Osasun Saila / Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua da Erkidegoan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa egituratzen duen organoa.

Ildo horretan, apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuak, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarenak (EHAA, 2011ko apirilaren 11koa), ezartzen Erkidegoan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren esku egongo dela lankidetza eta koordinazio horren artikulazioa. Izan ere, koordinazio soziosanitarioaren arloko erabaki politikoen, arauzkoen, ekonomikoen, antolamenduzkoen eta asistentzialen orientazioa eta jarraipena da kontseiluaren helburua, lehen mailako eta bigarren mailako arretan koordinazio soziosanitarioa sustatzea eta ahalbidetzea, baita diziplinen arteko lanaren esparruan eta erabiltzaileekiko esku-hartzearen ibilbideen diseinuan ere, lurralde-kontseiluen, batzordeen edo izaera mistoko bestelako erakundeen forma hartuko duten beste koordinazio-bide batzuetara esleituz.

Euskal Autonomia Erkidegoan, gune soziosanitario hori eraikitzeko, arlo horretan eskumena duten erakunde guztien arteko koordinazio-eredu bat hautatu da, horien politiken harmonizazioan oinarrituta.

Eredu honetan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak dauka gizarte zerbitzuen sistemaren eta osasun sistemaren arteko koordinazioa antolatzeko ardura. Hauexek dira kideak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, hiru foru aldundiak eta Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL).

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 46.6 artikuluan aurreikusitako ordezkaritza paritarioko irizpidea kontuan hartuta, alde batetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan eskumena duten Autonomia Erkidegoko, aldundietako eta udaletako administrazio-publikoetako ordezkarien, eta, bestetik, Euskadiko Osasun Sistemako ordezkarien artetik, Kontseiluak hamabi kide hartuko ditu, hau da, sei kide ordezkatutako sistema bakoitzeko.

Gaur egun Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko burua Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.

Hauexek dira gizarte zerbitzuen arloko kideak:

  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua: Beatriz Artolazabal Albeniz
  • Gizarte Politiketako sailburuordea: Lide Amilibia Bergaretxe
  • Bizkaiko Gizarte Ekintza Saileko foru diputatua: Isabel Sánchez Robles
  • Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen foru diputatua: Maite Peña López
  • Arabako Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua: Miren Olabarrieta Ibarrondo
  • Eudelen ordezkaria: Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzako zinegotzia
  • Empelo-ko eta politika sozialetako Departamentuaren gizarte-zerbitzuetako zuzendaria eta Aholkuaren Idazkaritza: Emilio Sola Ballojera

Hauexek dira osasun sistemako kideak:

  • Osasun sailburua: Jon Darpon Sierra
  • Osasun sailburuordea: Iñaki Berraondo Zabalegui
  • Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza: Fátima Ansotegui Elordi
  • Osakidetzako zuzendari nagusia: María Jesús Múgica Anduaga
  • Osakidetzako Osasun Asistentziako zuzendaria: Andoni Arcelay Salazar
  • Koordinatzaile soziosanitarioa: Jose Antonio de la Rica Gimenez

Lourdes Zurbanobeaskoatexea Laurodogoitia, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko koordinatzaile soziosanitarioa eta Guillermo Viñegra García, Osasun-programa eta herritarrekin erlazioen aholkularia, gonbidatutako sistemako kideak.

Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria 12/04/2017

Azken aldaketako data: 2017/05/09