerrenda osatzen duten eskabideen artean etxebizitzak esleitzeko, zozketa egingo da notario aurrean. Hortaz, emaitza Notario Aktan jasoko da, eta akta hori Lurralde Ordezkaritzari helaraziko zaio eta Sailaren ohiko bitartekoen bitartez jarriko da jendaurrean.

  3. ¿ Deskribaturiko prozedurari jarraiki sortutako zerrendek urtebeteko balioa izango dute, eta epe horretan aurkeztuko diren etxebizitza berriak esleitzeko baliatuko dira.

  1. ¿ Era berean, esleipenak prozedura honi egokituko dira, esleipena prozedura honen arabera egiteko adierazitako Udal Administrazioek sustatzaile pribatuekin Hitzarmena edo Akordioa sinatu dutenean.

  2. ¿ Prozedura hau modu osagarrian aplikatuko da tasaturiko udal-etxebizitzen esleipenetan, betiere beste prozedura bat ezartzen eta arautzen duten dagokion Udal Ordenantzak onartuak ez baldin badaude.

  1. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa.

  2. Udalek behin betiko edo aldi baterako osa ditzaketen Erregistroak.

  1. pertsona fisikoen kasuan, alokatzea edo prekarioan lagatzea izango du xede zozketa-prozeduratik baztertzeak, betiere pertsona fisiko horiek gizarte-laguntza publikoren baten onuradun izan badaitezke.

  2. pertsona juridikoen kasuan, alokatzea, prekarioan lagatzea edo salmenta izango du xede zozketa-prozeduratik baztertzeak, betiere pertsona juridiko horiek estatutuei jarraiki irabazi-asmorik ez badute, tokiko Administrazioarekin harremanak baldin badituzte eta gizartean kontrastaturiko ekintza-proiektu batez hornituta badaude.

    1. ¿ Saltzen bada, Udala bihurtuko da etxebizitzaren jabe, hura zozketa-prozeduratik baztertu izana eragin zuen gizarte-helbururako aplikatzen ez bada.

    2. ¿ Jabetza eskuratzen duen pertsona juridikoak ezin izango dio etxebizitza berari eskatu zizkioten baldintza berak biltzen ez dituen ezein pertsona fisikori edo pertsona juridikori eskualdatu.

  1. ¿ Aurrekoa gorabehera, lurzoru-lehiaketen ondoren sustatutako etxebizitzei dagokienez, pleguetan etxebizitzen etorkizuneko esleipendunen eskubide eta interesei buruzko eta lehiaketan esleitutako enpresak obra-epeak betetzeari buruzko behar adina berme gaineratzen badira, behin-behineko kalifikazioa eskatu ondoren egin ahalko da zozketa, betiere eskabide horrekin batera oniritzia duen oinarrizko proiektua aurkeztu bada.

  1. ¿ Prozedura honen aplikaziotik kanpo geratuko dira kooperatibek edo ondasun-komunitateek egindako Babes Ofizialeko Etxebizitzen sustapen pribatuak edo norberaren erabilerarako sustapenak.

  2. ¿ Erakunde sustatzaileak eskatu ahalko du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak berak gauzatzea etxebizitzen esleipen-prozedura.

  1. ¿ Adierazitako epean zerrenda hori ematen ez bada, etxebizitzen esleipena Agindu honetan xedaturikotik salbuetsiko da. Era berean, etxebizitzen kopuruak eskatzaileen kopurua gainditzen badu, soberan dauden etxebizitza horien esleipena ere Agindu honetan xedaturikotik salbuetsiko da.

  2. ¿ Sustatzaile pribatuak prozedura honen izapideak hasten baditu eta ondoren sustapena Udal batek esleituko duela adierazten badu, horren udal-ziurtagiria aurkeztu beharko du dagokion Ordezkaritzan. Bestela, Ordezkaritzak zozketarako eskatzaileen zerrenda emango dio.

  1. ¿ Era berean, aipatutako Memorian esanbidez adierazi beharko dira zozketaren araberako onuradunen zerrenda ordenatuaren eta etxebizitzen esleipendunen arteko inkongruentziak, eta horrekin batera honako alderdi hauek egiaztatzen dituen dokumentazioa emango da:

    1. Zozketen onuradunak onartzeko edo ukatzeko tokian agertzen ez badira, onarpenak edo ukatzeak jakinarazpena egin izanaren ziurtagirien bitartez ziurtatuko dira, 36. artikuluan xedatzen denaren arabera.

    2. Zozketen onuradunek uko egiten badute, haiek sinatutako idazki bidez ziurtatuko dira edo, hori ezinezkoa bada, erakunde sustatzaileak emandako errekerimenduaren bitartez.

Prozedura honen aplikaziotik kanpo geratuko dira honako hauek: udalen esku-hartzearekin kooperatibek edo ondasun-komunitateek sustatutako edo norberaren erabilerarako sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatuak, Udal batek esleipen-prozeduraren gaineko kontrol efektiboa baldin badu; gehienez bi etxebizitza eraikitzea helburu duten sustapenak; eta aurreko esleipendun batek erabili ondoren hutsik geratu diren etxebizitzen esleipenak.

  1. ¿ Era berean, kooperatibak sustapena kokatzen den Udalari jakinarazi beharko dio bazkideak hartzeko aldi horri hasiera emango zaiola, eta, halaber, aldi horren iragarkia eman beharko du, dagokion Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Lurralde Historikoan hedadura handiena duen aldizkarian argitaratzeko. Iragarkiak aurreko paragrafoan araututako jakinarazpenaren eduki berberak izango ditu.

  2. ¿ Bazkideak hartzeko aldia amaitu ondoren, inskribatutakoen kopuruak sustatuko diren etxebizitzen kopurua gainditzen badu, etxebizitzen esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, eta bertan esleipendunen zerrenda bat eta onuradun izan ez diren guztiek osatutako dagokion zerrenda egingo dira. Era berean, zozketaren eta horren emaitzaren Notario Akta emango zaio dagokion Lurralde Ordezkaritzari, egutegiko 10 eguneko gehieneko epean, zozketaren egunetik zenbatzen hasita, eta Ordezkaritzaren helbide sozialeko bulegoan argitaratuko dira.

  3. ¿ Kooperatibako bazkide sustatzaileak baldin badaude, zozketa bidez esleitu beharrik gabe sustapeneko etxebizitzen % 10 gorde ahalko da, gehienez, bazkide sustatzaile horien artean esleitzeko, eta bazkide horiek Babes Ofizialeko Etxebizitzen onuradun izateko Dekretuan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

  4. ¿ Etxebizitza bakoitzaren behin betiko esleipena zozketa bidez egingo da, eta etxebizitza horien tamaina eta banaketa kontuan hartuko da, bizikidetza-unitate onuradun bakoitzari egokitzeko.

Esanbidez indargabetzen dira honako Agindu hauek, horien babespean sortutako egoerak salbuetsita:

  • 2002ko ekainaren 14ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzkoa.

  • 2004ko abuztuaren 21eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, udalek esku hartzen duten babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzkoa.

  • 2003ko abuztuaren 18ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzkoa.

  • 2004ko ekainaren 30eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, kooperatibek edo ondasun-komunitateek egindako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatuak edo norberaren erabilerarako sustapenak esleitzeko prozedurari buruzkoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.