Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.

Aisialdirako Eremuen Sistema eta Lurraldera sartzeko Guneak.

1. Interpretatzeko gakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan populazio-dentsitate handia dago, 300 biztanle kilometro karratuko gutxi gora-behera, eta honek presio handia egiten du ingurune naturalean. Gainera, lurraldearen eremu jakin batzuetan dauden kongestio-mailak oso kezkagarriak dira. Zirkunstantzia hauek direla-eta, ingurune fisikoa babesteko jarrera berezia hartu eta asetasun-maila handienak dituzten eremuak deskongestionatzeko berariazko estrategiak antolatu beharra dago. Lurraldea txiki samarra denez eta bertan populazio handia biltzen denez gero, neurriak hartu behar dira hiritarrek naturaz gozatzen duten aldi berean honek bere ingurugiro-balioak gal ez di-tzan.

Horrez gain, LAA hauek beste arazo garrantzitsu bati egin behar diote aurre. Izan ere, ekonomikoki eta demografikoki atzera egiten ari diren arren kultura, ingurugiro eta hiri-balio handia duten gune txikiak indartu beharra dago. Euskal populazioaren dentsitate-maila handiak eta lurraldeko puntu batzuetan gertatzen den kongestio handia kontuan hartuta, horrelako ezaugarriak dituzten gune txikiak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa aniztasun, aberastasun eta erakargarritasunez hornitzen lagun-tzen duen aktibo garrantzitsutzat jo behar da, maila koalitatiboari dagokionez batik bat.

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Ikusmoldea.

Kapitulu honetan arestian deskribatutako egoerari erantzun nahi zaio, beren bokazioagatik lurraldearen gozamen kolektiboa ahalbidetzeko oso aproposak diren eremuak indartuz horretarako.

Aldi berean, "Lurraldean Sartzeko Gune" izendatu ditugun herrigune txiki batzuk identifikatu dira. Horietarako, LAA hauen beste eremu batzuetan neurri jakin batzuk ezarri dira, hala nola gune historikoak birgaitzea, bigarren egoitza garatzea, berariazko zuzkidurak, ter-tziarizazio-mekanismoak eta abar, herrigune horien erakargarritasuna azpima- rratu, bertako ekonomi oinarria dibertsifikatu eta bere bideragarritasuna bermatzeko asmoz.

Proposatutako Atseden Eremuak eta Lurraldean Sartzeko Guneak 21. kapituluaren 2. Eraskinean bilduta daude.

Azken batean, alderdi hiritarrak lurralde-mailako gaiekin erlazionatzen dituen kapitulu hau beste gai-eremu batzuekin integratuta eta koordinatuta pentsatu eta gauzatu da. Atsedenerako bokazio eta ingurugiro-kalitate handieneko lurraldeko eremuetatik hurbil dauden gune txiki erakargarriz osatutako benetako sare bat ezartzeko ahaleginak egin dira. Lurraldea biztanleentzat ahalik eta eskuragarriena izan dadin lortu nahi da, estrategiak behar bezala koordinatuz biztanleek Euskal Autonomia Erkidegoko hiri eta lurralde-esparruaz gozatzeko aukera izan dezaten lortu nahian. Horrez gain, lurraldea hain txikia denez gero, proposatutako elementu integratu desberdinak (atseden-eremuak, lurraldean sartzeko guneak eta herrigune nagusiak) elkarrekin konektatzea ahalbidetzen duten ibilbide bigunen sare bat ezar daiteke.

Atseden-Eremuak eta Lurraldean Sartzeko Guneak

328 KB

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

Landa-auzuneak katea-maila garrantzitsua dira euskal egitura hiritarraren barruan. Jendea pixkanaka auzune hauetatik joan ez dadin lortzearren, etorkizuneko erronka nagusiek honako puntu nagusi hauetan jartzen dute arreta:

  • Eskualde-mailako zerbitzuak eta ekipamenduak ahal den heinean deszentralizatzea, telematikak eskaintzen dituen aukerez baliatuz.
  • Udalerri hauetako biztanleek hiriguneetara heltzeko dituzten aukerak hobetzea (garraio publikoa, azpiegiturak).
  • Izaera landatarreko udalerriak Euskal Autonomia Erkidegoko mugez harantzako jendea erakartzeko ahalmena duen turismo-eskaintza global batean barne hartzea.
  • Populazio-multzo gazteenak udalerri horietan bizitzen jarraitzeari lehentasuna ematea, horretarako egoi-tza, prestakuntza eta lan-arloko eskaintza bultzatuz.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Helburuak eta irizpideak.

4.1. "Lurraldea biztanleentzat eskuragarria" izan dadin bultzatzea, herritarrei naturaz gozatzeko aukera emango dieten mekanismoak bilatuz, espazio desberdinen bokazioarekin bateragarriak.

4.2. Balio hiritar bereziko landa-auzuneen sare bat bultzatzea, batez ere dinamika sozioekonomiko erregresiboa duten auzuneetan, populazioa atseden-eremuen sistemara "heltzeko puntu" gisa sustatuz.

4.3. Atseden-eremuen sistema aukeratzerakoan bateragarritasuna gordetzea gaur egun gozamen kolektiborako egokiak ez diren arren atseden-ihardueretarako potentzial handia duten ingurune fisikoaren azalera handiak balioz hornitzearekin.4.4. Populazioaren eta lurraldearen arteko harremana eta erlazioa sustatzea, ingurugiro-kalitatea iraunaraztearekin bat datorren parte hartzeko jokaera sortuko duen ingurugiroarekiko kontzientzia bilatu nahian.

4.5. Atseden Eremuen mugaketa eta tratamendua, beren balio ekologiko, paisajistiko, produktibo eta zientifiko-kulturalen kontserbazioa eta lurralde hauek populazioaren atsedenerako eta gozamen kolektiborako duten bokazioa bateragarriak izan daitezen lortu ahal izateko.

4.6. Jendeak herri txikienetatik alde egiteko joera geldiaraztea, lurraldera heltzeko puntu gisa ihardungo duten landa-auzuneetako biztanleak bertan gelditzeko ahaleginak eginez. Horretarako, auzune hauen sustapen sozioekonomikoa eta beren ondarearen birgaikuntza ahalbidetuko duten neurri jakin batzuk hartuko dira. Bereziki, tradiziozko nekazaritza-ihardueren osagarriak bilatuko dira eta artisautza eta gastronomia azpimarratu, ahalegin berezia eginez zona hauetako ingurune naturala eta hiritarra errespetatuko dituen turismo-tertziarioa sortzeko.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Atseden eremuen antolamendua.

5.1. Ingurune Fisikoari buruzko kapituluan ezarritakoaren arabera Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan (BNAP) bat garatzen duten Atseden Eremuetan, tresna honek eremu hauen jolas-ihardueretarako bokazioa eta babes-estrategiekiko bateragarritasuna kontuan hartu beharko luke.

5.2. Atseden Eremuen behin-betiko proposamena eta hauen mugaketa eta antolamendua dagozkien Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek egingo dute.

5.3. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan bakoitzak aukeran izango du Atseden Eremu bakoitza zuzenean zehatz-mehatz antolatu ala zehaztapen hauek geroagoko uztea, horietako bakoitzerako Plan Bereziak idatzi beharra zehaztuz. Kasu honetan, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek berariazko irizpideak eta erabilera-baldintzak ezarriko dituzte, geroztik aipatutako Plan Bereziak idazterakoan kontuan izan beharko direnak.

5.4. Artezpide honetan proposatutako Atseden Eremuen antolamendua burutzeko irizpide orokorrak hauexek izango dira:

  1. Atseden Eremuen antolamenduak aurreikus litekeen eskaria kontuan hartuko du, alderdi koantitatiboak, hots, zerbitzatutako populazioa, zein alderdi koalitatiboak, hots, populazio horren zaletasunak, gogoak eta igurikapenak aintzat hartuz.
  2. Aurrekoaren irizpide osagarri gisa, Atseden Eremuak antolatzeko oso kontuan hartuko dira lurraldearen balioak eta potentzial naturala.
  3. Oso irizpide garrantzitsua da lurraldearen erabilera anizkuna ahalbidetzea. Erabilera anizkun hauen artean, ikasi eta hezitzeko erabilerak eta azpiegitura sinpleak behar dituzten kirol-erabilerak nabarmenduko dira. Zentzu honetan, Atseden Eremu bakoitzaren antolamendua zerbitzatutako populazioak eskatzen dituen aire zabaleko iharduerak denbora eta espazioan bateragarri egiten ahaleginduko da. Espazioa ahalik eta aniztasun handiena lortzeko moduan antolatzeko ahaleginak egingo dira, eskariaren aniztasunari erantzun nahian, zona lasai eta heltzeko zailenetan osagai naturala nagusi izanik eta hurbilerrazenak diren zonetan, berriz, erabilera-intentsitate handiagoak ahalbidetuz.
  4. Erabilera-intentsitatea lurraldearen harrera-ahalmenaren azpitik planifikatuko da beti, ahalmen honen al- derdi biak kontuan hartuz: ekologikoa eta pertzeptual-psikologikoa. Lehendabizikoa ingurune naturalari dagokio eta bigarrena erabiltzaileek erabilera-dentsitate hori antzemateko moduari.
  5. Atseden Eremuen egokitzapen eta ezarpenak mantenimendu-premiak kontuan hartu beharko ditu: garbiketa, landarediaren berrezarpena, bidearen eta kirol-zirkuituen kontserbazioa eta abar.

Orri honen hastapenara bueltatu

6. "Lurraldean sartzeko guneen" Antolamendua.

6.1. Hirigune bat LAAen kapitulu honetan "Lurraldean Sartzeko Gunetzat" hartzeak hainbat inplikazio izango du udalerriko plangintzarako eta dagozkion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko.

6.2. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek behin-betiko finkatuko dituzte "Lurraldean Sartzeko Guneak" beren hurrenez hurreneko eremuetan, jarraian adierazitako orientabideen arabera:

  1. Atseden Eremurako bokazioa duten espazio naturaletatik hurbil egotea.
  2. Tamaina txikiko eta irudi hiritar erakargarriko guneak izatea.
  3. Atzeraldia eta gainbehera bereizgarritzat duen portaera sozio-demografikoa duten guneak izatea.

6.3. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek zuzenean aplikatzeko zehaztapenak edo udal-plangintzak gara ditzakeen neurriak ezarriko dituzte, Lurraldean Sartzeko Gune gisa proposatutako guneen bideragarritasuna ziurtatzera bideratuak. Orientabide gisa, jarraian adierazitako alderdiak aipatzea proposatzen da:

  1. Irudi hiritarra hobetzeko neurriak.
  2. Ondare eraikia berriztatu eta balioz hornitzeko neurriak.
  3. Udalerrian bigarren egoitzaren fenomenoa antolatzeko neurriak.
  4. Azpiegitura eta ekipamenduen arloko iharduketak.
  5. Udalerria Eskualde Egituran proposatzen diren motoredun ibilgailu, bizikleta eta oinezkoentzako ibilbideetara lotzea.
  6. Tertziarizazio-estrategiak.
  7. Udal-plangintza idazteko beste hainbat erreferentzia edo aipamen espezifiko.

6.4. Artezpide honek edo dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak Lurraldean Sartzeko Gune izendatzen dituzten udalerrietako plangintza orokorra hemen ezarritako helburu eta irizpideetara eta dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planean honi buruz adierazitako berariazko zehaztapenetara egokituko da.


1. Interpretatzeko gakoak.

2. Ikusmoldea.

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

4. Helburuak eta irizpideak.

5. Atseden eremuen antolamendua.

6. "Lurraldean sartzeko guneen" Antolamendua.



Paisaje














































Paisaje












































































































Orri honen hastapenara bueltatu

 
Azken eguneratzea: 2017/11/28