Ekonomia eta Ogasun Saila

Nortzuk gara

-
 

Zerga Administrazioko Zuzendaritza

Titularrak:   Miren Itziar Agirre Berriotxoa

Egitekoak

-
 
  • Ordenamendu juridikoak zerga-administrazioaren arloan Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari ematen dizkion eskumen guztiak, tasa eta kontribuzio berezien kudeaketarekin lotutako egintza administratiboak izan ezik, baldin horien egintza zergagarria ez bada Ogasun eta Ekonomia Sailaren eskumenekoa, diru-bilketa eta ekonomia- eta administrazio-erreklamazioa kanpo utzita. Atal honetan xedatutakoak ezin du erakunde autonomoek beren eskubide ekonomiko propioak administratu, kudeatu eta eraginkor egiteko duten eskumenaren aurka egin, indarreko xedapenek adierazten duten moduan.
  • Zergadun edo ordezko gisa, Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zerga-betebehar guztiak betetzea, bere organo guztien laguntza bilduta, sailak berak, orokorrean eta kasu bakoitzerako, ezarritako baldintzen arabera.
  • Zergadun edo ordezko gisa, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, sozietate publikoei eta Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko beste erakundeei dagozkien zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatzea eta betebehar horiei buruzko aholkuak ematea.
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioaren nahiz bere erakunde autonomoen organoek emandako zerga-egintza guztien ofiziozko berrikusketei buruzko espedienteak izapidetzea.
  • Zerga Koordinazioko Organoari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.
  • Zerga-kontuetan Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion harmonizazio, koordinazio eta elkarlan fiskalari buruzko ikerketa, azterlan eta txostenak egitea, ordenamendu juridikoak agintzen duenaren arabera.
  • Zerga-araudiak zerga-bilketan duen eraginari buruzko azterketak eta ikerlanak egitea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako zerga-baliabideei buruzkoak ere.
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izatea edozein erakunde publikoren aurrean, bien artean zerga-harremanak badaude eta administrazioa, zergadun edo ordezko gisa, harreman horietako partaide bada.
  • Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea esleituta dituen egitekoak betetzeko, Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  • Foru-aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean adosten dituzten zerga-informazioa trukatzeko baliabideak kudeatzeko organoetan parte hartzea, eta organo horietan egiten den informazio-trukaketa kudeatzea.

Zerga Administrazioko Zuzendaritzara Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboa atxikita dago.

 

Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza

Titularrak: -

Egitekosk

-
  • Kontzertu Ekonomikoaren edo finantzaketako bestelako tresna juridikoen arabera, Estatuko administrazioarekin edo foru-aldundiekin dituen harremanetan Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskubideak edo betebeharrak kudeatu eta izapidetzea.
  • Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-erakundeen artean transferitzekoak diren eskumen edo zerbitzuen balorazioari buruzko txostena prestatzea, eta erkidegoaren barruan balorazioak onesteko ardura duten organoei laguntza ematea.
  • Estatuko Administrazioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioekin eta beste administrazio publikoekin dituen harremanetan Autonomia Erkidegoko Administrazioak alor ekonomikoan dituen eskubide eta obligazio guztiak izapidetzea, indarreko araudiak hala agintzen duenez eta bete behar denez; alde batera utzita zerga- edo finantza-arloko eskubide eta obligazioak.
  • Tarteko diren erakundeekin batera, kupoaren osagaien eta metodologiaren eta urteko zenbatekoaren kalkuluari eta balorazioari buruzko azterlan eta ikerlanak egitea, eta horretan arituko diren organoetan lotu beharreko arau eta akordioen metodologia eta artikulazioa zehaztea.
  • Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea bere zereginak egiteko, Zerga Administrazioko Zuzendaritzarekin koordinazioan jardunez.
  • Kontzertu Ekonomikoaren baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen artean banatzeko sistemari buruzko azterlan eta ikerlanak egitea, zehazki, sistemaren arauak nola egituratuko diren eta horretarako jarritako organoek arauok etengabe nola interpretatuko dituzten; halaber, baliabideak banatzeko sistemei jarraipena egin eta txostenak prestatzea, bereziki, foru aldundiek Euskadiko Ogasun Nagusira egin beharreko ekarpenei buruzkoak, hala agintzen baitute organo eskudunen akordioek eta indarreko araudiak.
  • Babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari, agindutako egitekoak bete ditzan.
  • Kontzertu Ekonomikoan eta bestelako finantzaketa-sistema orokorretan bildutako zergei buruzko araudiak finantzaketa-arloan duen eraginari buruzko ikerketa eta azterlanak egitea, baita Euskal Autonomia Erkidegokoan bildutako zerga-baliabideei dagozkienak ere, honela, Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistemaren jarraipena egitea ahalbidetuz, gainerako Administrazio Publikoekin alderatuta.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak erakundeetatik jasotzen dituen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak egitea, bai eta erkidegotik kanpoko edozein iturritatik nahiz beste organo batzuek, beren lanean, ezartzen dituzten determinazioetatik autonomia-erkidegoak eskura dezakeen finantzazioaren optimizazioari buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak ere.
  • Euskadiko administrazioek daukaten eskumen-mailaren kalkulua eta balorazioa egiteko beharrezko diren azterketa eta ikerlanak egitea, udaletako finantzazioa ere barne dela, eta, orokorrean, Euskadiko administrazioen barruan, erakundeen finantzazioari eragiten dioten beste edozein egite ekonomikori buruzko azterketak eta ikerlanak egitea.
  • Gaiaren arabera eskumena daukaten sailekin elkarlanean jardunez, Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura daukaten finantza-fluxu europarrei aplikatu beharreko gidalerro eta irizpideak ezartzea.
  • Europako Batzordearen Kohesio Funtsaren –edo pareko figuraren baten– kargura finantzatzekoak izan daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko proposamen eta ekimenak zuzendu, prestatu, landu eta horien jarraipena egitea, gai horretan eskudun diren sailekin lankidetzan.
Azken eguneratzea: 2017/07/06