Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LURRALDE EREDUAREN OINARRIAK


LAA idazteko hartu den planteamendu disziplinarra.

Euskal Autonomia Erkidegoak gaur egun duen lurralde-eredua hainbat motatako faktoreen bidez egituratu da. Politika sektorialek zeresan azpimarragarria izan dute. Maiz, politika sektorialok ez dute lurralde-mailako esparru integratzailerik, nahiz eta beren baitan koherenteak izan, bai formulazioan, bai aplikazioan. Honez gain, EAEren gaur egungo lurralde-eremua udal-mailako planteamenduak ausaz alboan jartzearen emaitza izan da eta udal-mailako planteamendu hauek, maiz, toki-mailako ikuspegi estua kontuan izanik sortu dira. Testuinguru honetan ezinezkoa da beharrezko koherentzia eta elkarrerlazioa lortzea, baldin eta udal-mailako planteamenduak eta politika sektoriala koordinatu eta integratzeko gai den gogoeta orokorrik ez badago.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduko legea onartzeak Autonomia Erkidegoan lurralde-antolamendurako tresna berriak finkatzea ahalbidetzen du. Orain lurraldearen antolamenduko sistema osoa lehen aldiz abiaraztea ahalbidetuko dituen mekanismoak gara daitezke. Hortaz, politika sektorialak bideratzeko eta udal-mailako planteamenduak koordinatzeko erreferentzia izango den erreferentziazko esparrua sortu ahal izango da.Esparru berri honek lortu nahi den lurralde-ereduaren definizioa bideratuko duten ildo orientatzaileak definitzeko beharra ekarri du.

Honako puntu hauek dira LAAak idazteko erreferentzia gisa hartu diren puntuak:

Orri honen hastapenara bueltatu 

1. Garapen eta ongizate-helburuen zerbitzura dagoen lurralde-antolamenduko estrategia.

Iragandako hainbat hamarkadetan euskal ekonomiak ezagutu zuen hazkundeari loturiko mota desberdineko desorekak, eskulana sektore batetik bestera aldatzeak eta migrazio-mugimendu handiak lan-merkatuaren behin-behineko oreka ahalbidetu bazuten ere, kostu sozio-ekonomikoak, demografikoak eta lurralde eta hiri-mailakoak ekarri zituzten eta kostu horiek berdintasunez bereganatu ez direnez gero, neurri zuzentzaile berriak behar dituzte.

Enpresen lehiakortasuna gaur egun garatzen diren gizarte-harremanen kalitatean oinarritzen den moduan, nazio batek etorkizunean izan dezakeen aberastasuna, seguraski, elkartasunez iharduteko ahalmenean datza. Lurraldearen antolamendua gizarte eraginkor, ireki eta solidarioaren osagai nagusia izan behar eta, honela, LAAen helburuen artean, ondoko helburuak izan beharko dira kontuan: Euskadi orekatsu eta solidarioagoa izan dadin lortzea, enpleguaren zerbitzura egongo den hazkundea lortzea eta Euskadi Europara eta mundu osora ireki dadin lortzea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduak gero eta zeresan handiagoa izan beharko du gure gizartean. Lurraldearen Antolamendua zuzenean dago loturik garapenaren eta ongizatearen helburu sozialarekin eta honek politika sektorialak eta lurralde sektorialak egoki bateratzea exijitzen du.

Ekonomi espazioek inbertsioak bereganatzeko lehian diharduten nazioarteko testuinguruan, produkziorako lurralde lehiakorra lortu nahi da. Populazioaren eguneroko bizitzarako erakargarria izango den lurraldea lortu nahi da. Eta, azkenik, lurralde-ereduak populazioaren osotasunarengan izango dituen ondorioen banaketari dagokionez, lurralde solidarioa lortu nahi da.

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Euskal instituzioen ereduaren ondoriozko eskumen-esparruarekiko errespetua.

Artezpideek administrazio-erakunde desberdinetarako autonomia handiagoko printzipioa bere gain hartzea, batik bat Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta udalerriek osatzen dituzten hiru mailetan. Autonomia honek ardurak eskuorde daitezen barne hartu behar du, Artezpide hauen esparruan beheragoko maila bakoitzeko berezko erabakiak hartzeari loturik.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Ingurugiroaren tratamenduarekiko jarrera etikoa.

Lurralde Antolamenduko estrategia koherentea gauzatzerakoan ezinbestekoa da Ingurugiroaren tratamenduaz kezkatuko den jarrera etikoa hartzea.

Ingurune fisikoaren eta natur ingurunearen arazoekiko sentikortasun berezia abiapuntutzat hartzea arras garrantzitsua da. Lurraldearen ereduaren diseinua natur baliabideen balorazioari baldintzatuko zaio. Honek guztiak euskal populazioaren bizi-kalitateak gora egitea eragingo du. LAAak idazterakoan ezezik, lurralde-planak eta udal-mailako planteamenduak lantzean ere jarrera honek izan behar duela nagusi hartzen da aintzat.

Natur ingurunean inpaktu negatiboak saihestean, bereziki, oinarritzen den jarrera gainditzen saiatu behar da eta konpromiso handiagoko jarrera aktiboa hartzen saiatu behar da, natur ingurunean eskuhartze positiboak garatzea ahalbide diezagun, hobekuntzarako eskuhartzeak, babes aktiborako eskuhatzeak, sustapenerako eskuhartzeak, leheneratzeko eskuhartzeak, aintzat hartzeko eskuhartzeak eta abarrerako eskuhartzeak garatzea ahalbide diezagun. Ildo honetan, lurraldean azpiegiturak edo eraikuntzak ezarri baino lehen Ingurugiro Inpaktuaren Ebaluazioa egin beharko da, legez hala badagokio bederen.

Lurraldearen Bokazioari eta lurraldearen Harrera Gaitasunaren balorazioari buruzko azterlanek zeresan handiagoa behar dute izan, hirigintza-iharduketak definitzeko erreferentzia gisa.

Azken finean, Artezpideek bere gain Ingurugiroaren ondoriozko arazo eta aukerekiko sentikortasun berezia har dezaten lortu nahi da.

4. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren integrazioa.

Hiri eta lurralde-mailako arazoak egoki aztertzeko behar-beharrezkoa gertatuko da Hirigintza eta Lurralde-antolamendua bateginik aintzat hartzea. Artezpideek lurralde-maila desberdinetako plangintza-ihardueraren izaera kontzeptuala eta eraginkorra bere gain hartu behar dute.

Disziplinaren ikuspuntutik, lurralde-maila desberdinen berezitasunak ulertzea eta hauen arteko loturak aztertzea garrantzitsua eta ezinbestekoa da hiriaren eta lurraldearen antolamendurako neurriak egoki aplikatzeko. Eskumenen ikuspuntutik, funtsezkoa da lurralde-antolamenduko tresnak eta udal-mailako plangintza bat eginik eta elkarren arteko harreman eraginkorrez gauzatuta egotea.

Gainbeheran dauden landa-auzune txikien arazoak eta area metroplitarrak eta hiri handiak ukitzen dituzten arazo handiek ez dute irtenbiderik toki-mailako ikuspegitik. Beharrezkoa da, hortaz, lurralde-maila zabalaren eta hiri-maila txikiaren integrazioa. Hiri-mailakoaren eta lurralde-mailakoaren artean erlazio sakona behar du egon.

Orri honen hastapenara bueltatu 

5. Toki-mailako hirigintzaren garrantzia.

Garrantzitsua da Lurralde Antolamenduak hiria eta hiri-bizitza aintzat hartzera bideratutako iharduketak sustatzea. Esperientzia historiko penagarriak errepikatzea saihestuko duen kultura hiritar berria zabaltzea hartzen da, bereziki, garrantzitsutzat, eta honek guztiak ondoren zerrendatzen diren puntu hauei buruzko adostasun orokorra exijitzen du:

  • "Hiriaren Formaren" enfasia eta hiriaren alderdi morfologikoekiko kezka. Hiriaren formaren jarraipen eta iraupen historikoak aurrez aurre ditu hainbat baldintza administratibo, ekonomiko edo politikoen alderdi koiunturalak eta aldi baterakoak eta, hori dela eta, hiriaren konfigurazioak lehentasuna behar du izan eta lege propio batzuei erantzun behar die.
  • "Testuingurua" funtsezko abiapuntua da hirian gauzatu beharreko eskuhartze-proiektuei ekiteko. Testuingurua ezinbestekoa da arkitektura eta hiri-proiektuak egiteko oinarri gisa. Lekuaz eta gunearen idiosinkrasiaz kezkatzeak eskuhartze-esparruaren (egonkortasunez hornitua eta, aldi berean, transformazioen menpe) izaera sakona ulertzea ahalbidetuko du.
  • "Hiriaren Proiektuaren" ideia garrantzi handikoa da, hiriak gizartearen prozesuak bideratzeko eta instantzia erangikor batera lotzeko gai den hirigintza-elementu gisa duen forma fisikoari buruzko proposamenak definitzea dakar-eta.
  • Gure hirietako tratamendu morfologikoan, "hiriaren irudi" koherente eta erakargarria lortzea lehentasuna duen helburua behar du izan. Hiri ulergarria, identifikagarria, egituratua eta esanguratsua lortzea, irudi koherentea duen hiria lortzea alegia, EAEn lortzen saiatu beharreko erronka zaila da.
  • Lurralde Antolamenduak ez ditu aurrerapen hauek ahaztu behar, aurrerapenok bizi-kalitaterako elementu-gakoak dira-eta. Gogoan izan behar dugu lurraldeak garrantzi handia duen arren, gure populazioaren eguneroko bizitzaren zati handi bat hiri-eremuetan garatzen dela.

Orri honen hastapenara bueltatu 

6. Toki-mailan bereziki oinarritutako hirigintzaren mugak.

Hiri-problemen eta ingurune fisikoaren arazoen eskualde-ikuspegi berria beharrizana da. Hiria eskualde-mailako egitura zabalago eta konplexuago baten elementu bat besterik ez da. Hiri-mailak, eragin-areak, menpekotasun funtzionalak eta lurraldearen bestelako faktore egituratzaileak kontuan izan behar dira hirian gauzatzen diren eskuhartzeetan eta hiriaren garapena eta bideragarritasuna bera hirien-sistemaren egituraren barruan duen zeresanak baldintzatuta daude hauek.

Orri honen hastapenara bueltatu 

7. Hirien sistemaren protagonismoa.

Lurraldearen kultura berriaren beste oinarrizko ezaugarrietako bat zerbitzuak, zuzkidurak, ekipamenduak, hirigune garrantzitsuak, egoitza eta lanerako aukerak eta abar kolektiboki erabiltzeko estrategietan hiri-sistemak duen protagonismoa da.

Populazioaren beharrizan eta asmoetako asko ez dago, hertsiki, udalerri txiki edo ertainen toki-eremuan asetzerik; herrialde-maila duten zerbitzu eta zuzkidurak daude; beste batzuk eskualde-mailan baino ez dira bideragarriak eta maila honetan soilik dute zentzua; azkenik, beste batzuk hertsiki toki-mailan eskaintzen dira.

Hiri-sistemaren barruan, maila ertaineko hirien sareak zeresan kritikoa izan dezake populazioarentzat oso garrantzitsuak diren zerbitzuen eskaintza orekatsuan. Hortaz, demografia urria izateagatik zerbitzu hauek ezartzeko arazoak egon zitezkeen zonetan zerbitzu hauek ezarri ahal izango dira.

Hiri ertainetan eskualde-mailako zerbitzu hauek guztiak indartzeko neurriak gauzatzea kritikoa izan daiteke populazio guztiarentzako oreka, garapen eta ongizate-estrategiak ezartzeko.

Horrenbestez, Hirien Sistemari protagonismo handiagoa emateak metropoli handiek eta herrialde eta eskualde-mailako guneek sistema produktiboaren lehiakortasunean, zerbitzu eta zuzkiduren eskaintzan eta toki-eremua hertsiki gainditzen duten funtzioetan duten funtsezko egitekoa onartzea dakar.

Orri honen hastapenara bueltatu 

8. Lurraldearen area funtzionaletan oinarritutako lurralde-maila ertainarekiko arreta.

Herrialde eta eskualde-kontzientziak errespetatzen dituen Lurraldearen Antolamendu eraginkorra hiritarrengandik behar bezain hurbil dagoen esparruan garatu behar da. Hori dela eta, funtsezkoa da eskualde-maila aintzat hartzea, eskualde-mailak Euskal Autonomia Erkidegoan Lurralde Antolamenduko politika koherentea aplikatzeko zehaztapen-maila handia ahalbidetzen du-eta.

Alderdi historiko-tradizionalak, sozio-ekonomikoak, fisikoak eta ingurugiroari dagozkionak barne hartuko dituen Lurraldeko Area Funtzionalen mugaketa egokiak eskualde-mailako proposamenetarako iharduketa-esparru egokia ezartzea ahalbidetuko du. Lurralde-maila ertaineko eskuhartzeak funtsezkoak izan daitezke landa-areak garapen-prozesuetan barne har daitezen lortzeko eta bertako egitura ekonomikoen, sozialen eta demografikoen narriadura arintzeko; azken hau lortzeko landa-areetako burutzetan mota desberdineko ekipamenduak, zuzkidurak eta pizgarriak sortuko dituzte, beti ere elkartasun, nazionalitate eta eraginkortasunaren irizpideen arabera.

Lurraldeko Area Funtzionalen mugaketak irizpide "funtzionalen" arabera finka daitezke, hau da, dagokien burutzak eta honen eraginpeko areetan barne hartzen diren udalerriek osatuko dituzte. Komenigarria da funtzionaltasuna kontzeptua zentzu zabalean ulertzea, gaur egungo portaerazko jarraibideak eta populazioaren iharduerak zein bilakaera historikoaren zirkunstantziak eta giza asentamenduak ingurune fisikoan eragin dituen berezitasunak barne hartuta.

Eskualdea mugatzeko erabili ohi diren bestelako irizpide administratiboak, geografikoak, judizialak eta abar ez dira egokiak Lurraldearen Antolamenduko estrategiek lurralde-eremu ertainetarako identifikatutako arazoetan eragin esanguratsu izan dezaten lortzeko. Area batzuetako populazioak dagokion eskualdeko parte dela sentitzen du eta, maiz antzeman dezakegunez, irizpide funtzionaletan oinarrituta ezarritako mugaketek (mota anitzeko aldagai-kopuru zabala batera aintzat hartuta sortuak) adierazitako area hauekin egiten dute bat, gutxi gora-behera. Edonola ere, funtzionaltasunaren kontzeptu zabala kontuan izanik, gogoeta koalitatibo garrantzitsuetan oinarriturik ñabartu eta zuzendu ahal izango diren mugaketarako mekanismo eragileak aurkitu ahal izango dira.Lurraldeko Area Funtzional desberdinen mugaketa eta egituraketa egokia gauza-tzeko ondoko baldintzak bete behar dira:

Lehenik, nolabaiteko homogeneotasun geografikoa izan behar da.

Bigarren, hirigune batek edo hainbatek nolabaiteko lidergoa izan behar du bere ingurune geografikoan kokatzen diren tamaina txikiagoko beste udalerrien gain.

Azkenik, osagarritasuna dugu; erlazioa handiagoa izango da arearen barruan kanpoaldearekin dagoena baino, hertsiki eskualde-mailako iharduera eta zerbitzuen kasuan.

Area Funtzional desberdinen artikulazio egokia erabakiorra izango da lurraldea koherenteagoa izan dadin bizi-kalitateari, eraginkortasunari eta elkartasunari dagokionez.

Orri honen hastapenara bueltatu 

9. Tamaina ertaineko hirien sarearen protagonismoa.

Tamaina ertaineko hirien dinamismoak baldintzatzen du, batik bat, landa-zonen oreka eta bideragarritasuna. Tamaina ertaineko hiriak adierazitako landa-areak hiri-sistemaren gune neuralgikoekin eta Autonomia Erkidegoko iharduera eta garapenerako area nagusiekin integratzeko benetako hiri-armadura behar dute izan.

Ekipamenduen, azpiegituren eta zerbitzuen banaketarako sarearen ideia estrategia egokia izan daiteke hirien arteko osagarritasun desiragarria lortzeko eta hauen inguruko lurraldeetarako zuzkidura-maila egokiak lortzeko.

Tamaina ertaineko hirien "erakargarritasuna" esanguratsuki areagotu ahal izango da, baldin eta tamaina handiko metropolietakoa baino erakargarriagoa izan daitekeen kalitateko hiri-giroa eskaintzea ahalbidetuko duten hirigintza-neurri egokiak ezartzen badira.

Orri honen hastapenara bueltatu 

10. Lurralde-antolamenduaren, hirigintza-ihardueraren eta garapen ekonomikoari buruzko programa estrategikoen arteko lotura.

Lurralde eta hirigintza-plangintzek ez dute dinamika sozioekonomikoa oztopatu behar, aitzitik, hiriaren eta eskualdearen garapenerako programa estrategikoetako "pieza gakoak" behar dute izan.

Orain arte hiri eta eskualdeei buruzko programa estrategikoen eta hirigintza planen artean ez da erlazio handirik izan eta funtsezkoa izango da bi iharduera hauetako ahalegin, ikuspegi eta konpromisoek bat egin dezaten bermatuko duten bidezko neurriak ezartzea. Izan ere,bi iharduerok etorkizunean batera eta loturik garatzeko joera izango dute.

Administrazioaren konplexutasunak, burokraziaren pisuak eta gure herrialdeko lurzorua kudeatzeko prozesuek kalte handiko galerak eragin ditzakete higiezinen proiektu asko garatzerakoan. Horrek eragin zuzena du arriskuaren mailan, kapitalaren errotaziorako epeetan, finantza-kostuetan eta lurzoruaren prezioan. Honez gain, higiezinen produktuak (salerosketan edo alogeran) ia ekonomi iharduera guztien garapenerako beharrezkoak direla kontuan badugu, lurzoruaren merkatuaren eraginkortasun urria eta tira-bira espekulatiboak gauzatu egiten dira, bai kosteen gehikuntza orokorrean, bai hain eraginkorra ez den higiezinen merkatua duten hiri eta lurraldeetan eragiten duten sektore ekonomikoen lehiakortasunaren galeran.

Lurzorua kudeatzeko sistemen eraginkortasunak gure ekonomiaren higiezinen sektorea ukitzen du, bai eta konstituzioak biltzen duen etxebizitza izateko eskubidea bideragarri egiteko konpromisoa ere, eta, gainera, oso eragin zuzena du produkzio-sistemaren lehiakortasun orokorreko mailetan.

Orri honen hastapenara bueltatu 

11. Enfasia instituzioen partehartzean.

Sektore publikoaren, sektore pribatuen eta instituzio eta gizarte-eragileen multzoaren arteko lankidetza estuak bateratze-eragin positiboak izan ditzake esparru negoziatu, malgu eta plural batean.

Lurralde-eredu bat definitzeak ez du soilik etapa jakin batean erantzukizun politikoak dituztenentzako ilusioa izan behar. Funtsean etorkizunari irudimenez aurre egiteko benetako erronka kolektiboa da; denborari dagokionez, koiuntura politikoaren beraren eta ziklo ekonomiko txikien muga gainditzen duen gogoeta eta iharduketarako erronka da.

Gure ondarerik aberatsenak hiria eta lurraldea dira, horiek dira gure historiaren, kulturaren, tradizioen eta nortasunaren adierazpiderik aberatsenak eta anitzenak. Aldi berean, bizitzeko aukeratutako hiriak eta lurraldeak argi eta garbi ematen dituzte aditzera gure ilusio kolektiboak. Hiriaren eta lurraldearen ereduak transformaziorako borondate kolektibo baten adierazpidea behar du izan.

Orri honen hastapenara bueltatu

 

12. Plangintza zurrunetik koordinazio malgura

Funtsezkoa da Plangintzatik "Koordinazio Malgura" iragatea. Prozesu honetan zailtasun saihestezinak azaltzen dira (Euskal Autonomia Erkidegoaren testuinguruan) "Plangintzaren" eduki bat "gogor" bere egiten duten Artezpideei loturik. Izan ere, honek eragina izango du programetan eta aurrekontuetan eta, azken finean, mugak jarriko dizkie zeregin honetan inplikaturik dauden erakunde-kopuru handi baten eskumen eta ahalmenei.

LAAen zehaztapenek izaera loteslea edo adierazlea duten auziari dagokionez, argi eta garbi dago egokiena, batetik, nolabaiteko malgutasuna duten planteamendu adierazleen bitartez, Artezpide hauetarako adostasuna (zaila eta beharrezkoa) lortzea dela, beti ere planteatutako Lurralde Eredurako benetan funtsezkoak diren alderdiak ez badira; eta, bestetik, exijentzi eta zehaztasun-maila handiena duten neurri eraginkorrak garapenerako lurralde eta sektore-plangintzarantz bideratzea dela. Espainiako estatuan eta hainbat herrialde europarretan gauzatutako lurralde-plangintzaren esperientziak huts egin izanaren arrazoia, neurri handi batean, hauen izaera loteslean eta "plangintza"-edukia izatean datza. Azken finean, Plangintzaren ideia zurrunetik Artezpideen bideragarritasunerako urratsa eman nahi dugu.

Orri honen hastapenara bueltatu 

13. Hiriaren eta lurraldearen kultura berria.

Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak Hiriaren eta Lurraldearen Kultura berri batean oinarritzen dira. Funtsezkoa da Artezpideek hiria eta Lurraldearena, aldi berean, oinarri duen jarrera bateginik bere egitea eta hiriaren koalifikazio berriak eta lurraldea eta honek hiritarren eguneroko bizitzarako dituen balioak berriro aurkitzea, beti ere gainbeheran dauden areak eta euskal gizartearen baitan gertu gauzatu behar diren hiri-transformazioak eta transformazio ekonomikoak arrakastaz ekiteko beharrezko malgutasunerako sentikorrak diren areak berreskuratzeko zailtasunak kontuan izanik.


1. Garapen eta ongizate-helburuen zerbitzura dagoen lurralde-antolamenduko estrategia.

2. Euskal instituzioen ereduaren ondoriozko eskumen-esparruarekiko errespetua.

3. Ingurugiroaren tratamenduarekiko jarrera etikoa.

4. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren integrazioa.

5. Toki-mailako hirigintzaren garrantzia.

6. Toki-mailan bereziki oinarritutako hirigintzaren mugak.

7. Hirien sistemaren protagonismoa.

8. Lurraldearen area funtzionaletan oinarritutako lurralde-maila ertainarekiko arreta.

9. Tamaina ertaineko hirien sarearen protagonismoa.

10. Lurralde-antolamenduaren, hirigintza-ihardueraren eta garapen ekonomikoari buruzko programa estrategikoen arteko lotura.

11. Enfasia instituzioen partehartzean.

12. Plangintza zurrunetik koordinazio malgura.

13. Hiriaren eta lurraldearen kultura berria.


Ibai























inguru naturala

Donostia - San Sebastián






































Orri honen hastapenara bueltatu