Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

2026ko Ehiza azterketaren 1. deialdiaren behin betiko emaitzak

Argitalpen-data: 

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez berretsi eta argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun- azterketak gainditu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda, 2026ko martxoaren 28an egindako deialdian.

Oharrak:

- Pertsona "GAI" gisa agertzen bada, azterketa gainditu izanaren ziurtagiria eska dezakezu abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus helbide elektronikoan.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du. - Euskadin ehizatzeko, dagokion foru-aldundian eskatzen da lizentzia, eta, kasu horretan, ez da nahitaezkoa ehiza-azterketa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea, foru-aldundiek azterketaren emaitzak baitituzte.


  • 2. DEIALDIko azterketa

Eguna: 2026ko EKAINAK 6

Ordua: 10:00etan

Tokia: Vitoria-Gasteiz, Arabako campusa, "Elurreta" eraikina. Nieves Cano, 33

Azterketaren tasa11,61 euro (ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak izena emateko amaiera-data baino lehen)

Izena emateko epea: itxita


Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko EBAZPENAren bidez 2026an zehar egingo diren ehizarako gaitasun-azterketen bi deialdiak argitaratu dira.

Kontaktua:

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Posta elektronikoa: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus