Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.


LAAen Lurralde Eredua.

1. Ingurune fisikoa.

1.1. Ingurune Fisikoarekiko Arreta berezia.

LAAek Euskadiko Ingurune Fisikoak sortzen dituen arazoekiko eta eskaintzen dituen aukerekiko arreta berezia dute abiapuntu. Ingurugiro-mailako balioak eta berezitasunak funtsezko elementuak izan dira lurralde-eredua osatzeko eta populazioaren bizi-kalitateetarako bermea dira.

EAEn populazio-dentsitatea oso handia da, 300 bat biztanle kilometro karratu bakoitzeko, eta horrek oso presio handia eragiten du ingurune naturalean. Gainera, lurraldeko area jakin batzuetan metaketa-mailak oso kezkagarriak dira. Honek guztiak ingurunea babesteko jarrera berezia eta metaketa arintzeko estrategia egokiak abiaraztea exijitzen du, beti ere gainbeheran dauden landa-areak leheneratzeko ahaleginarekin batera.

EAEko ingurune fisikoa oso gora-beheratsua da, oso aldakorra da eta balio natural handiak ditu. Industri iharduera handiko lurraldea da. Gizakiak egundoko presioa eragiten du lurraldean eta egin daitekeen diagnosian arazo larriak biltzen diren arren, aukera handiak ere azaltzen dira.

1.2. Arazoak eta Aukerak

LAAetan finkatzen den Ingurune Fisikoaren tratamenduaren abiapuntua baliabide naturalek eta lurzoru urbanizaezinak gizarte-eskari berrien testuinguruan eta egitura ekonomikoaren eta asentamendu-sistemaren aldaketen testuinguruan izan behar duten zereginean datza. Laburbilduz, EAEren Ingurune Fisikoa ukitzen duten arazo eta aukera nagusiak ondoko ataletan bil daitezke:

Natur sistema garrantzitsuak arian-arian ari dira degradatzen eta hau bertako basoek ezagutu duten atzerakadan, uraren poluzioan, fauna-habitat baliotsuen degradazioan eta kostaldeko ekosistemen narriaduran ari da nabarmentzen.Lurraldean gauzatzen diren natur prozesuetan aldaketa handiak ari dira gertatzen, higadura-fenomenoak ari dira azaltzen, materialak lerratzen ari dira, basoetan suteak ari dira gertatzen eta, batik bat, gero eta ugariagoak dira uholdeak.

Fenomeno hauetako batzuk giza iharduerak ingurunean behar bezala integratu ez izanaren ondorio dira, batzuetan produkzio ihardueren ondoriozko isurketek degradazioa eragiten dute, beste batzuetan eragin handiko urbanizazio-prozesuak egiten dira eta, oro har, ingurugiroaren balioak kontuan hartzen ez duen garapen-dinamika da nagusi.

Gaur egun, ordea, EAEren Ingurune Fisikoa etorkizuneko garapen-aukera gisa eta ongizaterako, garapen ekonomikorako eta bizi-kalitaterako faktore gako gisa azaltzen zaigu. Ingurune Fisikoa oinarrizko azpiegitura gisa ulertu behar da, beraz, Ingurune Fisikoaren kalitateak gero eta garrantzi handiagoa izango du produkzio-iharduera berritzaile eta erakargarrienak kokatzeko guneari buruz hartuko diren erabakietan.

1.3. Ingurune Fisikoaren tratamendua LAAetan

Ingurune Fisikoaren ikuspuntutik, Lurralde-ereduak lurraldearen balio ekologikoak, produktiboak, paisajistikoak eta zientzia eta kulturari dagozkionak gordetzeko estrategiak espazioan duen proiekzioa da eta berau lurzoru urbanizaezina erabiltzeko moduetan adierazten da.

EAEko Lurzoru Urbanizaezina zazpi Antolamendu Kategoriatan banatu duen lurralde-eredua definitu da eta udalerri bakoitzak, dagokion udal-plangintzan, ezarriko ditu lurralde-eredu honetako mugaketak, beti ere LAAen irizpideak kontuan izanik.

  • Babes berezia.
  • Ingurugiroaren hobekuntza.
  • Basoa.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako zona eta landazabala.
  • Mendiko larreak.
  • Lurrazaleko uren babesa.
  • Erabilera-bokazio definitu gabea.

Antolamendu Kategoria hauei gainjarrita zenbait baldintzapen agertzen dira. Baldintzapen hauek ez dute bertako erabilera mugatzen, ingurune hauetan iharduera jakin batzuk garatzeko modua baizik, beti ere kasuak kasu agertzen diren arrisku moten eta egoera berezien arabera. Ondokoak dira arestian adierazitako baldintzapenak:

  • Akuiferoen urrakortasuna.
  • Area higagarriak.
  • Area ureztagarriak.
  • Espazio Natural Babestuak eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba.

Honekin batera Antolamendu Kategoria bakoitzean erabilerak erregulatzeko zenbait irizpide orokor ezarri dira. Matrize batean Antolamendu Kategoriak eta Erabilerak edo Iharduerak gurutzatu dira eta bultzatu beharreko iharduerak, onar daitezkeenak, debekatzen direnak edo ondoriozko plangintzak erregulatu beharko dituenak adierazi dira.

Espazio Naturalen tratamenduak garrantzi berezia izan du Ingurune Fisikoa antolatzerakoan. Espazio Naturaletarako ekintza positiboko hainbat neurri proposatzen da eta hauen artean Espazio Natural Babestuen Sarea identifikatzea barne hartzen da. Gainera, eraskin batean Natur Interes Bereziko Areen zerrenda biltzen du. Eremu babestu hauen multzoak gure Autonomia Erkidegoko populazioaren gozamenerako gune erakargarri eta errepikaezinen benetako sarea osatzen du.

Lurraldearen Bokazioa. Hiri-Sistemaren Hierarkia.

29 KB

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Euskadiko hirien eta landa-areen sistema.

2.1. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistema

LAAen erronka nagusietako bat Euskal Autonomia Erkidegoan Europako espazio dinamikoagoetan sortzen diren berrikuntza ekonomikoak, sozialak eta kulturalak bere egiteko eta berrikuntza horiek Euskadiko gune eta lurraldeetan orekaz hedatzeko gai den hirien sistema koherentea barne hartuko duen Lurralde Eredua sortzea da eta LAAek aukera hau aprobetxatu beharko dute.

Euskal hirien sistemak Euskadiko populazioa zuzkidura, zerbitzu eta berrikuntzez baliatu ahal izan dadin bultzatu behar du. Lurralde-ereduan koherentzia handiagoa lortzeko behar-beharrezkoak dira hiri-sistemaren maila desberdinetan oinarritzen diren estrategiak.

Euskal Autonomia Erkidegoan distantzia urrira dauden hiru hiri nagusi daude eta hiru hiri horiek Euskadiren osotasuna eta Lurralde Historikoetako bakoitza orekaz gidatzeko gai dira. Hauxe da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hirien Sistemaren oinarrizko berezitasunetako bat.

Bilbo Metropolitarrak, Donostia-San Sebastianek eta Vitoria-Gasteizek egiteko egituratzaile oso positiboa betetzen dute dagokien Lurralde Historikoan, bai beren tamaina funtzionalagatik, bai beren kokapen geografiko estrategikoagatik. Hiri horien hiri-iharduerak eta ekipamenduak osagarriak dira eta halakotzat hartu behar dira aintzat. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemako hiru hiri nagusi horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasuna gidatu behar dute, ekonomiaren, kulturaren eta hiri-ihardueraren ikuspegitik.

Egituraketa Funtzionala Erlazioak.

29 KB

Euskadiko hirien sistemak oso egitura egokia du hiri-hierarkiaren mailarik gorenenean, arestian adierazitako hiru hiriburuetako bakoitzak beren tamaina eta kokapen geografikoa dela-eta eraginkortasun handiz burutzen ditu bere Lurralde Historikoan dagozkion hiri-funtzioak.Hala eta guztiz ere, Vitoria-Gasteizek arazoak ditu Arabako Errioxa erabat polarizatzeko. Gasteiz Laguardiarekin eta Logroñorekin zuzenago lotzeko asmoz egindako zenbait errepide-proposamenek egoera hau konpondu nahi du eta, aldi berean, Vitoria-Gasteizek Ebro ibaiaren ardatzean indarra areago dezan bultzatu nahi du. Honek, halaber, Euskadik espazio ekonomiko hau garatzeko prozesuetan duen garrantzia sendotzeko izan behar du baliagarria.

Euskal hiriburuetako hiri-areen makrozefali mailari buruzko azterlanean (hiriburuaren hiri-arean bizi den Lurralde Historikoetako populazioaren portzentaia) antzeman dezakegunez, Nerbioi itsasadarraren inguruan mendearen hasiera-hasieratik metatzen hasi zen populazioa gaur egun milioi bat ingurukoa da. Bizkaiko lurraldearen gainerakoan tamaina ertaineko hainbat hiri agertzen da, dena den, oso bigarren mailako protagonismoa dute.

Gipuzkoan, aitzitik, Donostia-San Sebastiango hiri-arearen makrozefali maila urria dela antzeman daiteke eta, gainera, hiri-area honen bilakaera egonkorra da eta, izatez, 1940. urtetik aurrera atzera egiten ari da, oso gutxi bada ere. Hau bat dator erabat Gipuzkoako lurralde-eredu orekatuarekin; izan ere, Gipuzkoako lurralde-eredua tamaina ertaineko hirigune ugarik osatzen du eta hirigune horiek ondo banatuta daude lurraldean (Irun, Eibar, Arrasate, Bergara, Tolosa, Zarautz, Azpeitia, Zumarraga-Urretxu, Beasain-Ordizia eta Hernani).

Arabak 1900. urtean makrozefali maila ertaina zuen, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetako muturreko makrozefali maila horien artekoa. 1940. urteraino metaketak gora egin zuen; alabaina, ez zen oso erritmo biziko metaketa izan. Haatik, 1950. urteaz geroztik Gasteizko populazio-dinamikak oso makrozefali maila handiak eragin zituen Arabako Lurralde Historikoan. Azken hamarkadetan, gainera, probintziako udalerri gehienetako populazioak behera egin duenez (Laudioko Eskualde Egitura izan ezik), areagotu egin da makrozefali maila. Ondorioz, Arabako lurraldea zeharo desorekatuta dago, populazioari dagokionez, Gasteizen oso metaketa handia gertatzen da eta nolabaiteko garrantzia duen hiririk ez dagoenez, errazago egin du behera populazioak inguruko areetan.Azken bost urte hauetako joeren arabera, Bilbo Metropolitarraren makrozefali mailak beheraegin du eta Gasteizkoak, aitzitik, gora egiten darrai, 1986. urtean Bilbokoa berdindu zuen. Donostiako makrozefali mailak ia egonkor dirau.

Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren Hiri-Nagusitasuna

968 KB

Eskualde-mailako euskal hiriburuek benetako Gune Anitzeko Sistema eratzen dute. LAAek sistema hau indartu nahi dute eta horretarako azpiegitura-konexioa sendotu eta hiri-sistema europarrarekin zein Euskadiko tamaina ertainekogainerako hiriekin integrazioa areagotu nahi da. Funtsezkoa da euskal hiriburuen artean osagarritasun estrategikoak bilatzeko saioa indartzea, Europako testuinguruan garrantzitsua izan daitekeen benetako zentraltasun-nodoa lortzeko xedez. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren elkarrerlazio eta osagarritasun-eskema orokor honen barruan ondoko iharduketak proposatzen dira hiriburu hauetako bakoitzean.

Kantaurialdeko hiri-arearik garrantzitsuena Bilbo Metropolitarra da. Dena den, adierazle guztiek aditzera ematen dutenez, Bilbo Metropolitarra zentraltasuna ari da galtzen. Euskal ekonomia suspertzeko garrantzi handikoa da Bilboko hiri-area indartzea eta bere inguruneko gainerako hiri garrantzitsuekin integrazio handiagoa izatea.

Ezin dugu ahaztu Bilboko Metropolia dela, Madrilgo metropoliaren ondoren, Estatuan dagoen bigarren metropolirik garrantzitsuena, bere hurbileko eragin-eremuan kokatzen diren hiriburu-kopurua kontuan izanik (Santander, Donostia-San Sebastian Vitoria-Gasteiz, Iruñea eta Logroño).

Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren osagai garrantzitsu gisa Bilbo Metropolitarra indartzeko ondoko puntu hauek hartu dituzte oinarri honako Artezpide hauek:

Oinarrizko azpiegitura osatu eta hobetzen saiatzea (Aireportua, Portua, Trenbidea, Bide Sistema eta abar), nazio eta nazioarte-mailako garapen ekonomikoaren funtsezko gune eta ardatzekiko konexioa ahalbidetzeko.Bilbo Metropolitarrean eta, bereziki, Nerbioi Itsasadarraren eremuan, nazio-mailako ekipamenduak, zuzkidurak, zerbitzuak eta iharduerak koka daitezen sustatzea. Euskadiko gehieneko zentraltasun nazionaleko nodoetako bat da eta, hortaz, erabilerak aukeratzeak bat etorri behar du izaera honekin.

Lurralde Eredua

1.215 KB

Hiriaren eta ingurugiroaren kalitatea hobetzeko programa, beharrezko birmoldaketa ekonomikoarekin lotuta, eta, bereziki, Nerbioi Itsasadarraren inguruneko espazioen etengabeko berrikuntza ahalbidetuz eta espazio hori erabilera berrien, zentraltasun berriaren eta bertan kokatzen diren udalerrietako hiri-ehunaren egituratzailearen "Ardatz" bihur dadin ahalbidetuz.

Vitoria-Gasteiz eta Donostia-Sab Sebastian, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-sistemaren kalitatearen eta orekaren funtsezko aktiboak dira.

Vitoria-Gasteizek izugarrizko hiri-kalitatea du. Zerbitzu eta industri gune argia da, batez ere, gaur egun azaltzen duen espezializazio produktiboa eta iharduera hau garatzeko lurzoru egoki ugari duela (Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan, aitzitik, oso lurzoru egoki gutxi dago erabilera honetarako) kontuan hartzen badugu. Era berean, Euskadiko hiriburu politikoa izateak protagonismo berezia eta nolabaiteko erakargarritasuna eskaintzen dio herrialdearen testuinguruan. Horrek bertako hirugarren sektorea indartu egin du eta etorkizunean garran-tzia areagotzea ekarriko du.

Ondokoa proposatu da Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sisteman Vitoria-Gasteiz gehiago integra dadin: abiadura handiko "Y" trenbidea; Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastian arteko ahalmen handiko errepidean zeharreko konexio alternatiboa Arrasate-Bergara Eskualde Egitura zehar; eta Forondako Aireportuaren modalitatearteko iharduera eraginkorrago bihurtzea, aireportu horrek euskal aireportuen sisteman protagonismo handiagoa izan dezan.

Donostia-San Sebastianek aukera handiak ditu herrialde-mailako nodo handia bihurtzeko, Frantziaren eta Espainiaren arteko muga-harremanetan kokapen estrategikoa du-eta. Abiadura handiko trenbidearen eta ahalmen handiko errepideen bidez Bilbo eta Vitoria-Gasteizekiko konexioak osatzeko, Nafarroarekin eta Ebro ibaiaren ardatzarekin lotzeko azpiegituren aurreikuspenak ditugu (AHT eta Autobia).Donostia-Beterriko Eskualde Egitura osoa gero eta nabarmenagoa den metropolizazio-prozesuan dago murgilduta. Donostia-San Sebastian, Pasaia, Errenteria eta Lezok urbanizazio-jarraitua osatzen dute. Donostiako industri barrutiak gero eta harreman funtzional estuagoak eta ingurugiro-harreman estuagoak ditu Gipuzkoako hiriburuarekin. Irun eta Hondarribiarekiko harremanak, halaber, gero eta estuagoak dira eta estuagoak izan daitezke hurbileko garraiobideak hobetu ahala. Azkenik, Donostia-San sebastian-Baiona Iraganbidea arian-arian sendotzeak, era berean, sendotu egiten du arestian aditzera emandako metropolizazio-prozesua, Euskal Autonomia Erkidegoan aukera gehien eta konplexuenetako bat den lurraldeetako batean.

Donostia-San Sebastian bereziki ederra eta erakargarria denez, hirugarren sektoreko iharduerarako abantaila handiak ditu besteekin konparatuz gero, batik bat, iharduera turistikoari loturiko hirugarren sektoreko iharduerei dagokienez. Donostia-San Sebastianen eta Pasaia, Rentería eta Lezoren arteko integrazio morfologiko eta funtzionala eta azken udalerri horietako ehunaren hiri-berrikuntza LAAek aztertu beharreko erronka handia da.

Donostia-San Sebastianek, industri produkzioen garapenarekin batera, goi-mailako hirugarren sektoreko funtzioak eta aisialdi, atseden, kultura eta kalitateko turismoarekin lotuta dauden bestelako hirugarren sektoreko ihardueretako funtzioak sendotzeko erronkari egin behar dio aurre.

Azken finean LAAek Bilbo Metropolitarrari, Donostia-San Sebastiani eta Vitoria-Gasteizi dagokienez luzatzen duen proposamena benetako Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren sorrera da, sistema horren oinarrian osagarritasuna eta elkarrerlazioa daude eta sistema horren helburua Euskadiko muga politikoak eta administratiboak gaindituko dituen herrialde-espazio zabalaren lidergoa bere egiteko maila handiko hiri-euskarria osatzea da. Testuinguru europar berrian hiri-areek inbertsio berritzaileak erakartzeko eta, ingurugiroari dagokionez, maila handia lortzeko leiha bizi da eta LAAek, sistema horren bitartez, lehia horretan eraginkortasunez ihardutea ahalbidetuko du.

2.2. Lurraldeko Eskualde Egiturak

Historian zehar egiaztatu ahal izan da udal-plangintza askieza dela eskualde-mailako lurralde-egituraketaren gai handiei ekiteko. Era berean, Lurralde Antolamenduko zenbait arazo ezin da behar bezalako koherentziaz aztertu Autonomia Erkidegoaren osotasunaren mailatik.

LAAetan mugatzen diren Lurraldearen Eskualde Egiturekin bat datorren lurralde-maila "ertainak" tamaina fisiko eta funtzional egokia du arazoak aztertzeko eta Lurralde Antolamenduko programak ezartzeko, gure Autonomia Erkidegoko eskualde-mailako lurralde desberdinetako bakoitzean.

Lurraldeko Eskualde Egiturak eta horietako bakoitzari dagozkion hiri-nagusiak "pieza gakoak" dira Autonomia Erkidegoaren testuinguru orokorrean lurralde oreka gordetzeko sor daitezkeen estrategiak aplikatzeko.

LAAetan Eskualde Egitura desberdinetako barne lurralde-egituraketarako mekanismoak proposatzen dira. Bereziki, burutzak edo burutzek izan behar duten lidergoa lortu nahi da, bai eta Eskualde Egitura bakoitzeko gune eta lurralde desberdinen bokazioen arteko osagarritasun desiragarria ere. Planteatzen diren lurralde eta sektore-estrategiek udalerri desberdinetako populazioari zuzentzen zaion zuzkiduren, ekipamenduen eta zerbitzuen eskaintza optimizatu nahi dute.

Azken finean, Euskadin garatuko den lurraldeen artean elkartasuna bideratzeko estrategia da eta estrategia horren bitartez berrikuntza eta garapen-prozesuak "hurbiltzen" zaizkio lurralde osoari EAEko tamaina ertaineko hirietatik, hiri horiek lurraldea orekatzeko, garatzeko eta ongizatea hedatzeko prozesuetan balio handiko armadura osatzen baitute.

LAAek ondoko helburu eta irizpideak izan ditu kontuan EAEren lurraldean Eskualde Egiturak mugatzeko:

  1. a. Adierazitako mugaketen eta proposatutako lurralde-ereduaren aplikazioaren ondoriozko exigentzien arteko korrespondentzia lortzea.
  2. b. Luraldearen garapen orekatua bultzatzea, bai Autonomia Erkidegoaren osotasunerako, bai horren barruan bereizi daitezkeen espazio desberdinen barne-egituraketari dagokionez.
  3. c. Autonomia Erkidegoaren eta udalerriaren bitarteko lurralde-esparrua eratzea. Lurralde-esparru honek LAAetako zehaztapen orokorrak zehaztea eta hertsiki udal-maila duten plangintzen mugaketak gainditzea ahalbidetuko du.
  4. d. Proposatutako mugaketak ingurune fisikoaren baldintzapenaz gain, populazioaren portaera eta iharduera- jarraibideak eta biztanleengan antzematen den bertako izatearen sentimendua du kontuan. Egitura horien mugaketak ez du bat etorri beharrik, halabeharrez, judizialki, administratiboki edo geografikoki egindako eskualdeen banaketararekin. Eskualde-egituren mugaketa LAAak garatzeko plangintza ahalik eta eraginkorrena izateko irizpidearen arabera egin da.

Eskualde-egituretako bakoitza osatzen duten udalerriak kapitulu honetan gaineratzen den mapan ikusi ahal izango dira.

EAEko Eskualde-Egiturak

300 KB

2.3. Eskualde Egituretako Burutzen Sarea

LAA hauek bere egin dute lurraldearen osotasuna, asentamenduen eredu orekatuago baten bitartez, behar bezala egituratzeko gai diren tamaina ertaineko populazio-guneen sarea bultzatzeko helburua. Eskualde Egiturak Euskal Autonomia Erkidegoaren testuinguru orokorrean bidera daitezkeen lurralde-orekarako estrategiak aplikatzeko eskala egokia duten "piezak" dira.

Gipuzkoako lurralde-antolamendua orekatsua dela esan daiteke. Ia hirigune guztiek hurbil dute beren garapenerako euskarri izango den Eskualde Egiturako Burutzaren bat. Hortaz, lurraldean nahiko homogeneoki barreiatuta dauden tamaina ertaineko hiri-kopuru egokia dago.Bizkaian, batik bat Bilbo Metropolitarretik hurbil dauden espazioetan, hala nola, Enkartazioetan, Arratian eta Mungian, ez dago eskualde-eremuko funtzioak dagokion eraginpeko zonan bideratzeko behar bezalako tamaina funtzionala duen hirigunerik. Berezitasun honek bi arrazoi izan ditzake: batetik, Bilbok "zurgapen eragina" izan ohi du Bizkaian, bertan garatutako lehen industrializazioaz geroztik, eta, bestetik, Bizkaiko lurraldean hiri-garapena gehieneko hurbilerraztasuna duten ardatzetan zehar finkatu da, batez ere N-634 errepidearen eta A-8 autopistaren inguruan.

Azkenik, Arabako Lurralde Historikoa espazio makrozefaliko eta desorekatua da, bai tamaina ertaineko hiri-kopuruari dagokionez, bai horien banaketari dagokionez. Laudioren ingurunean izan ezik (ingurune horren ezaugarriak eta menpekotasun funtzionalak Bizkaitik daude hurbilago Arabatik baino), Lurralde Historikoaren gainerakoan ez dago 4.000 biztanle baino gehiago duen hiri-gunerik eta horrek arazo handiak ekartzen ditu gaur egun demografia galtzeko prozesu etengabea gelditzeko gai izango diren programak aplikatzeko.Honez gain, Arabaren menpekotasun funtzionalen egituran bestelako ahulezia ere antzeman daitezke: batetik, bertan agertzen da gune polarizatzailea (Logroño) Eskualde Egitura horretatik kanpo eta Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo duen Eskualde Egitura bakarra (Arabako Errioxa); bestetik, Euskal Herriaz kanpoko hiriguneekin lotura nabarmena duten ertzeko zenbait udalerri azaltzen dira (Labastidak Harorekin eta Lantaron, Erribera Beitia, Aramiñon, Beranturi eta Zanbrana Miranda de Ebrorekin). Azkenik, Trebiñoko konterriak oztopoak gaineratzen dizkio espazio honen plangintza eta kudeaketari.

Azken finean, Gipuzkoak azaltzen duen lurralde orekatu paregabeak aurrez aurre du Bilboko Eskualde Egiturak azaltzen duen populazioaren gehiegizko kontzentrazioa eta Vitoria-Gasteizek bere Eskualde Egituraren testuinguruan azaltzen duen adierazitako makrozefalia.

LAA hauetan planteatzen diren ekintza hautakorrak, batetik, Gipuzkoako lurraldeak gaur egun azaltzen duen oreka-maila gordetzera eta, bestetik, Bilbo Metropolitarraren eta Arabako Erdiguneko Eskualde Egituran antzemandako desorekak zuzentzeko estrategiak proposatzera zuzenduko dira.

Funtsean, identifikatutako urritasun horiek ondoko arrazoi hauetan dautza: behar bezain "indartsua" den "eskualde- mailako" burutzarik ezean (Enkartazioak, Arratia, Mungia, Laguardia eta abar), Eskualde Egitura batzuetan Area Ahulak edo Larriak azaltzean eta metropoli baten hazkunde amorfoak Eskualde Egitura jakin bateko udalerriak zurgatzeko arriskuan (Amorebieta-Echano Bilbo Metropolitarrak zurgatzea, Villabona Donostia-San Sebastianek zurgatzea).

Bizkaian lurralde-desorekak zuzentzeko ondoko oinarrizko iharduketak proposatu dira: Balmaseda-Zalla, Mungia, Igorre, Orduña eta Durangon hazkunde hautakorreko iharduketak, Bilbo Metropolitarra berritzeko prozesuarekin koordinaturik, bertan eskualde-mailako iharduerek gero eta espezializazio handiagoa izango dute eta, ondoren, eskualde-eremuko iharduerak hurbileko lurraldeetarantz hedatuko dira. Hazkunde hau takorreko eragiketa horiek koordinaturik barne hartuko dituzte egoitza eta industri lurzoruko iharduketak, berrekipamenduko iharduketak, azpiegitura konexioak, garraioa indartzeko iharduketak eta bestelako iharduketak. Markina-Xemeinaren hazkunde hautakorra eskualde- mailan endogenoa izatea eta Eibar-Ermuaren berrikuntzarekin koordinatzeko modukoa izatea aurreikusten da.Bilbo Metropolitarrak Bizkaiko lurralde-antolamenduan duen garrantziaren aurrean, lurralde-ereduak Gipuzkoan proposatzen dituen iharduketak espezifikoagoak dira Eskualde Egitura bakoitzean. Izan ere, Gipuzkoa, orain arte bederen, askoz ere orekatsuago eta anitzago garatu den lurraldea da. Oreka hori gordetzeko Donostiako Eskualde-Egituraren metropolizazio-prozesua egoki antolatu beharko da. Prozesu horrek, gainera, Zarauzko inguruneko udalerriek turismoari eta bestelako iharduera berritzaileei loturiko hirugarren sektorea garatzeko duten aukera handiaz baliatzera bideratutako ekintzak garatzea ahalbidetzen du. Garrantzitsua da etorkizunean kostaldeko zonen hazkundea barnealdeko zonen gainbeheraren kontura ez gertatzea. Horrela, garapena sustatu eta bultzatzeko hainbat ekimen proposatu da, beti ere ekimen guztiak agortu gabe (ez eta gutxiago ere): Tolosa, Eibar edo Beasain-Zumarragako areetako gunerik garrantzitsuenetako hiri-berrikuntzarako eragiketak edo, Azpeitia-Azkoitia kasuan bezalaxe, bi udalerriren artean banatutako plangintza baten garapena, plangintza horrek Eskualde Egitura horren alde egingo duen indartzea eragin dezake. Estrategiok habitat alternatiboak indartzearekin, ekonomi ihardueretarako lurzorua sortzearekin eta euskal lurraldean gehieneko hurbilerraztasuna duten ardatzekin erraz konektatzea ahalbidetuko duten azpiegitura-iharduketekin (batik bat, Arrasate-Bergara Eskualde Egituraren kasuan) koordinaturik gauzatu behar dira.

Arabari dagokionez, Vitoria-Gasteizen makrozefalia Lurralde honetako hiriburuaren garapenak eragindako arazoa ezezik, behar adina gune ertainik ez izateak eragindako arazoa da. Egoera hori gainditzeko iharduerak gehiago hedatu beharko dira lurraldearen gainerakorantz eta, horretarako, oreka lortzeko ahalmen handiena duten guneak sustatuko dira eta Arabako eskualde askoren ahalmen endogenoa aprobetxatuko duten garapen-prozesu berriak sortzen lagunduko da. Desoreka horiek zuzentzekolurralde-eredu honek proposatzen duen iharduera, Arabako Errioxako, Arabako Lautadako, Arabako Haranetako eta Arabako Mendialdeko eskualdeetako beste zona batzuen sustapenean oinarritzen da, beti ere zona horietan ahalmen handiena duten guneetan finkatuta. Hori dela eta, gune horien funtzionaltasuna hobetuko da (beren inguruneko udalerriei zerbitzuak egiteko), egoitzaren hazkunde hautakorra eta, horrekin batera, ekonomi iharduerak garatzeko lurzoruaren hazkundea bultzatuko da eta bigarren egoitza sustatuko da. Arabako Errioxaren kasuan, eskualde honen eta Vitoria-Gasteizen arteko azpiegitura-konexioa sendotu egin behar da: tamainarik handiena duten guneekin batera, gaur egun demografiari dagokionez, garrantzi txikiagoa duten hainbat udalerritan habitat alternatiboak garatzea proposatzen da. Arabako Erdiguneko Eskualde Egituran zenbait landa-zona dago eta hau lurralde-antolamenduko ekimen bereziak (Arabako Mendialderako eta Haranetarako LAZPak) garatzeko arrazoia izan daiteke, Arearen oinarrizko Planak honi dagokionez ezartzen duenaren arabera. Kasu hauetan ezinbestekoa gertatzen da N-I errepidean zehar proposatzen den industri iraganbide berrian barne hartzeko formulak aurkitzea.

Eskualde-egituretako Burutzen Hiri-Nagusiatasuna.

1.060KB

Garraio-azpiegiturak ezartzerakoan EAEko Eskualde Egitura desberdinen arteko elkarrelazio funtzionala lortzea izan da kontuan. Estrategia honek garrantzi nabarmena izan du produkzio-sistema barne hartzeko eta Eskualde-Egitura bakoitzaren eta dagokien burutzetako bakoitzaren espezializazio eta garapen-aukerak gauzatzeko.

Eskualde Egitura desberdinetako lurraldearen barne-egituraketarako hainbat estrategia artikulatzea proposatzen da. Zehazki, dagokien burutzen eta azpiburutzen lidergoa bultzatzen eta hauetako gune eta lurralde desberdinetako bokazioen arteko osagarritasun egokia bul-tzatzen saiatuko da.

Lurralde eta sektore-estrategiek dagokien populazioari zuzendutako zuzkiduren, ekipamenduen eta zerbitzuen eskaintza optimizatzen saiatuko dira. Hori dela eta, Lurraldeko Eskualde Egitura bakoitzeko burutzetatik edo azpiburutzetatik eskualde-mailako zerbitzuak eskaintzen saiatuko dira eta landa-areak orekatzeko irizpidearekin sustatuko dituzte.Euskal lurraldea Eskualde Egituretan egituratzeko asmoari dagozkion mota desberdineko neurri sektorialak barne hartzea proposamen ugari inspiratzen duen LAAen lurralde-ereduaren funtsezko alderdietako bat da.

2.4. Landa-arearako estrategiak

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait landa-areetako ekonomia nekazaritza-ihardueretan edo honi loturiko ihardueretan, batik bat, sostengatzen da eta landa-area hauek ez dute enplegu eta errentarako aukera handirik eskaintzen eta, gainera, behar-beharrezkoak gertatzen diren ekipamendu eta zerbitzuetan eskasia nabarmena dute. Gune hauetan populazioa galtzen ari da eta ekonomi iharduerak behera egin du; egituraketa-prozesu honek, beraz, iharduketa ausarta exijitzen du.

Telekomunikazioen garapena eta garraiobideen hobekuntzak landa-zonak inbertsiorako eta enplegua sortzeko duten erakargarritasuna areagotzea ahalbidetuko du. Kultur, artapen eta ingurugiro-zerbitzuak erabat integratu beharko dira landa-garapenerako politikan.

Euskal Herriaren lurraldeak hain tamaina txikia duela eta dentsitate demografiko handia duela kontuan izanik, landa-areek balio estrategiko aipagarria hartzen dute, produktu gordinean lehen-sektorearen kontribuzio hutsa gaindituz. Landa-areak ezinbesteko osagarri zaizkie Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako iraganbide nagusietan zehar ia etenik gabe zabaltzen diren dentsitate handiko hiri eta industria-asentamenduei.

LAAek ezinbestekotzat jotzen dute landa-areen idiosinkrasia gordeko duen eta bertan enplegua sortu eta garapen eusgarria bideratzeko baldintza egokiak sortuko dituen landa-area hauek indartzeko estrategia artikulatzea.

Hau guztia lortzeko beharrezkoa izango da Landa-Garapenerako Politika Integrala abiaraztea. Politika hau honako helburuak betetzera bideratuko da: landa-areetan populazioaren gainbehera gelditzera; ehun ekonomikoa aniztera; area hauen balio naturala eta ekologikoa indartzera; oinarrizko azpiegiturak, zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzera; eta, azken finean, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzera.Landa-areetako etxeek bizirik irauteko ezinbestekoa izango dute, nekazaritzaz gain, enplegu alternatiboetarako aukerak izatea. Europako hainbat eskualdetan, turismoak lanpostu ugari sortu ditu, nahiz eta hauetako asko aldi baterako edo urtaro jakin batzuetarako izan eta, maiz, gaizki ordaindutako lanak izan. Kasu askotan, nekazaritza-lanei loturiko transformazio-iharduerak sortu dira. Edonola ere, oso garrantzitsua da landa-zonek ekin behar dugun garapenerako etapa berri honetan duten aktibo nagusienetako bat gordetzea: paisajea, ingurugiro-kalitatea, tradizioak, hiri eta arkitektura-ondarea eta, azken finean, hiri-zonen osagarri izatea.

Garapen turistikoa aukera interesgarria izan daiteke hurbilerraztasun eta ingurugiro-kalitate handia duten landa-areetarako. Garapen-turistikoak bertako nortasuna galtzeko eta paisajearen narriadura gertatzeko arriskua du. Horrenbestez, behar bezala eta koherentziaz antolatu beharko dira turismoa jaso dezaketen zonak, LAA hauetan zehar formulatzen diren artezpide xehekatuak kontuan izanik.

Teknologia berriek landa-areak toki eta eskualde-mailako informazio eta kudeaketa-zerbitzuetara hurbiltzeko aukera historikoaz baliatu behar dugu. Gainera, teknologia berrien garapenak landa-eremuetan kokatzen diren enpresei hiri-eremuetan kokatzen diren enpresekin lehian iharduteko aukera eskain diezaieke.

Landa-zonetako zerbitzuak enplegu-iturri handiak dira eta, honez gain, zona hauetako bizi-kalitatean eta landa-ekonomiaren hazkundean zeresan azpimarragarria dute.

Era berean, landa-zona askotan, nekazaritzak garrantzi handikoa izaten darrai, bai arrazoi ekonomikoengatik, bai ingurugiroa eta paisajea gordetzeko duen balioarengatik. Herrialde batzuetan pizgarriak eskaintzen dizkiete nekazariei, hala saiatzen dira bederen, "ingurugiroari dagokionez sentikorrak" diren zonetan nolabaiteko nekazaritza tradizionala gordetzen badute, nekazaritza-ihardueraren intentsitatea murrizten badute, zuhaitzak landatzen badituzte eta harresi, hesi edo eraikin tradizionalak eusten badituzte.Ingurune Fisikoari buruzko kapituluan ezartzen ziren natur ingurunea babesteko neurriez gain, LAAetan landa-ingurunea eta gune tradizionalak berrindartzeko neurrimultzo zabala eskaintzen da. Neurri hauen artean ondokoak aipa genitzake: gune historikoak birgaitzea, aisialdirako-areak antolatzea, lurraldera sartzeko guneak antolatzea, bigarren egoitza arautzea, habitat alternatiboak sortzea, landa-ingurunean integratzen diren tamaina ertaineko guneak indartzea, ekipamenduak eta azpiegiturak sortzeko proposamenak…

Hortaz, EAEren osotasunaren lurraldearen antolamendurako Artezpide hauetan aurreikusten diren mekanismoen barruan landa-osagaia funtsezkoa da espazioa egoki artikulatzeko eta ihardueren banaketan oreka handiagoa lortzeko.

Landa-areen zehaztasunak aintzat ez hartzea edo zehaztasun hauek landa-areen beharrizanak kontuan hartzen ez dituzten ekintzen pean jartzeak lurraldearen homogeneizatzea, bizimoduak parekatzea eta EAE gizarte eta kultura-mailan txirotzea eragingo du, besteak beste.

Ez da konpartimentu itxirik sortu nahi; aitzitik, lurraldearen aniztasuna eta heterogeneotasuna gorde nahi da. Hori dela eta, EAE beharrizan eta ahalmen bereziak dituzten landa-areak eta hiri-areak barne hartzen dituen osotasun gisa ulertuko duen lurralde-antolamenduko eskema orekatua izan da aintzat.

2.5. Autonomia Erkidegoaren espazioekiko eta Barruko Enklabeekiko harremanak

Euskal Herriak ahalegin berezia egin behar du kanpoaldera irekitzeko eta alboko lurraldeekin truke eta konexio ekonomikoak bilatzeko. Euskadiren ingurune hurbilean Euskadiko ekonomiarekin eta Euskadiko hiri eta landa-bizitzarekin intentsitate desberdinetan loturik dauden espazio ugari eta anitz dago.

2.5.1. Mugaz bestaldeko area

Gaur egun Donostia-Beterriko Eskualde-Egituraren eta Frantziako Akitaniaren artean ekonomia, gizarte eta kultura-mailan truke handia gertatzen da. Bi aldeentzat interesgarriak diren area eta iharduerei buruzko topaketetarako plataformak, analisiak, auziak, koordinazioa eta plangintzak sortzeak helburu garrantzitsua behar du izan. Funtsezkoa gertatzen da Donostia-Baiona iraganbidea, batez ere, hirugarren sektoreko iharduera ekonomikoaren ardatz gisa sustatzea. Ezinbestekoa da azpiegitura eta zerbitzu publikoen arloan koordinaturik eta lankidetzan ihardutea.

Gaur egun Euskal Herritik muga inguruko zona frantziarrerantz oso diru-emari garrantzitsuak gertatzen dira, batez ere, merkataritzari dagokionez eta etxebizitzen salerosketari dagokionez, eta joera hau orekatu behar da.

Donostia-San Sebastianen hiri-mailak eta Irun eta Hondarribiaren berrekipamenduak trukea sustatzeaz gain, eragin trinkoa ere ahalbidetu beharko du muga tradizionalez gaindiko euskal hirien artean.

2.5.2. Irun eta Donostia-San Sebastianek Nafarroan duten eragina

Irunek Nafarroako iparralde hurbileko udalerrien (Bortzirietako udalerriak) gaineko eskualde-lidergoa gorde behar du eta Donostia-San Sebastianek Iruñearekiko eta Nafarroako zati handi batekiko erakarpena gehitu dezake oso Nafarroako Autobia ireki ondoren, beti ere iharduera turistikoari eta goi-mailako hirugarren sektoreari lotzen zaion hirugarren sektorea indartzen jarraitzen badu.

2.5.3. Logroñok Arabako Errioxan duen eragina

Logroñok ia Arabako Errioxa osoan eragin funtzional nabarmena du. Egoerari honi dagokionez, LAAetan eskualde hau indartzeko hazkunde hautakorreko iharduketak (egoitza eta industria-mailakoak) proposatzen dira, bai eta zonari ahalmena murritz diezaioketen arazorik sortu gabe, garapen harmoniatsua ahalbidetuko duten udalazgaindiko ekipamendu-zuzkidura garrantzitsuak ere. Halaber, barne-konexiorako eta Lurralde Historikoaren gainekoarekiko konexiorako azpiegitura sendoagoak proposatu dira eta, batez ere, Vitoria-Gasteiz eta Santa Kurutze Kanpezurekiko konexio zuzenak. Neurri horien ondorioz, Arabako Errioxa Erkidegoaren gainerakoarekin barne hartzea eta, aldi berean, Euskadi Ebro ibaiaren ardatzera hurbiltzea ekarriko du.2.5.4. Miranda de Ebro eta Arabako Erdiguneko Eskualde Egitura

Gasteizen hegoaldean nabarmena da gune egituratzaileen eza eta adierazitako eza Miranda de Ebroraino zabaltzen da; izan ere, hiri hau beste Autonomia Elkarte batean barne hartzen den arren, oso lotura estuak ditu Vitoria-Gasteizekin. Ildo honetan, komenigarritzat hartzen da Vitoria-Gasteizen hegoaldean N-I errepidean zehar bideratzen den iraganbideko udalerri arabarrak indartzea.

2.5.5. Bilbo Metropolitarrak Kantabrian duen eragina

Bilbo Metropolitarrak tamaina funtzional handia eta maila handia duenez, hiri-mailako eragin handia du Kantabriako lurraldearen zati handi batean. Bilbo eta Santander artean autobia bidez zabaldu den konexioak oso gehituko du Bilbok Kantabrian duen "presentzia" eta protagonismoa, batez ere zerbitzuei, ekipamenduei eta iharduera sofistikatuagoei dagokienez. Ikuspuntu honetatik, Bilboren eta Santanderren arteko komunikabideen hobekuntzak bultzada izugarria emango dio Bilbo Metropolitarra berrindartzeko eta bertan hirugarren sektorea zabaltzeko prozesuari.

Lurralde-desoreak Zuzentzeko Estrategiak.

1.069KB

2.5.6. Enklabeen arazoa

Villaverde de Trucios eta, batez ere, Trebiñoko konterria garrantzi handiko enklabeak dira. LAAek eta garapen-plangintzek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldera mugatu behar duten arren, funtsezkoa izango da bidezko akordio politikoak lortzea, lurralde hauen tratamendu koherentea eta beren ingurunearekin integratzen dituen tratamendua bermatzeko.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Harreman sistema. Lurralde eredurako azpiegiturak.

Oso laburbilduta aditzera eman dezakegu garraio-sistema EAErako proposatutako hirien sistema osatzen duten guneen kanpo zein barne-konexiorako aukerak optimizatzeko diseinatu da. Artezpideek abiatu diren plan eta proiektu ugari hartzen dituzte beren gain eta euskal hirien sistema Europan integratzeko, Euskadiko hiru hiriburuak elkarren artean konektatzeko, tamaina ertaineko hirien sarea gauzatzeko, Eskualde-egitura desberdinetako lurraldearen barne-egituraketa hobea lortzeko eta lurraldearen oreka eta osagarritasun handiago sustatzeko ekintza osagarri anitz proposatzen dituzte. Alderdi honi dagokionez ondoko hauekdira bete beharreko oinarrizko helburuak: Arku Atlantiarrarekiko konexioa (Euskadik egiteko garrantzitsua bete behar du oinarrizko ardatz europar honetan), Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sisteman komunikazio-sare eraginkorra sortzea (bai hiriburuen arteko komunikaziorako, bai kanpoaldearekiko komunikaziorako) eta komunikazio-sistema (hurrenez hurreneko sare kapilarren bitartez) lurralde osora hedatzea.

LAAetako azpiegiturak modalitatearteko irizpidea aintzat hartuta eta lurralde-ereduaren oinarrizko elementuetatik lurraldeko zonarik isolatuenetarako hurbilerraztasuna hobetzeko xedea betetzeko asmoz diseinatu dira. Hiri-asentamenduen eta landa-areen sistemaren "Elkarrerlazio Globalerako Aukerak" optimizatu nahi izan dira.

Garraio-azpiegiturak LAAetan planteatutako Lurralde Ereduaren ondoriozko baldintzei erantzuteko helburuarekin diseinatu dira, zehazki, eta honako alderdi hauetan oinarritzen da bereziki:

Euskal hirien sistema hurbileko inguruneko eta Europako gune ekonomiko garrantzitsuenekiko konexioa. Zehatzago, Burgos-Madrilekiko, Kantaurialdeko erlaitzarekiko, Ebro ibaiaren Ardatzarekiko Logroñotik eta Iruñetik eta Donostia-San Sebastian-Baiona iraganbidetik Bordele eta Parisekiko konexioa, garraiobide desberdinen bitartez, hauetako batzuk ahalmen handikoak eta abiadura handikoak.

Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemako elkarrerlazioetarako ahalmen handiko errepideak eta abiadura handiko trenbideak eraikitzea, Bilbo, Donostia-San sebastian eta Vitoria-Gasteiz arteko osagarritasun operatibo desiragarria ahalbidetzeko xedez.

Lurraldeko Eskualde Egituretako burutza desberdinen arteko eta, oro har, tamaina ertaineko hiri desberdinen arteko harreman estuagoa, produkzio-sistemaren integrazio handiagoa eta elkarren arteko gizarte eta kultura-harreman estuagoak lortzeko mekanismo gisa.

Eskualde-egitura desberdinen arteko barne-artikulazio sendoagoa, toki-mailako gune desberdinen eta dagozkien burutza eta azpiburutzen arteko konexioen bitartez eta, orokorrean, landa-areen eta hiri-eremuen arteko harremana estuagoa izan dadin erraztuz eta landa-areen garapen ekonomikoa eta soziala ahalbidetzeko landa-area hauetarako hurbilerraztasun egokia eskainiz. Alderdi honetan guztiz funtsezkoa da bide-azpiegiturek iraganbideak osatzeko eta garapen-areak osatzeko duten ahalmena; izan ere, elkarren arteko konexioak eta mugikortasunak gure gizartearen bilakaera espazialaren dinamikako funtsezko eremuak definitzen dituzte.

Hiri-area garrantzitsuenetan ahalmen handiko garraio publikoak proposatzen dira, beti ere eskariaren exijentzien arabera. Batez ere, Bilboko Metroari eta Bilbo Metropolitarrera eta Donostia-San sebastianera sartzeko ardatz nagusietako hurbileko zerbitzuak indartzeari dagozkion proposamenak.

Euskal Aireportuen Sistema indartzea, aireportuen aukerak optimizatuz eta Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastiango Aireportuen eta Biarritz eta Iruñeko aireportuen eskaintza koordinatua eta planifikatua ezarriz. Euskal aireportuen aktibo handia aireportu desberdinen espezializazioan eta hauen arteko osagarritasunean datza, bai eta hauen arteko harreman operatiboen sustapenean ere.

Portu-azpiegiturari dagokionez, Bilboko portua zabaltzea proposatzen da. Obra honen bitartez Bilboko portuak Ozeano Atlantiarrean gehieneko mailako portu gisa duen bokazioari dagokion azpiegitura eta sarbideaz zuzkituz eta hau guztia Itsasadarraren ingurunea berritzeko estrategiarekin koordinaturik. Era berean, Pasaiako Portuan gaur egun dagoen portu-azpiegituraren aktiboa indartzea proposatzen da, bai eta arrantza-portuen mantenimendua eta modernizazioa ere, batik bat Bermeo, Ondarroa, Getaria eta Hondarribiko portuena. Bestalde, euskal kostaldean itsas-kiroletarako azpiegiturak gara daitezen sustatzea proposatzen da, baldin eta natur ingurunearen babesarekin bateragarriak badira.

Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Irunen gaur egun dauden Garraio-Gune Integratuak indartzea.

Azkenik, LAAetan telekomunikazio-azpiegiturak eta energi azpiegiturak erabat hobetzea proposatzen da, gaur egun eta, batez ere, etorkizunean balio estrategiko handiko azpiegituratzat hartzen dira-eta.

LAAetan Bildutako Zehaztapenen Sintesi-Planoa.

1.385KB


1. Ingurune fisikoa.

2. Euskadiko hirien eta landa-areen sistema.

3. Harreman sistema. Lurralde eredurako azpiegiturak.






medio físico




































































































































































































































Guggenheim Bilbao











































































































































































































































































pastos



Orri honen hastapenara bueltatu