Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Europar proiektuak

CAPRICE (AGRI-SIMPLE-TC)

“Chill with an appetizer with European wine and quality products”. JDBa duen txakolinaren sustapena (Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina), kalitatezko markak dituzten produktuekin batera, hala nola Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea, Japonian eta Estatu Batuetan.

ZABALKETA-BOLIVIA (FOCAD)

Landa Garapena planifikatzeko esperientziak transferitzeko proiektu pilotua

INNOBANDAS

Kantabria, Nafarroa eta EAEko pinuetako azikula zerrenden gaineko osasun proiektu berritzailearen helburua da teknika berritzaileak aplikatzea, modu iraunkorrean konpontzeko “Azikula zerrendak” izeneko gaixotasuna; alegia, pixkana-pixkana, geroz eta gehiago, pinu masei erasaten ari zaien gaitza.

SIGCA

Kalitatezko egurra ekoizten duten basoetarako Baso Kudeaketa.

LIFE BACCATA (LIFE)

Kantauri Mendilerroko hagin basoak kontserbatzeko eta lehengoratzeko proiektua.

LIFE HEALTHY FOREST (LIFE)

Eragile patogeno inbasiboengatik sortutako basoen gainbehera murrizteko detektatze goiztiarra eta hauen kudeaketarako sistema aurreratuak.

LIFE IrekiBAI (LIFE)

Euskadik eta Nafarroak partekatutako ibaien konektibitatea hobetzera zuzendutako proiektua.

OREKA Mendian (LIFE)

Mendiko larreak kudeatzeko estrategia bateratua garatzea kontserbazio interesen eta mendiak erabiltzen dituztenen interesen arteko oreka bilatuta.

KARLAB (M16)

Eusko Labelarekin araututako ezaugarri espezifikoko gazta berrien definizioa.

ABELGORRI PLATAFORMA (M16)

EAEko Abelgorri ustiategien lehiakortasunaren hobekuntza.

EGUR (M16)

Pinus radiata ordezko espezieen aplikazio industrialak.

DANEGAZ (POCTEFA)

Mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta helburutzat dauka Jatorri Deitura Babestuarekin (JDB) egindako gazten inguruko eragile sare bat sortzea Akitania Berri-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko hainbat gunetan.

CANOPEE (POCTEFA)

Ezagutzaren hobekuntzarako amankomuneko tresnak garatzeko proiektua lurraldean bertan egokitzapen ekintzak inplementatu ahal izateko.

ECOGYP (POCTEFA)

Pirineoetako biodibertsitatea kontserbatzen lagundu nahi du, hegazti harraparien populazioak kudeatzeko esparru tekniko koordinatu bat eskainiz.

GREEN (POCTEFA)

Proiektu honekin sinergiak bilatu nahi dira Naturagune Babestuen kudeatzaileen artean, antzeko ingurumen balio zein arazoak dituzten eremuen kudeaketan efizientzia hobetzeko.

HABIOS (POCTEFA)

Pirinioetako mendialdeko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea, hegazti bioadierazleen espezieak kontserbatzeko ekintzen bitartez.

iforWOOD (POCTEFA)

Basogintzaren eta egurraren industri transformazioaren sektorea dinamizatzeko helburua du, balio katearen hainbat puntutan jarduerak eginez.

INNOLACT (POCTEFA)

Esne sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa sustatuz.

PyrenEOS (POCTEFA)

Helburua da teletetekzioaren ahalmenak kontutan izanda plataforma bat garatzea baliabide naturalen erabilera efizientera eta arrisku naturalak kudeatzera zuzenduta, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan.

PLURIFOR (SUDOE)

Proiektuaren helburua, Arku Atlantikoaren eremuan, arrisku biotiko edo abiotikoen aurrean sentiberak diren baso-espezieen kasuetan, arrisku horiek kudeatzeko planak egitea edo hobetzea da.