Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautagaiak. Hautaezintasunak eta bateraezintasunak. Arrazoiak
A.- Hautaezintasun eta bateraezintasun garrantzitsuenak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eusko Legebiltzarraren arlo publikoan
KARGU EDO ENPLEGU MOTA(1) Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra | Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Hautagarria / Hautaezina |
Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Bateragarria / Bateraezina |
LEGE-OINARRIA / HBZREN DOKTRINA Hautagarria / Hautaezina | HLEGE-OINARRIA / HBZREN DOKTRINA Bateragarria / Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1. Lehendakaria. | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3 a) artikulua | Jaurlaritzari buruzko Legea, 32.1 artikulua 1/2014 Legea, Kargu publikodunen jokabide-kodea arautzekoa, 16.1 artikulua (2) |
2. Sailburua. | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3 a) artikulua | Jaurlaritzari buruzko Legea, 32.1 artikulua 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzekoa, 16.1 artikulua (2) |
3. Sailburuordea eta idazkari nagusia. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | Jaurlaritzari buruzko Legea, 32.1 artikulua ELHL, 5.1 artikulua |
4. Zuzendaria. Euskadiko kanpo-ordezkariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | Jaurlaritzari buruzko Legea, 32.1 artikulua ELHL, 5.1 artikulua |
5. Zuzendariordea. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.2 a) 2 artikulua |
6. Lurralde-ordezkaria. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.2 a) 2 artikulua |
7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko izendapen askeko karguak edo haien parekoak, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatuak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
8. Aholkulariak, aldi baterako langileak edo konfiantzazkoak (3) | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.2 a) 2 artikulua 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea arautzekoa, 2. eta 16.3 artikuluak (2) |
9. Lehendakaritzako titularrak, zuzendariak, idazkari orokorra, gerentzia, edo, Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde autonomiadunetako kargudunen pareko funtzio betearazleak baldin baditu, izendapen askeko edozein kargu. (*) | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
10. Lehendakaritzako titularrak, zuzendariak, idazkari orokorra, gerentzia, edo, Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko sozietate publikoetako kargudunen pareko funtzio betearazleak baldin baditu, izendapen askeko edozein kargu. (**) | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
11.Lehendakaritzako titularrak, zuzendariak, idazkari orokorra, gerentzia, edo, Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako kargudunen pareko funtzio betearazleak baldin baditu, izendapen askeko edozein kargu. (***). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
12. Lehendakaritzako titularrak, zuzendariak, idazkari orokorra, gerentzia, edo, Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko fundazioetako kargudunen pareko funtzio betearazleak baldin baditu, izendapen askeko edozein kargu. (****) | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
13. Lehendakaritzako titularrak, zuzendariak, idazkari orokorra, gerentzia, edo, Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko partzuergoetako (berezko nortasun juridikoa) kargudunen pareko funtzio betearazleak baldin baditu, izendapen askeko edozein kargu. (*****). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
14. Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko zuzenbide pribatuko sozietate publikoetako administrazio-kontseiluetako kontseilariak, baldin eta zuzendaritza-, erabaki- edo betearazpen-funtziorik ez badute. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 2 artikulua | ELHL, 5. artikulua |
15. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakaria, lehendakariordea eta bokalak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
16. EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
17. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 1 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
18. Ertzaintza (zerbitzu aktiboko egoeran edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 g) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
19. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikasleak. | Hautagarria | Bateragarria (4) | ELHL, 4.3 g) artikulua | ELHL, 5.2 a) artikulua |
20. Lehendakaritzako titularra, idazkari orokorra, bokalak edo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko edozein kargu. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.2 a) 1 artikulua |
21. Lehendakaritzako titularra, idazkari orokorra, bokalak edo Lan Harremanetarako Kontseiluko beste edozein kargu. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.2 a) 1 artikulua |
22. Lehendakaritzako titularra, idazkari orokorra, bokalak edo Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko (lehen Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua) zein EAEko Kooperatiben Kontseilu Goreneko edozein kargu. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.2 a) 1 artikulua |
23. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakaria eta bokalak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
24. Batzorde Arbitraleko lehendakaria (EAEANeko lehendakariaren berezko kargua). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
25. Batzorde Arbitraleko bokalak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
26. Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, bokalak eta idazkaria | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 f) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
27. Euskal Administrazio Publikoaren, erakunde autonomiadunen, aholkularitza-organismoen, sozietate publikoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, fundazioen eta partzuergo publikoen zerbitzura dauden langileak. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) artikulua | ELHL, 5.2 a) 2 artikulua Urriaren 30eko 5/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 87.1 artikulua. |
28. Legebiltzarreko Administrazioaren zerbitzura dauden langileak. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) artikulua | ELHL, 5.2 a) 2 artikulua Urriaren 30eko 5/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 87.1 artikulua. |
29. Arartekoa edo Arartekoaren ondokoa. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 3 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
30. EITBko zuzendari nagusia | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 4 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
31. EITBko sozietate publikoetako zuzendariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 4 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
32. EITBko sozietate publikoetan organikoki dauden komunikabideetako zuzendariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 a) 4 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
(*) Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiadunak: esaterako, HABE, IVAP, EUSTAT, Emakunde, Osalan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Lanbide, Kontsumoko Euskal Institutua, Lehiaren Euskal Agintaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Euskadiko Liburutegia.
(**) Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko sozietate publikoak: esaterako, Sprilur, S.A.; Euskotren, S.A.; EuskoTrenbideak, S.A.; EJIE, S.A.; IHOBE, S.A.; VISESA; Basquetour, S.A.; Neiker, S.A.; Parque Tecnológico, S.A.; Osatek, S.A.; Orquesta de Euskadi,S.A.; Itelazpi, S.A.; Alokabide,S.A.; Sociedad de Hidrocarburos, S.A.; Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa; Euskadiko Kirol Portua, S.A.; Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, S.A.; Euskadiko Nazioartekotze Agentzia).
(***) Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak: esaterako, Osakidetza; URA; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia; EVE; ETS Euskal Trenbide Sarea; Finantzen Euskal Institutua; Unibasq; Etxepare, Euskal Institutua; SPRI; Euskadiko Kirol Portuak (EKP); Basque Irrati Telebista.
(****) Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko fundazioak: esaterako, HAZI; ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunareko Euskal Fundazioa; Musikene, Euskal Herriko Gazte Orkestra fundazioa; Basqueteam fundazioa; B+I+O Euskal Fundazioa).
(*****) Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikoko partzuergoak: esaterako, Haurreskolak; Bizkaiko Garraio Partzuergoa; Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza; Pirinioetako Lan Elkartea, Miramar Jauregia Partzuergoa; Bizkaiko Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoa, Gipuzkoako Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoa ).
B.- Foru- eta Toki-Administrazioko sektore publikoko hautaezintasun eta bateraezintasun garrantzitsuenak
KARGU- EDO ENPLEGU-MOTAForu- eta toki-administrazioa | Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Hautagarria / Hautaezina |
Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Bateragarria / Bateraezina |
LEGE-OINARRIA / HBZREN DOKTRINA Hautagarria / Hautaezina | LEGE-OINARRIA / HBZREN DOKTRINA Bateragarria / Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1. Diputatu nagusia edo foru-diputatua | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 e) 3) artikulua | ELHL, 5. artikulua |
2. Lehendakaria, zuzendari nagusia, gerentea edo kargu horien parekoa den edozein kargu foru-erakunde publiko enpresarialetan, zuzenbide pribatuko foru-erakunde publikoetan, Foru Administrazioko (*) merkataritza-sozietateetan eta merkataritzako foru-sozietateetan zein foru-erakunde autonomiadunetan (**). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 e) 1) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
3. Hiru lurralde historikoetako foru-administrazioko zuzendari nagusiak edo haien pareko kargudunak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 e) 1) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
4. Alkatea, alkateordea, zinegotzia | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3 e) 3) artikulua | ELHL, 5. artikulua |
5. EAEko udaletako idazkaria edo kontu-hartzailea. | Hautaezina (5) | Bateraezina | ELHL, 4.3 f) artikulua | ELHL, 5. artikulua |
6. Lehendakaritzako titularrak, zuzendari nagusiak, gerentziak edo haien pareko kargudunak tokiko erakunde autonomiadunetan, tokiko kapital publikoko merkataritza-sozietateetan, tokiko erakunde publiko enpresarialetan edo haiek partaidetza handiena dutenetan. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 e) 2 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
7. Diputatu nagusia, foru-diputatua, alkatea edo zinegotzia, baldin eta erakunde horiek jatorriz ELHLko 4.3 e) 1 eta 2 artikuluetan aipatzen diren organismo, erakunde edo sozietatetako kideak baitira. | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3.3e)3) artikulua | ELHL, 5. artikulua |
8. Bake-epailea, egoera aktiboan, eta ordezkoak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 1) artikulua HBZren erabakiak, 1987-05-05ekoak |
ELHL, 5.1 artikulua |
9. Tokiko polizia-agentea, egoera aktiboan, erreserba aktiboko egoeran edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 g) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
10. Tokiko polizia-agentea, eszedentzia-egoeran. | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3 g) artikulua 44/2002 ko HBZren erabakia, 2002-04-24koa |
ELHL, 5. artikulua |
11. Bake-epaitegiko idazkaria. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 1 artikulua | ELHL, 5. artikulua |
(*) Merkataritzako foru-sozietate publikoak: Arabako FA (esaterako, Arabako Lanak: Araba, Garapen Agentzia; Arabat, Arabako Bideak; Arabako Kalkulu Gunea; Bizkaiko FA (esaterako, Lantik, Garbiker, Azpiegiturak, Interbiak, Aparkabisa, Beaz, Basalan, Euskalduna Jauregia, Zugaztel, Seed Capital); eta Gipuzkoako FA (esaterako, Bidegi, Etorlur, Izfe-Sociedad Foral de Servicios Informáticos S.A.).
(**) Foru-erakunde autonomoak: Arabako FA (esaterako, Gizarte Ongizaterako Foru Institutua; Gazteriaren Foru Erakundea); Bizkaiko FA (esaterako, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) eta Gipuzkoako FA (esaterako, Uliazpi Fundazioa eta Kabia).
C.- Estatuko eta beste Autonomia-Erkidego batzuetako Sektore Publikoko hautaezintasun garrantzitsuenak
KARGU- EDO ENPLEGU-MOTAEstatukoa / beste autonomia-erkidego batzuetakoa | Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Hautagarria / Hautaezina |
Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Bateragarria / Bateraezina |
LEGE-OINARRIA / HBZREN Hautagarria / Hautaezina | LEGE-OINARRIA / HBZREN Bateragarria / Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1. Gobernuko presidentea, ministroa edo Estatuko Administrazio Orokorreko idazkaria. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
2. Ministerioko sailetako idazkariordeak, idazkariak eta zuzendari nagusiak eta Administrazio Zentraleko izendapen askeko edozein kargudun. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
3. Presidentea, zuzendariak, idazkari orokorrak eta izendapen askeko edozein kargudun, baldin eta aurrekoen pareko funtzio betearazle betetzen baditu Estatuaren arlo publikoko zuzenbide publikoko erakundeetan, erakunde autonomiadunetan, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan edo Estatuko sozietate publikoetan edo Estatuaren zeharkako edo zuzeneko partaidetza duten sozietateetan. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
4. Atzerriko estatu edo nazioarteko organismo baten aurrean kreditatutako misio-buruak, egoiliar-izaera dutenak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
5. Espainiako Bankuko gobernadorea eta gobernadoreordea. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
6. Kreditu Institutu Ofizialeko eta gainerako kreditu-erakunde ofizialetako lehendakariak eta zuzendariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
7. Segurtasun Nuklearreko Kontseilu Nagusiko lehendakaria, kontseilariak eta idazkari nagusia | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 29 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
8. Konstituzio Auzitegiko burua edo magistratua; Estatu Kontseiluko eta Estatuko Kontuen Epaitegiko presidentea edo kontseilaria; edo 131.2 artikuluan aipatzen den Kontseiluko presidentea edo kontseilaria | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 4) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
9. Hauteskunde batzorde zentraleko, autonomia-erkidegoko, lurralde historikoko eta eskualdeko batzordeetako presidenteak, bokalak eta idazkariak | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 f) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
10. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente edo bokala, eta egoera aktiboan dagoen epaile magistratua edo fiskala. Estatuko fiskal nagusia | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 1) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
11. Egoera aktiboan edo erreserba aktiboko egoeran dauden militarrak | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 g) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
12. Estatuko segurtasun-indarretako eta -gorputzetako kideak, egoera aktiboan, erreserba aktiboko egoeran edo bigarren jarduerako egoeran, destinoarekin edo destinorik gabe. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 g) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
13. Herriaren Defendatzailea eta haren ondokoak | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 5) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
14. Gobernuaren ordezkariak eta ordezkariordeak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
15. Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzietako ordezkariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 2) eta 3 artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
16. Gobernuaren ordezkaritzetako eta ordezkariordetzetako idazkari nagusiak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
17. RTVE korporazioko lurralde-ordezkariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
18. Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileen organo periferikoetako presidenteak eta zuzendariak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
19. Presidentea, zuzendaria, haien pareko kargua edo gobernuko ordezkaria lurralde-eskumen mugatua duten erakunde autonomiadunetan (esaterako, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakaria). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
20. Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzetako presidentea. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) artikulua Estatuko Portuei eta Merkataritza-itsaketari buruzko Legearen testu bateginaren 24.1 artikulua (irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori). 589/2015eko HBZren Erabakia, 2015-12-15ekoa |
ELHL, 5.1 artikulua |
21. Bilboko edo Pasaiako Portuko Agintzaritzako Kontseiluko bokala, funtzio betearazpenik gabe. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
22. Bilboko edo Pasaiako portu-agintaritzetako zuzendaria. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua 4/2016koHBZren Erabakia, 2016-01-04koa |
ELHL, 5.1 artikulua |
23. Bilboko edo Pasaiako portuetako obra-batzordeetako zuzendaria | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3 artikulua HBZren erabakiaren c) atala; 1987-04-03koa. |
ELHL, 5.1 artikulua |
24. Beste autonomia-erkidego batzuetako gobernu-kontseiluetako kideak edo izendapen askeko kargudunak. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 c) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
25. Bete autonomia-erkidego batzuetan izendatu dituzten transferentzia eta balorazioetako batzorde mistoetako bokalak. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) eta c) artikulua 89/1986ko HBZren erabakia, 1986-05-12koa |
ELHL, 5 artikulua |
26. Justizia-administrazioko ofizialak eta agenteak. | Hautagarria | Bateragarria (4) | ELHL, 4.3 b) 4) artikulua | ELHL, 5 artikulua |
27. Estatu-esparrutik beherako lurralde-mugapenetan ministerio bakoitzaren maila goreneko eginkizunak dituen pertsona. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) 3) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
28. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko (MLBN) presidentea, kontseilariak, titularrak eta zuzendari nagusiak. | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) artikulua | ELHL, 5 artikulua Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzekoari buruzko, ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 22. eta 25. artikuluak. |
D.- Hauteskunde-karguekin lotutako hautaezintasun eta bateraezintasun garrantzitsuenak
HAUTETSI-MOTA | Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Hautagarria / Hautaezina |
Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Bateragarria / Bateraezina |
LEGE-OINARRIA / HBZREN Hautagarria / Hautaezina | LEGE-OINARRIA / HBZREN Bateragarria / Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1. Europako Legebiltzarreko parlamentaria | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 d) artikulua | ELHL, 5. 2. c) artikulua |
2. Senataria. | Hautagarria | Bateragarria | ELHL, 4.3 b) artikulua | ELHL, 5. 2. b) artikulua |
3. Diputatuen Kongresuko diputatua | Hautagarria | Bateraezina | ELHL, 4.3 b) artikulua | ELHL, 5. 2. b) artikulua |
4. Beste autonomia-erkidego bateko legebiltzarkidea | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.3 c) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
5. EAEko senataria | Hautagarria | Bateragarria |
ELHL, 4.3.a) artikulua |
Martxoaren 18ko 4/1981 Legearen 2.3 artikulua (Euskadiren izeneko Senatarien Izendapenaz) |
6. Alkatea, alkateordea, zinegotzia. | Hautagarria | Bateragarria (4) | ELHL, 4.3 e) artikulua | ELHL, 5 artikulua |
7. Tokiko erakunde txikietako auzo-alkatea edo auzo-batzordeko bokala. | Hautagarria | Bateragarria (4) | ELHL, 4.3 e) artikulua | ELHL, 5 artikulua |
8. EAEko lurralde historikoetako batzar nagusietako kidea. | Hautagarria | Bateragarria (4) | ELHL, 4.3 e) artikulua | ELHL, 5 artikulua |
E.- Zigor-arloarekin lotutako hautaezintasun eta bateraezintasun garrantzitsuenak
ZIGOR-ARLOA | Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Hautagarria / Hautaezina |
Kargua: EUSKO LEGEBILTZARKIDEA Bateragarria / Bateraezina |
LEGE-OINARRIA / HBZREN Hautagarria / Hautaezina | LEGE-OINARRIA / HBZREN Bateragarria / Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1. Askatasunaz gabetzeko zigorra jasotzeko epai irmo bidez kondenatuak, zigorrak iraun bitartean. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.7 a) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua |
2. Asaldatze- edo terrorismo-delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, epaian ezartzen bada Eusko legebiltzarkide hautatua izateko desgaikuntza-zigorra edo kargu publikoa betetzen eteteko agindua. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.7 b) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua 6/2016ko HBZren erabakia, 2016-02-03koa |
3. Administrazio publikoaren aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, epaian ezartzen bada Eusko legebiltzarkide hautatua izateko desgaikuntza-zigorra, desgaikuntza absolutua edo berezia, edo kargu publikoa betetzen eteteko agindua (esaterako, ustelkeria delituengatik kondenatuak). | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.7 b) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua 6/2016ko HBZren erabakia, 2016-02-03koa |
4. Estatuko erakundeen aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, epaian ezartzen bada Eusko legebiltzarkide hautatua izateko desgaikuntza-zigorra, desgaikuntza absolutua edo berezia, edo kargu publikoa betetzen eteteko agindua. | Hautaezina | Bateraezina | ELHL, 4.7 b) artikulua | ELHL, 5.1 artikulua 6/2016ko HBZren erabakia, 2016-02-03koa |
OHARRAK:
- (1) EAEko Administrazioko kargu publikoak, apirilaren 18ko 64/2023 Dekretu bidez argitaratu zen katalogoaren arabera (EHAA, 84. zk., maiatzaren 5ekoa).
- (2) 1/2014 Legea, ekainaren 26ko, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzekoa, argitaratu zen EHAA, 145. zk., abuztuaren 1ekoa.
- (3) Aholkulari-kargua aldi baterako langiletzat hartzen da, eta ez izendapen askekotzat,11/2022 Euskal Enplegu Publikoari buruzko Legearen 26.d) eta 30 artikuluen eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 12. artikuluaren arabera.
- (4) Soldata bat baino ezin da jaso, ELHLko 7. artikuluaren arabera.
- (5) Udaletako idazkariek, hautagaiak izatean, ezin dute eskualdeko hauteskunde-batzordeetako ordezkari gisa jardun [(ELHLko 4.3.f) artikulua) y (1990eko irailaren 14ko EAEHBko Erabakia- EHAA, 1990-09-20koa), (231/1999ko HBZren erabakia, 1999-05-13koa)].
LABURDURAK:
- Azpiegiturak: Obra Publiko, Azpiegitura eta Ekipamenduetako Foru Sozietatea.
- Bidegi: Gipuzkoako Bide Azpiegituraren Ustiapenerako Foru Sozietatea.
- EA: Autonomia-erkidegoa.
- EAE:Euskal Autonomia Erkidegoa.
- AKG: Arabako Kalkulu Gunea.
- EGAB: Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.
- MLBN: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala.
- LHK: Lan Harremanen Kontseilua.
- EKGK: Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua.
- Z.: Zuzenbidea.
- FA: Foru Aldundia.
- ELH: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- EITB: Euskal Irrati eta Telebista.
- EJIE: Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea.
- Emakunde: Emakumearen Erakundea.
- Etorlur: Lurzoruaren Kudeaketarako Foru Sozietatea.
- EUSTAT: Euskal Estatistika Erakundea.
- EVE: Energiaren Euskal Erakundea.
- ZIZNF: Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala Fundazioa.
- Garbiker: Hondakinen Kudeaketarako Foru Enpresa.
- HABE: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.
- HAZI: Eusko Jaurlaritzako fundazioa, landa eta itsas ingurunearen garapenerako.
- IHOBE: Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoa.
- INEM: Enpleguko Institutu Nazionala.
- Interbiak: Bizkaiko azpiegiturak kudeatzeko foru-sozietatea.
- IVAP: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
- IZFE: Gipuzkoako foru-erakunde autonomiaduna, informatika-zerbitzuak kudeatzeko, emateko eta betearazteko.
- HBZ: Hauteskunde Batzorde Zentrala.
- Kabia: Gipuzkoako Foru Aldundiko organismo autonomoa gizarte zerbitzuetarako.
- Lantik: Bizkaiko Foru Aldundiko Informatika.
- ELHL: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea.
- Osalan: Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
- EL: Eusko Legebiltzarra.
- RTVE: Espainiako Irrati eta Telebista.
- SPRI: Enpresa Garapenerako Euskal erakundea.
- KAE: Konstituzio Auzitegiaren Epaia.
- EAEAN: EAEko Auzitegi Nagusia.
- TB: Telebista.
- HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
- Visesa: Vivienda y Suelo de Euskadi S.A.