Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Eskubideak

Hautesleen eskubideak

  1. Botoa ematea eskubidea da, eta askea da. Ezin da inor behartu edo baldintzatu, botoa modu zehatz batean ematera. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea baliatu nahi bada, beharrezkoa da EAEko herritarren egoera politikoa izatea (hots, EAEko udalerri batekoa izatea), 18 urte izatea, Espainiako Estatuko nazionalitatea izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hautesleen erroldan agertzea.
  2. Botoa sekretua eta pertsonala da
  3. Berari dagokion udalean martxoaren 4tik 11ra erakutsiko dute errolda. Ez badago, udalean egin ahal izango du erroldan agertzeko erreklamazioa.
  4. Mahaian duten erroldan ez agertu arren, hautesleek botoa emateko eskubidea dute, baldin eta mahaiko buruari erakusten badiote epai judiziala edo erroldan alta emateko errolda-ziurtagiri berezia, Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak emana.
  5. Hautesleek ez badakite irakurtzen, edo, muga fisikoak direla eta, ezin badute boto-papera hautatu edo ezin badiote eman mahaiko buruari, konfiantzazko pertsona bati laguntza eskatu ahal izango diote, botoa aurrez aurre emateko; edo Braille sisteman idatzitako botoa erabili ahal izango dute.
  6. Hautesleek baldin badakite bozketa-egunean (apirilaren 21a) botoa eman behar duten herrian ez direla egongo, gaixorik egongo direla edo boto presentziala ematea oztopatzen duen desgaitasun fisikoren bat izango dutela, botoa posta bidez emateko eskubidea dute.
  7. EAEko hautesle egoiliarrek eskubidea dute botoa atzerritik emateko, baldin eta atzerrian iraunkorki bizi badira, eta atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan baldin badaude.
  8. EAEko hautesle-erroldan inskribatuta dauden hautesleek eskubidea dute botoa atzerritik posta bidez emateko, baldin eta atzerrian aldi baterako bizi badira, eta EAEko hautesle-erroldan inskribatuta badaude.
  9. Eusko Legebiltzarreko  hauteskundeetan botoa emateko ordutegia eta lan-egutegia bat baldin badatoz, hautesleek eskubidea dute gehienez lau orduko baimen ordaindua jasotzeko. Horretarako, hautesleek mahaiko buruari eskatu ahal izango diote botoa eman dutela ziurtatzeko agiria.