Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. ONGIZATE ETA BERRIKUNTZARAKO LURRALDE EKIMENAK.


Ekipamenduak Lurralde Ikuspegian.

1. Ekipamendu arloko erronkak.

Ekipamenduen konfigurazioak gizarte-mailan gertatzen diren etengabeko aldaketei erantzuteko behar bezain azpiegitura malgu eta dinamikoa lortzeko beharrari egin behar dio aurre. Ekipamendu-kontzeptua estatikoa da berez; definitu eta gauzatzen denean berau sortzerakoan aintzat hartu ziren igurikapenei erantzun behar die. Hala eta guztiz ere, gizarte-mailako beharrizanak arian-arian ari dira alda-tzen, gizartearen beraren bilakaeraren arabera eta gizartea bera etengabe ari da aldatzen. Horrenbestez, herrialde bat hornituko duten ekipamenduak gizarte-portaeren ildoek bideratzen dituzten gertakari eta parametroekiko etengabe aldatzen aritzea bihurtzen da, inolako zalantzarik gabe, erronkarik handienetako bat.

Aipatzen den malgutasun hau argi eta garbi azaldu behar du ekipamenduen plangintzan . Ekipamendua zehazten duten gertakari desberdinen artean, fun- tsezkoa da zerbitzatzen duten populazioaren ezaugarriena. Garapen demografikoa erabakiorra da populazioaren bolumenari dagokionez, egin beharreko zerbitzuaren konfigurazioa desberdina baita populazio-kopurua bat edo beste izan. Bestetik, populazio-kopuruaz gain, guztiz funtsezkoa da populazioaren ezaugarria. Ez da gauza bera gazteak nagusi diren populazioa eta adinez nagusiak nagusi diren populazioa eta azken joera hau da, hain zuzen ere, gure gizarteak hartu duen bidea. Hori dela eta, faktore demografikoak eboluzioaren ikuspegitik izan behar dira kontuan.

Ildo honetan bertan, populazioak estali nahi den espazioan duen banaketa eta alderdi honetan eragina izan dezaketen faktoreak ere hartu behar dira aintzat. Hasiera batean, ez dirudi joera nagusiena dagoeneko finkatuta dauden guneetan biltzea denik; antza denez, bizi-kalitate maila jakin bat bilatzeko joera da nagusi eta honetan balio handia du naturarekin kontaktuan egoteak. Ondorioz, populazioa sakabanatuago egongo denez gero, zailagoa izango da hurbilerraztasuna eta ekipamendua hurbil egon dadin lortzea.

Telematika bizitzaren arlo desberdinetara hedatzeak eta aplikatzeak ere eragina izango du epe luzera. Garraioari buruz mintzatu garenean aditzera eman den bezalaxe, prozesua agian zenbait eremutan adierazten dena baino zertxobait motelagoa izango da. Izan ere, telematikari buruz ihardun dugunean adierazi dugunez, teknologia hauek finkatzeko epealdi bat behar dute eta, era berean, gizarte-antolamendua bera prestatu eta egokitu egin beharko da. Hala eta guztiz ere, zerbitzu jakin batzuez fisikoki bertan izan gabe baliatzeko aukera izateak (teleasisten-tzia, kable bidezko telebista, teleerosketa, telebankua, telemedikuntza, teleheziketa, atseden eta aisialdia) eragina izango du, inolako zalantzarik gabe, ekipamenduetan, bai erabiltzaileak hartzeko ahalmenean, bai eraikuntza eta zuzkidura-ezaugarrietan. Esate baterako, kasu batzuetan ingurune jakin bat ez da prestakuntza-zentro zehatz batzuekin zuzkitu beharrarik izango, prestakuntza hori baliabide telematikoen bitartez eskuratu ahal izango da-eta. Zenbait herrialdetan halako zerbait gertatzen da kable bidezko telebista dela medio; izatez, herrialdeko zenbait puntutako pertsonek ikastaro jakin batzuetan hartzen duten parte telebistaren bitartez. Teknika hauen garapenak, hortaz, eragin handia izango du etorkizuneko ekipamenduen tamainan eta ezaugarrietan.

Orrialdearen hasierara jo

2. Ekipamenduak antolatzeko erreferentziak.
  1. Izaera orokorrez, Eusko Jaurlaritzako edo Lurralde Historikoetako Sailek lurralde-mailan eragina duten eremu Na- zionaleko edo Eskualde-eremuko ekipamenduen antolamenduak Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan izaera izango du, Euskal Herriko Lurraldea Antolatzeko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 16. artikuluan ezartzen denaren arabera.
  2. Ekipamenduei buruzko zehaztapenek LAA hauetan proposatutako lurralde-ereduaren arabera bideratu nahi dute arloko politika. Hertsiki arlo-mailakoak diren exijentzien kasuan gerta daiteke hemen ezartzen diren ekipamenduei buruzko zehaztapenak aplikatzea gomendagarria ez izatea. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planek gertatzen diren desegokitzapenak adierazi behar dituzte zehazki eta berauek ez aplikatzea arrazoiz argitu beharko dute.
  3. Garrantzitsua gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko elementu desberdinen artean erlazio sakona egotea, osa-tzen duten multzoak eragin handia baitu lurraldearen funtzionaltasunean eta lurralde-eredu jakin baten konfigurazioan. LAAek aukera errepikaezina eskaintzen dute EAEn ekipamendu bakoitzak lurraldean dituen inplikazioei buruz, hauen arteko erlazioari buruz eta hauek populazioak espazioan duen banaketarekin, azpiegiturekin eta gainerako lurralde eta arloko planekin dituen loturei buruz koordinaturik gogoeta egiteko.
  4. Ekipamenduen lurralde-antolamendurako proposamenak iradoki behar dituen gunerik garrantzitsuena LAA hauetan planteatutako "Eredua" da, LAA hauek adierazitako alderdi hauek integraturik razionalizatzeko erreferentzia izango den lurralde-esparrua izatea ahalbidetzen du.
  5. Ekipamenduak antolatzeko idazten diren Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planek ondoko alderdiak izan beharko dituzte aintzat , izaera orokorrez:
    1. Ekipamendu-mota bakoitzerako lurralde-eskalarik egokiena identifikatuko dute, hauen izaeraren, berauek kokatzeko aukeratutako lekuen hiri-lerrunaren eta dagokien lurralde- eta demografia-eraginpeko eremuaren artean erlazio egokia ezarriz.
    2. Hauek lurraldean antolatzeko hiru eskala eragile ezarriko dituzte orientabide gisa: Eskala Nazionala, Lurralde Historikoaren Eskala eta Eskualde Egiturako edo eskualde-mailako eskala. Eskala hauek ez dute halabeharrez erlaziorik ekipamenduen kopuruarekin, tamainarekin eta sofistikazioarekin, ekipamenduek udalaz gaindiko bokazioari dagokionez duten esanahiarekin baizik.
    3. Nazio-mailako ekipamenduak, lehenespenez, Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemari esleituko zaizkio.
    4. Nazio-mailakotzat har daitezkeen ekipamenduak osagarritasun-irizpideei jarraiki banatu beharko dira lurraldean, berrorekarako estrategia baten barruan. LAA hauetan proposatzen diren hiru euskal hiriburuen arteko azpiegitura-eragiketa nagusien bitartez erraztuko da osagarrita- suna. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-baldintzak berrorekatzeko helburuak eta lortu nahi diren erlaziorako helburu orokorrek Euskadiren egoera bereizgarria osatzen dute eta gomendagarria egiten dute naziomailako ekipamendu-sistemaren elementu desberdinen arteko antolamen- dua, betiere adierazitako hiri-eremuen arteko ikuspegi integratu eta osagarri baten bitartez.
    5. Ekipamenduen antolamendurako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak tamaina ertaineko hirien sarea indartzera bideratu beharko lirateke, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigune nagusienetatik urrunen kokatzen diren zonetan bizi den populazioari zerbitzuak, ekipamenduak eta zuzkidurak eskaini ahal izateko estrategia gisa. Eskualde-mailako zuzkidura -sistemak Lurraldearen Eskualde-Egitura desberdinetako burutzetan eta azpiburutzetan integra daitezen bultzatu beharko da, "Eskualde Egiturako Burutzak eta Azpiburutzak" izeneko mapan (274. or.) adierazten dira arestian aipatutako burutza eta azpiburutzak.

Jardutze-Eremuko Goigunea eta Azpigoigunea.

1.060 KB

  1. Aurreikus daitekeen Euskadiko egitura demografikoaren bilakaera eta dagoeneko eraikita dauden ekipamenduak kontuan izanik, osasun eta hezkuntza-ekipamenduaren garapena eta plangin-tzak, oro har, zuzkidura berrien proposamenean baino gehiago gaur egun dagoen ekipamendua berrerabiltzean oinarritu behar du.
  2. Bilbo Metropolitarreko nazio-mailako ekipamendua, lehenespenez, itsasadarraren urbazterretan kokatuko da hiri-berrikuntzarako estrategiak garatzearen ondorioz hutsik geratzen diren espazioez baliatuz, ahal den neurrian bederen. Honez gain, itsasadarraren urbazterren integrazio fisikoa eta soziala bultzatzen saiatuko da, honela tradizioz bananduta dauden zona hauetako populazioaren artean truke eta erlazio handiagoa egon dadin.
  3. Dagozkion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek edo udal-plangin-tzak aztertu beharko dute bidezko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planek definitutako ekipamenduen kokapen espezifikorako proposamena.
  4. Oro har, Eskualde-egitura bakoitza autosufizientea izan behar du hezkuntzako lehen mailetarako eta bertako populazioak hiri garrantzitsuenetara jo beharko du unibertsitate-mailako ikasketak egiteko.
    1. Hezkuntza-politika eta udalplangintza edo udalaz gaindiko plangin-tzak ikastetxeen sarea, batetik, ekipamendu kulturalekin (liburutegiak, kultur-etxeak eta abar) eta, bestetik, kirol-espazioekin (polikiroldegiak, atletismorako pistak eta abar) integratzen saiatuko dira.
    2. Hezkuntza-mota bakoitzerako lurralde-eskalarik desiragarriena bila-tzeari dagokionez, Haur Hezkuntza (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte), lehenespenez, toki-eremukoak dira eta Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezkoa (12-16 urte) zein Derrigorrezkoaren Ondokoa (16-18 urte) es- kualde-mailakoak edo azpieskualde-mailakoak dira, populazioaren eta Eskualde Egituren hedapenaren arabera. Azkenik, Unibertsitate-irakaskuntzako lehen eta bigarren zikloa eta graduondoko irakaskuntzak beren artean integratzen diren eta hirialdeekin egoki erlazionaturik dauden Campusetan garatzeko formulak bilatu behar dituzte.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-zentroetan prestakuntza eta ikerketarako zereginak garatzea iharduera estrategikotzat hartzen da Euskadiren gaur egungo egoera historikoan. Garrantzitsua da unibertsitatearen eta gizartearen arteko gehienezko integrazioa eta, bereziki, enpresen eta unibertsitate-sailen arteko lankidetza estua lortzea, birmoldaketa ekonomiko eraginkorra eta transformazio sozial eraginkorra bideragarri egiteko xedez.
  5. Artezpide hauek bere egiten dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-plangintzaren filosofia eta zehaztapen nagusiak. Era berean, garatu beharreko osasun-ereduari buruzko oinarrizko ideiak hartu dira abiapuntutzat (Deszentralizazioa, Plangintza, Unibertsaltasuna, Integrazioa eta Sistema Pribatuek eskaintzen duten Osagarritasuna).
    1. Eskualde Egiturekiko mugaketarekin duen loturari dagokionez, Eskualde Egitura bakoitza kanpoko osa- sun-laguntzaren mailan (Kontsultategia, Osasun Zentroa, Anbulatorioa) autosufizientea behar du izan.
    2. Zerbitzuen lurralde-eskalari dagokionez, Medikuaren Etxea toki-mailakoa behar du izan; Kontsultategiak eta Osasun Zentroak udal-mailakoak izango dira eta batzuetan udalaz gaindikoak izango dira; Anbulatorioen lurralde-eremuak, aldiz, eskualdea hartzen du laguntza espezializatuari dagokionez; Ospitale Nagusiek Eskualde Egitura bat edo hauen multzo bat zerbitzatzen dute; eta, azkenik, Oinarrizko edo Erreferentziazko Ospitale Nagusiak nazio-mailakoak dira.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoaren ikuspegitik, Barruti Judizial desberdinek zerbitzatzen duten populazioan gehienezko oreka lortzea ahalbidetuko duen mugaketa judiziala lortu behar da eta Barruti Judizialek betetzen duten lurraldea orekatzen saiatu behar da, Justizi Administrazioaren organoak populazioarengana hurbiltzeko eta honela, gehienezko razionaltasuna eta eraginkortasuna lor-tzeko zerbitzu hauen lurralde-antolamenduan. Edonola ere, Eskualde Egituren mugaketa eta bestelako azpiegitura, zuzkidura eta ekipamendu-mailako arloko estrategiekiko lotura errespetatu beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen ingurune desberdinen arteko integrazioa eta egituraketa desiragarria lortzeko xedez. Izan ere, garrantzitsua da Barruti Judizialen mugaketa honi lo-tzen zaizkion zerbitzuen erregistroak, notaritzak kokapenarekin koordinatzea .
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko kultur eta aisialdirako ekipamenduan egin beharreko inbertsioak izaera estrategikoa du Lurralde Ereduaren aldaketan eta, hori dela eta,ahalegin berezia egin behar da dagokion arloko politikan. LAAetako garapen-plangintzak izaera enblematikoa eman beharko die kultura zabaldu eta "egiteko" eta aisialdirako ihardueretara zuzentzen diren eraikin eta lekuei.
    1. Kultur eta aisialdirako ekipamenduen arloan eskumenak azaltzen dituzten Planek, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde desberdinak garatuko dituztenak, bere egin beharko dituzte erlazio printzipioa eta Euskadiren osotasunerako eskaintza orokorreko printzipioa eta, horretarako, kontuan hartuko dira lurralde-hedapen urria, demografi dentsitate handia eta LAAetatik abiarazten diren azpiegituren arteko konexiorako estrategiak.
    2. Kultur ekipamenduen zuzkidura-sistema Artezpide hauetan proposatzen den hezkuntza-ekipamenduaren lurralde-antolamenduarekin egon beharko du koordinaturik, bereziki, toki eta eskualde-mailetan, antza denez, bertan kulturaren prestakuntza-esparrurantz bideratuko baita gehia- go. Honela, eskolaratzeko ikasle-kopuru handien jasotzen duten udalerriek laguntzarako kultur zuzkidurak izan behar dituzte eta ondorio hauetarako egoki dimentsionatuta egon beharko dute.
    3. Kultur ekipamendurako sisteman, batez ere eskualde-mailan, balioaniztasunera edo funtzionaltasun anitzera jo behar da eta espezializazioa lurralde eta nazio-maila sofistikatuenetarako utziko da.
  8. Kirol-ekipamenduen antolamenduan gaur egungo desorekak ekintza hautakorren bitartez zuzendu beharko dira. Eskualde-mailan lehiaketa-kirolaren garapena ahalbidetu beharko da, toki-mailan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehientsuetarako bideraezinak gertatzen diren aukerak eskainiz.
    1. Euskal Autonomia Erkidegoak ahaleginak egin behar ditu elite-kirolerako eta ikuskizun-kirolerako dituen instalazioak hobetzeko. Halaber, iharduera turistikoarekin eta oinarri ekonomikoak hirugarren sektoreko iharduerak garatzeko dituen aukerekin lotzen diren kirol-ekipamendu sofistikatuen maila ere areagotu egin beharko du. Orokorrean, ekipamendu hauek Autonomia Erkidego osoaren erakargarritasunerako faktoreetako bat dira.

1. Ekipamendu arloko erronkak.

2. Ekipamenduak antolatzeko erreferentziak.




































































paisaje



































































industria





















Orrialdearen hasierara jo