Ogasun eta Ekonomia Saila

Heziketa zibiko-tributarioa

Arabako, Bizkaia eta Gipuzkoa Foru Aldundien armarria eta Eusko Jaurlaritzaren armarria  

Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan, Foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak kontzientzia fiskal handiagoa bat sustatzeko konpromisoa hartu dute. Testuinguru horretan, instituzioen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, 2017/2018 ikasturterako heziketa zibiko-tributarioaren proiektu bateratu bat bultzatu da, ekonomia eta zerga-sistemari buruzko unitate didaktiko bateratu bat ezartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak utzitako unitatetik abiatuta garatu da (http://ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus/eu/). Argibide gehiagorako, "kontaktua" erlaitzan, "ZERGAK/IMPUESTOS", informazio-liburuxka kontsulta dezakezu..

Bideo-lotura

 

 

 Bideo honek programaren oinarriak azaltzen ditu era oso labur eta intuitiboan.

 

Hitzarmena (EHAA)

Hitzarmena: 2017/07/07 sinatuta (EHAA 2017KO 138. zk.)
Lizitazio-iragarkia: EHAA 138. zk. 2017/07/20
Eskaintza aurkezteko azken data: 2017/09/01
Kontratuaren formalizazio data: 2017/10/27
Kontratista: Gestionet Multimedia, S.L.

Kontzientzia fiskala areagotzera bideratutako hezkuntza-mailako ekintzak diseinatu, koordinatu eta gauzatu, zerga-sistemaren gaiari heziketa etiko eta hiritararren ikuspegitik ekinez.

Argibide gehiagorako, eskumako irudian sakatuz "ZERGAK/IMPUESTOS" informazio-liburuxka kontsulta dezakezu. Hala ere, zalantzak izaten jarraituko bazenu, gure zuzendaritzarekin harremanetan jar zaitezke:

Arreta ordutegia (*): astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara, ostiralean 8:00etatik 15:00etara.

(*) Ekainaren 5etik irailaren 29etara: 8:00etatik 15:00etara.

 

Zure ikastetxea Hezkuntza Elkarte bateko kidea bada, berarekin harremanetan jarri. Bestela, ondoan dagoen pdf formularioa bete (irudian "klik" egin zabaltzeko) eta posta-elektroniko bidez bidal ezazu (hac-tributos@euskadi.eus)

Zalantzarik badaukazu, 945 01 8946 telefonoan gurekin harremanetan jar zaitezke

Data esanguratsuenen egutegia:
Hitzarmena: 2017/07/07 sinatuta (EHAA 2017ko 138. zk.)
2017-2018ko ikasturtean: 150 ikastetxe parte hartu ahalko dute. (Estalita 2017/10/30: %55)
Ikastetxeek programara atxikitzeko epea: 2017/09/01tik - 2017/11/30ra (epea luzatu da) edo lehenago 150ko ikastetxe kopurura behin helduta.
Programaren hasiera: lehenengo kontaktua parte hartuko duen ikastetxe bakoitzarekin azaro eta abenduan zehar.