Ogasun eta Ekonomia Saila

Euskadiko finantzaketa-sistemaren ezaugarriak

Euskal Autonomia Erkidegoak zergen eta finantzen eremuetan duen sistemak, foru lurraldeen eskubide historikoetatik eratorriak, berezko ezaugarriak ditu. Sistemaren berezitasuna, Espainiako Konstituzioaren Lehengo Xedapen Gehigarriak aitortua, Autonomia Estatutuan jaso da eta bertan ezartzen da zerga eta finantza alorretan Estatua eta Euskadiren arteko harremanak Ekonomia Ituna foru sistema tradizionalaren bidez edo Hitzarmenen bitartez arautuko direla.

Oraingo Ekonomia Itunak (maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, 2002/05/24 BOE) bere I. Kapituluan zerga harremanei buruzko nondik norakoak jasotzen ditu, II. Kapituluak finantza-harremanak aztergai dituela.

Euskal Autonomia Erkidegoko finantzazio-sistemaren ezaugarri nagusia, haren zerga sistema propioko zergak biltzeko ahalmena da. Horren bidez, lagundu egiten dio Estatuari, Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatu ez dituen eskumenetako gaiei dagozkien gastuak finantzatzen.

EAEko Herri Administrazioek zerga-ordainarazpenaren arloan dituzten eskumenak erabiliz lortzen dituzte jarduerak finantzatzeko baliabide gehienak. Gainera, Estatuarekin doitzen dituzte, alderdi finantzarioan, Balio Erantsiaren gainerako Zergaren eta Fabrikazioko Zerga Berezien diru-bilketak.

Bestera, Euskal Autonomia Erkidegoak honela banatzen ditu eskuratutako baliabideak: zati bat EAEko gastu-konpromisoak betetzeko erabiltzen du, eta beste zati bat, berriz, EAEk bereganatu gabeko eskumenetako gaietan Estatuak egindako gastuak finantzatzen laguntzeko. Euskadik Estatuari ematen dio kontribuzioak kupo izena du.

Azken aldaketako data: 2017/09/07