Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LURRALDE EREDUAREN OINARRIAK.


Ekonomia eta Lurraldea.

1. EAE-ko eredu ekonomikoaren berezitasunak

Euskal ekonomia aitzindaria izan zen Espainiako estatuko garapen industrialean eta bertako industrializazio-prozesua mendearen hasieran hasi zen testuinguru protekzionistan gauzatu zen.

1959. urteko Estabilizazio Planaren bitartez Espainiako ekonomiak izan zuen erabateko aldaketa eta hirurogeiko hamarkadan zabaldu zen irekitasunaren aldeko bidea ekonomi eredu berri baterantz emandako lehen urratsak izan ziren eta eredu horrek, hain zuzen ere, hautsi zituen Euskadiren hazkunde ekonomiko ikaragarria mende erdiz eutsi zuten oinarriak. Espainiaren egoera aldekoa bazen ere, fase honetan, dagoeneko, euskal hazkunde ekonomikoaren ahulezia antzeman daiteke, Espainiako beste eskualde batzuek gainditu dute (batik bat Arabako Lurralde Historikoa salbuesten badugu) eta hau esanguratsua da benetan.

1973. urtearen amaieran nazioarte-mailan hasi zen krisialdi ekonomikoak eragin handia izan zuen euskal ekonomian. Euskal ekonomiak hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean eta laurogeiko hamarkadaren hasieran Espainiako ekonomian izan ziren alokairuen gorakada nabarmenei egin behar izan zien aurre, aurkako egoera ekonomikoan.

Laurogeiko hamarkadan, Europako Batasunean barne hartzeko prozesuak berak Espainiako ekonomiaren azkeneko aztarna protekzionisten desagerpena ekarri zuen eta azpimarratu egin zituen euskal ekonomiak egiturari dagokionez zituen ahulezia esanguratsuak, hazkunde-aldian kanpoko konpetentziaren babesean garatutako ahuleziak.

Gaur egungo egoerak, laburbilduz, ondoko alderdi bereizgarriak ditu:

Euskal industria krisialdi sakona ari da jasaten eta honen lekuko enpresa anitz desagertu izana eta langabezi maila oso handia dugu.

Euskadiko oinarri ekonomikoa osatzen duten industri iharduera gehienek askoz ere eskaera gutxiago jaso dute eta nazioarte-mailan "eskaera ahuleko sektore" gisa dira ezagunak.Euskadin azken urte hauen barruan gauzatu den hirugarren sektorearen zabalpena guztiz askieza gertatu da krisialdi industriala konpentsatzeko. Euskal ekonomiak gaur egun oso maila baxua azaltzen du hirugarren sektoreari dagokionez, Euskal Herriaren indar ekonomikoa eta garapen-maila kontuan izanik espero zitekeena baino baxuagoa.

Lurralde mailako Euskadiren eredu ekonomikoak ondoren azpimarratuko ditugun alderdi sektorialak ditu:

Ia Euskal Autonomia Erkidegoa osoan industri sektorea funtsezkoa da produkzio- egituran. Metal-sektorearen inguruan biltzen da espezializazio ekonomikoa. Hauxe gertatzen da Gipuzkoako Lurralde Historikoan (Donostia-San Sebastianen izan ezik) edo Durangon eta Llodion. Zona hauetan industriaren krisialdi sakonaren eta sortutako lan-eszedenteen ondoren, geldialdia etorri zen, inbertsioak oso ahulak ziren eta ez zegoen itxaropen handirik kasuen arabera aldatzen bazen ere, produkzio-iharduera gehienak eskaera ahuleko ihardueren tipologian biltzen dira-eta.

EAEan lanean ari den Biztanleria Ekonomi-Sektoreka.

82 KB

Hiru espaziok soilik dute nolabaiteko aniztasun sektoriala, beti ere oinarrizko sektorearen inguruan planteatuak. Egoera honetan daude Bilbo Metropolitarra, Donostia-San Sebastian eta Donostiako ingurune hurbila edo Arabako erdialdeko zona eta, batik bat, Vitoria-Gasteiz.

Bilbo Metropolitarrak ez du iharduera hauetan duen hazkunde-potentziala garatu eta Bilbok, Euskadiren lurralde-mugak gaindituko lituzkeen zerbitzu-gune gisa izan zitzakeen konparazio-abantailak ez dira behar bezala aprobetxatu.

Nekazaritza-sektoreak garrantzi handi samarra du zenbait zonatan, hala nola, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeinren inguruneetan edo Arabako Lautadan edo Arabako Errioxan. Komenigarria da produkzioari dagokionez iharduera errentagarria dela eta iharduera hauetan diharduen populazioari errenta altuak ematen dizkion nekazaritza dela azpimarratzea. Arabako eskualde hauetan populazio txikia da eta bertako udalerrietara zenbait industri iharduera erakarri da; hori dela eta, eskualde hauek Euskadiren barruan aukera handienak dituzten Area Funtzionalen artean kokatzen dira. Ez da halakorik gertatzen Gernika eta Markinaren kasuan, eskualde hauetako elikagai industriak zailtasun handiagoak ditu, bai eta aukera endogenoak ere, berau inguratzen duten gainerako espazioekin alderatuta.


Orri honen hastapenara bueltatu 

2. Euskal ekonomiaren erronka nagusiak.

Ekonomiaren orokortasuna arian-arian ari da konpetentziaren eta trukeen beren baldintzak eta arauak aldatzen. Euskal enpresek mundu-mailan ezarri den merkatuaren zatiei eutsi egin behar diete, bai eta zatiak lortu ere. Nazioarteko espazioan garatzen da, hain zuzen ere, multinazional handien borroka eta borroka horretan multinazionalak beren artean hitzarmenak egitera eta iharduera-sektore handien arabera funtzionatzen duten oligopolio mundialetan biltzera daude behartuta, lehiakideek ezereztu ez ditzaten saihesteko.Bestetik, zientziaren aurrerapenek eta garapen teknologikoek zenbait herrialdek eta herrialde horietako ekonomiak aurrera egitea eragin dute eta hiritarren bizikalitatea eta bizi-maila areagotzea ahalbidetu dute; alabaina, hauek errazago beregana ditzaketen sektoretan, hala nola, produkzio-sektoreetan, azkar barne hartzeak garapen teknologiko eta zientifikoaren aurkako alderdia ezagutzeko aukera eskaini digu. Guztiz nabarmena da garapen honekiko gizarte-desegokitzapenak desiratzen ez diren egoerak (enpleguak desagertzea esate baterako) bultzatu dituela; alabaina, kontuan izan behar dugu garapen teknologiko eta zientifiko hori gabe, ezin izango ginatekeela teknologia berriek gizakiaren ahalegin txikiagorekin aberastasun berriak sortzeko berezko ahalmenez baliatu.

Horrenbestez, komenigarria da gogoan izatea aurrerapen zientifikoa eta garapen teknologikoa direla, hain zuzen ere, enpresei beren produkzioa berritu eta hobetzea ahalbidetzen dietenak eta orokortu den mundu batean lan egitea ahalbidetzen dutenak, iharduera-arlo berriak, produktu berriak, zerbitzu berriak sortu dituztenak eta, azken finean, hiritarren bizi-maila areagotzea eragin dutenak (hobekuntzak osasunaren, hezkuntzaren, garraioaren eta komunikazioaren eta abarren arloan).

Aldi berean, balio erantsiaren iturri nagusienen transformazio eta lekualdatze garrantzitsu eta funtsezkoa bizi dugu eta materiaren tratamendu zuzen gisa ezagutzen denaren garrantzia materiagabe edo ukiezin gisa ezagutzen dugun horren kontrolerantz ari dira bideratzen. Mutazio honek iraultza eragingo du lanaren nazioarteko banaketa berrian alokairu altuak eutsiz bizi nahi duten herrialde horietan. Aditu askok "adimenaren iraultza" gisa kalifikatzen dute, dagoeneko, iraultza hau. Materiagabeko inbertsio honen zeresan estrategikoa ekonomia tradizionalaren arauak ari da aldatzen eta arau berri batzuen arabera egituratzen den ekonomia berri bat sortzea ari da ahalbidetzen. Izan ere, arau hauek argi eta garbi azaltzen dute gizartearen aztura eta jokabide klasikoak eta arau klasikoak zaharkituta daudela.

Herrialde garatu gehienentzat, gaur egun, herrialde baten aberastasuna kapital materiagabean edo ukiezinean datza, batik bat. Kapital honen transferentziak ikusi ezin daitezkeen mugaz gaindiko isuriak dira eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenaren ondorioz, gero eta handiagoak eta garrantzitsuagoak dira. Honela, ekonomia arinagoa, aldakorragoa bihurtu da eta sarearen logikari jarraituz antolatzen da planeta-mailan; ez du espazioaren mugarik kontuan hartzen, ez eta nazioen subiranotasunik ere.Etorkizunaren eraikuntzan, apostua hiru iharduera-sektoreetan garatzen diren iharduera tradizionalak eskakizun berrietara egokitzean eta teknologia berriek bultzatzen dituzten produkzio eta zerbitzu-iharduera berrien hedapena eta garapena eutsiko dituzten oinarriak prestatzean datza. Ildo honetan, nazioarte-mailan gero eta zabalduago dagoen arren, erantzunak, batik bat, toki-mailan eskaintzen diren merkatuaren testuinguruan, euskal ekonomiak ez dio, etorkizunari begira, ekonomi ihardueren beharrezko aniztasunari uko egin behar.

Ekonomi ihardueren sektore bakoitzak ezagutzen ditu modernizazioaren eta nazioarte-mailan iharduteko arau berriei erantzuna emateko erronkaren aurrean dituen berezitasunak. Edonola ere, sektore guztiak egokitu behar izan dira eta, ondorioz, zeregin tradizional asko desagertu egin dira eta zeregin berriek ordezkatu dituzte hauek. Horrek, aldi berean, beste erronka garrantzitsu bat ekarri du: beharrezko giza baliabideen berregokitzapena, hau agerikoa gertatzen da ekonomi ihardueraren eremu guztietan. Enplegua eratzeko eta lan-munduratzen ari diren gazteen belaunaldiak barne hartzeko erronkak baldintzatu egiten du, era berean, etorkizunera begira egin beharreko apostua, aurrekoari jarraipena emateak ez du balio, berrikuntzetara makurtzea eta eskakizun berrietara egokitzea baizik.

Lehen sektorea. Sektore honen gaur egungo egoeraren gainbegiradak argi eta garbi erakusten du sektore honek bizi duen atzerakada-prozesua, batez ere, okupazio-tasari dagokionez. Mekanizazioari eta aurrerapenei esker, nekazaritzak berehala galdu zituen lanpostuak produkzioan eraginik antzeman gabe. Aitzitik, produkzioak gora egin zuen oso.

Merkatuen konpetentziak eta Europako Batasunean barne hartu izanak azkar izan zuen eragina sektore honetan eta aldaketa horren ondoriorik nabarmenena produkzio-kuotak agertu izana dugu. Behar beharrezkoa da nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren produkzioa birmoldatzea, baina, aldi berean, aldaketarako aukera sortu da.

Kalitatea eta bertako produktu naturala bilatzeari loturiko kontsumo-eskaera berriek nekazaritza-produkzioa produkzio berriekin anizteko aukera ekarri du, bai eta nekazaritza produkzioa transformatzeko aukera ere. Produktu askori kalitate-labela emateko egindako ahaleginak produktuok ondoren merkatura eta sal daitezen laguntzen du.Nekazaritza eta abeltzaintza-ustiapenei eutsi ahal izateko xedez, lehen sektorearen aniztasuna iharduera osagarriak bilatuz bideratu da. Horretarako, Euskal Herriko baserri askotan baserriaren beraren iharduera osatzeko nekazalturismoa zabaldu da eta horrek, gainera, eskaintza turistikoa landa eta natur turismoaren inguruan zabaldu eta anizten lagundu du.

Arrantzaren sektorea, halaber, erauzteko ahalmena birmoldatzeko prozesuan dago burubelarri eta alternatibak ari da bilatzen: "On Shore" gisa ezagutzen den produkzioa edo arrainaren tratamenduan, banaketan eta salmentan balio erantsia aztertzen.

Industriaren sektorea. Sektore hau, tradizioz, ekipoen industrian eta metalaren transformazioen industrian oinarritu da eta egokitzapen-etapa anitz ezagutu du. Gaur egun, haatik, zenbait sektore dago birmoldatzeke.

Eskulan-kopuru handia (eskulan honetako zati handi bat prestakuntza urrikoa) eskatzen duten industri sektoreak dira konpetentzia mundu-mailara zabaldu izana gehien jasan dutenak. Teknologien hedapenaren aldeko apostua eta lana egiteak mundu-mailako testuinguruan exijitzen diren parametroen barruan fabrikatzea, lehiakor izatea eta, balio erantsia duten produktuak eskainita, merkatua lortzeko borrokatzea ahalbidetzen du. Hauxe da, hain zuzen ere, euskal produkzio-sektorearen apostua handietako bat.

Euskadiko industriak jakin badaki mundu-mailako testuinguruan bete dezakeen lekua, adierazitako merkatuaren exijentzien arabera lan egiten bada, hots, erantzun azkarra, kalitatea eta prezioen mantenimendua bilakatzen dira lanean jarraitzeko gako.

Era berean, azpimarratu behar dugu etorkizunean, distantzia faktoreak garrantzia galduko duela beste faktoreekiko eta honetan guztian enpresetan ezartzen diren telekomunikazio-garapenak eta antolamendurako teknika berriek lagunduko dute. Geografikoki hurbil egoteak garrantzia galtzen du eta garrantzitsuagoa bihurtzen da antolamendu-hurbiltasuna, tokiko ekonomia gero eta gehiago hartzen da ekonomia orokorraren barruan kokatzen den korapilotzat. Azken erreferentzia honetaz kanpo, enpresek martxan irautea bermatuko dien bideragarritasun esanguratsua izan beharko dute. Produkzioa kudeatzeko eta antolatzeko teknika desberdinen multzo koherentea osatzen duten antolamendu-tekniken arabera (JIT, "just in time", gisa ezagunak), lehiakortasun-maila ona lortzeko eta maila horri eusteko, enpresek honako helburu hauek bete behar dituzte lehenespenez: kalitatearen kudeaketa, horniduraren maiztasuna, eskumenen ordezkaketa eta berritzeko eta erreakzionatzeko gaitasuna. Espazio-mailan hurbil egoteak garrantzia galtzen du eta garrantzia hartzen du antzeko antolamendu-sistemak, JIT modukoak esate baterako, aplikatzen dituzten enpresen ondoriozko hurbiltasun funtzionalak, antolamendu-sistema hauen ezarpena enpresen zuzendaritzaren eta langileek antolamendu-teknika berri hauen aurrean hartzen duten jarreraren araberakoa da.

Gertakari honek aukera ezin hobea eskaintzen dio Euskadiri, beti "cuore" europarraren periferian kokatzen dute-eta. Euskal enpresek beren merkatu edo erosle izan daitezkeen horiekin antolamendu-hur-biltasun hori lortzen badute, ez da kokapen periferikoaren eragozpenik izango. Horrenbestez, desmitifikatu egingo da Europako zenbait eskualdek beste batzuek baino askoz ere kokapen hobea izatea, kokapen geografikoa baino funtsezkoagoa bihurtuko da eskualdeak bere gain hartu beharko duen antolamendu eta gizarte-aldaketa.

Hau guztia egoki jaso zen 1994. urtean Industri Politikari buruzko Esparru Orokorrari buruzko txostenean: "eskualde-lehiakortasunaren gako berriak faktore ukiezinetan oinarritzen dira. Antolatzeko ahalmena, borondateen batura eta kudeaketa eta analisi estrategikoa dira, besteak beste, eskualde desberdinak bereizten dituzten eta garapen ekonomikoan gertatzen diren desberdintasunak bultzatzen dituzten elementu nagusiak".

Gogoeta industri politika baten esparruan ezezik, edozein iharduera-eremutan izan daiteke baliagarria.

Hirugarren sektorea. Hauxe izan daiteke Euskadik konpondu gabe duen arazoa. Egia da zerbitzu-sektorean egiten duela lan populazioaren erdiak baino gehiagok; dena den, bi defizit handi ditu:

  1. Sektorearen bolumenean desoreka handia dago merkataritzari ez dagozkion zerbitzuen -hau da, zerbitzu publikoak eta erdipublikoak biltzen dituen guztia- eta merkataritzari dagozkion zerbitzuen artean, azken hau Europako batezbestekoa baino askoz ere txikiagoa baita.

  2. Egiten diren zerbitzuetan nolabaiteko kalitate-eza. Industriarentzat kalitate-eza lanean iharduteko gakoa bada ere, zerbitzu-sektorea nazioarte-mailako konpetentziari hain lotuta ez dagoenez, ez da intentsitate berarekin prestatzen ari etorkizunean gure mugez kanpoko zerbitzuak kontratatzeko erraztasunak eragin dezakeen krisialdia eragozteko. Hortaz, sektore honetan ere funtsezkoa izango da kalitatea eta bikaintasuna bilatzea.

Lehenengo elementua garrantzitsua da, desoreka honek gure ekonomi eta gizarteegiturak gurekin lehiatuko diren gizarteetan arruntak diren zerbitzu asko faltan dituela adierazten du-eta. Zerbitzu pertsonalen edo hurbiltasun-zerbitzuen eskaintza txikiagoa izateak, batetik edo, kasu askotan, zerbitzu-mota hau (haurren eta adinekoan arreta, esate baterako) publikoa izan behar duela aldarrikatzen duen eskaerak, bestetik, eragotzi egiten dute beste alderdi batzuetan antzemandako aldaketetarako beharrezko gizarte-egokitzapena gauzatzea. Gure lurraldearen zati handi batek turismoaren sektorea sustatzeko aukera handiak eskaintzen ditu, udako hilabeteetan ezezik, urte osoan ere.

ETEek osatzen duten industri sare batean behar-beharrezkoa dira enpresetarako zerbitzuak. Ildo honetan, Euskal Autonomia Erkidegoak sektore honen garapena erraztuko duten beharrezko azpiegiturak prestatu beharko ditu eta, horretarako, Teknologi Elkartegien sarearekin eta dagokien industri areen sarearekin loturik dauden "zerbitzualde" izeneko iharduera-area bereziez baliatuko da. Prestakuntza tekniko egokia duten belaunaldi gazteei sektore honetan enpresa-proiektuak garatzeko aukera eskaini beharko zaie.

Euskadiko hirugarren sektorearen desorekaren bigarren elementua ere garrantzitsua da. Sektore horrek, industri sektoreak ez bezala, nazioarteko konpetentziaren ondorioak oraindik ere jasan ez dituen arren, datozen hamarkadetan sortuko den fenomenoa izango da. Informazioaren autopistek eskaintzen dituzten aukerek gure ekonomian zerbitzuak sartzea ahalbidetuko du, baldin eta sektore honetan kalitatea kontuan izanik lan egiten ez badugu. Sare hauen bitartez erosi eta saldu liteke, hezkuntza-zerbitzuak eskaini daitezke, bai eta medikuntza-zerbitzuak eta enpresa-zerbitzuak ere. Euskal zerbitzu-sektorea errealitate honi aurre egiteko prestatzen ez bada, gure lurraldeaz kanpoko zerbitzuek eskainiko dizkiote gure enpresa-sareari eta gure gizarte-ehunari arestian adierazitako zerbitzuak.


Orri honen hastapenara bueltatu 

3. Helburuak eredu sozioekonomikoari dagokionez.

Lurraldea aurrerapen zientifikora eta garapen teknologikora egokitzeak, batetik, eta mundu-mailako konpetentziak, bestetik, Euskadik helburu jakin batzuk lor ditzan exijitzen dute eta helburu hauek honako hauek dira, laburbilduta:

  • Asentamendu-artezpideak, bai produkzio-metodo berrietara egokitzeko lekualda daitezen beharrezkoa duten ihardueretarako, bai sortu berriak direnetarako edo finkatzeko Euskadi aukeratu dutenetarako, beti ere enpresei eta euskal zerbitzuei munduko beste edozein herrialdetako parekoek dituzten elementu berdinak izango dituztela bermatzen dieten kokapen-faktore batzuen arabera.
  • Erabaki guneetarako sarbidea. Euskal Autonomia Erkidegoak lurraldearen benetako egituraketa ahalbidetuko duten aire, errepide eta trenbideko komunikazioetarako azpiegitura-obrak 10 urteko epealdian bukatu behar ditu. Bestalde, erabaki-guneetarako sarbideak, aire eta trenbideko konexioen hobekuntzaren bitartez, munduko edozein alderdirekin azkar eta zuzenean lotzea adierazten du.o Populazioaren prestakuntza-maila handitzea. Populazioaren prestakuntza-nahiak eta gizartean sortzen den lanbide-eskaera lotuko dituen hezkuntza-sistema antolatzea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere baliabiderik nagusiena, hau da giza baliabidea, oso baloratu behar du. Aurrerapen zientifikoak eta garapen teknologikoak profesionalak eskatzen ditu, bizitza profesional osoan etengabe ikasteko joera azalduko duten pertsonak eskatzen ditu. Aurrerapen zientifikoak eta garapen teknologikoak bizitza aktiboaren barruan zenbait iharduera garatzeko aukera eragingo du. Honek behar-beharrezkoak ditu pertsona polifuntzionalak eta honek, era berean, etengabeko prestakuntza-sistema garatzea eskatzen du. Prestakuntza-sistema honek, beraz, curriculum-prozesua denboran zehar amaitzea ahalbidetu beharko du, prestakuntza-aldia iharduera profesionalik garatzen ez duen ikasle gaztearen garaira mugatu gabe.

    Erronka honek oinarrizko heziketa zabala, aurrerapen zientifikoak barne hartuko dituen lanbide-heziketa eta maila goreneko goi-mailako heziketa exijitzen du. Ekipamenduen hezkuntza-sarea, horrenbestez, garrantzi handikoa bihurtzen da gure etorkizuna prestatzeko.
  • Enpresei zuzendutako zerbitzu eraginkorra eta lehiakorra eskaintzen duen zerbitzu-sektorea. Horretarako, beharrezkoa izango da garapen hori ahalbidetuko duten azpiegitura eta ekipamenduak diseinatzea: zerbitzualdeak, teknologi elkartegiak, berrikuntza-zentroak, eta abar. Beraz, gaur egun jorratzen ari den ildoa sakondu beharko da.
  • Iharduera produktiboak hirugarren sektoreko bihurtzeari dagokionez bideratu beharko diren etorkizuneko ildo estrategikoak eta ondoriozko ukiezinen gorakada, hau da, euskal hiritarren eskura sortzen ari diren iharduera hauen aurrerakada ahalbidetuko duten beharrezko azpiegiturak jartzea, hauen artean telekomunikazioen azpiegitura hartu da nagusitzat.
  • Ekonomia dinamizatuko duten elementu berriak agertzea ahalbidetuko duen ikerketa aurrelehiakorra sustatzea.
  • Aurrerapen hauen aprobetxamendua ahalbidetuko duten azpiegiturak prestatzea. Arestian aditzera emandako berrikuntza-ekipamenduen (teknologi zentroak, berrikuntza zentroak) garapena baimentzea.

Orri honen hastapenara bueltatu 

4. Euskal Autonomia erkidegoko ekonomi ihardueren egitura espazial orekatsurantz.

Gure Autonomia Erkidegoko eredu sozioekonomikoarekiko helburu orokorrez gain, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek lurralde orekatsuagoa lortzeko irizpideak gaineratu behar dituzte ekarpen gisa. Honi dagokionez, ekonomi iharduerek zeresan handia izango dute etorkizunean. Horrenbestez, ondoko helburuak eta lanerako ildoak proposatu dira:

  • Populazioaren per capita errentamailarik txikienak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zonak ekonomikoki leheneratzeko neurriak proposatzea.
  • Aukera ekonomikoak narriatu ez daitezen neurriak hartzea ildo honetan gehien mehatxatuta dauden espazioetan.
  • Hainbat eremuk Euskal Autonomia Erkidegoan gehieneko hurbilerraztasuna duten ardatzekiko "deskonexioa" ebazteko neurriak hartzea.
  • Bilbo Metropolitarraren garapen ekonomikoa inguruko zonatarantz "heda dadin" sustatzea eta horrela Bizkaiko Lurralde Historikoan oreka handiagoa lortzea.
  • Arabako Lurralde Historikoko hazkunde eta garapen ekonomikoaren "hedapen" handiagoa sustatzea.
  • Ekonomiaren ikuspuntutik komenigarritzat jotzen da lurraldeko area eta nukleoak eskaintza kultural eta ekonomiko handi batekin eta bigarren egoitzaren garapen osagarriarekin indartzea.
  • Autonomia Erkidegoko populazioa (hiri eta lurralde-mailan) ahalik eta "gizarteratuen" egon dadin lortzeko neurriak ezartzea, maiz gertatzen diren bat-bateko banantze-prozesuak saihesten saiatuz.
  • Landa-auzune txikien bideragarritasuna ahalbidetzeko neurriak ezartzea, batik bat atzerapen demografikoa eta zahartze-prozesua ezagutzen duten eta hutsik geratzen ari diren landa-auzuneak.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Enplegua sortuko duen hazkunde ekonomikoa sustatzea.
  • Industri distritoak sortzea eta enpresentzako zerbitzuak ezartzea bultzatuko duten espazioak ordenatzea lurraldean.
  • Manufaktura-ekonomiatik, materiala ez denaren edo ukiezina denaren garapena erraztuko duen egiturarantz bilakatzea.
  • Euskal Enpresa Txiki eta Ertainen sarean loturen kultura sustatzea, honek ingurune global eta lehiakorrean kokapen egokia ahalbide diezaien.
  • Langileen eskumenen etengabeko egokitzapena, prestakuntza jarraiko prozesuaren bitartez.

1. EAE-ko eredu ekonomikoaren berezitasunak.

2. Euskal ekonomiaren erronka nagusiak.

3. Helburuak eredu sozioekonomikoari dagokionez.

4. Euskal Autonomia erkidegoko ekonomi ihardueren egitura espazial orekatsurantz.

5. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
































































































cantera






































































































Zamudioko Teknologi Elkartegia






















































Orri honen hastapenara bueltatu