Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA

Bigarren Etxebizitza eta Baliabide Turistikoen antolaketa.

1. Interpretatzeko gakoak.

1.1. Turismoa eta Bigarren Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, tradizioz, industri produkzioaren espezializazio handia izan da beti. LAA hauek bere egiten duten helburu orokorretako bat euskal ekonomiak hirugarren sektorean duen ahalmena sustatzea da. Ikuspuntu honetatik abiatuta, turismoak eta bigarren egoitzak gero eta protagonismo handiagoa dute euskal lurraldean eta ekonomian.

EAEn oso populazio-dentsitate handia dago eta oso preziatzen da naturaz eta landa-inguruneaz gozatzea. Lurzoru urbanizaezinean etxebizitza familiabakarrak eraikitzeko bapateko joera geldiarazten ez bada, urte gutxi barru erabat aldatuko da EAEren fisionomia eta paisajea eta oso eragin negatiboak sortuko dira Ingurune Fisikoan. LAAek lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak etengabe eraikitzeko joera geldiaraztea eta eskari hau landa-eremu jakin batzuetan bigarren egoitza (ordena zehatz batean) garatuz bideratzea proposatzen da.

Euskal Herriaren aktibo nagusienetako bat landa-gune erakargarriak lurralde osoan zehar egoki barreiatuta egotean datza. LAA hauetan gaur egun dauden guneetan eta, bereziki, landa-guneetan bigarren egoitza eta garapen turistikoa sustatzeko ahalegin berezia egingo da, beti ere gune hauen idiosinkrasia gordeta eta bertara heltzeko hurbilerraztasuna eta gune hauetako ekipamendu-maila areagotuz.

Bigarren egoitzaren eta honi lotzen zaion iharduera turistikoaren fenomenoa azterturik, aditzera eman dezakegu Euskadin bi motatako eskaintza turistikoak eta bigarren egoitzak daudela eta hauetako bakoitza lurraldearen area desberdinetan kokatzen dela.

  1. Uda partean, oro har, gertatzen den turismoa eta bigarren egoitzaren erabilera, Euskal Autonomia Erkidegoa barruko zein kanpoko eskariari erantzuten diona eta kalitate-maila nabarmena duena; bereziki, Gipuzkoako kostaldeari lotua.b. Autonomia Erkidegoko barne-eskariari, batez ere, erantzuten dion turismoa eta bigarren egoitza, batez ere Bizkaiko kostaldean eta Arabako zenbait udalerritan gertatzen dena.

Europako Eskualde Atlantiarrean egitura-aldaketa izugarriak gertatzen ari dira iharduera turistikoari dagokionez. 80ko hamarkadaren hasieraz geroztik oporraldien zatikatzea nabarmentzen da. Oporraldiak gero eta gehiago murrizten dira eta gero eta kalitate handiagoko ekipamenduak eta zerbitzuak bilatzen dira. Batzar eta hitzaldiei loturiko negozio-turismoa oso ari da hedatzen azken urte hauetan. Era berean, kalitate handiko inguruneetan gozatzen diren oporraldi aktiboek eta balio erantsi handiagoko produktu turistikoez gozatzen duten oporraldiek gero eta eskari handiagoa biltzen dute. Kirol-iharduerek, lehenes penez itsas-kirolei eta golfari dagozkionak; aisialdirako parkeek; iharduera terapeutikoek; nekazalturismoak; osasuna zaintzeko iharduerek; gai jakin baten inguruko zirkuitu turistikoek; ondare naturala eta arkitektonikoak; eta abarrek gero eta protagonismo nabarmenagoa dute Europako Eskualde Atlantiarrean eta, inolako zalantzarik gabe, indar handiz barne hartu beharko dira Euskal Herrian.

1.2. Turismoaren eta Bigarren Egoitzaren egitura-izaera

Bigarren etxebizitzaren eta iharduera turistikoaren artean elkarreragin nabarmena gertatzen dela har dezakegu aintzat.

Euskal Herrian bi fenomeno hauek, neurri handi batean bederen, bat datoz, gainjarri egiten dira eta batzuetan elkarri indartzen diote. Bigarren egoitzaren fenomenoa garapen turistikoaren aldez aurreko urratsa balitz bezala agertzen da Euskal Herrian. Kasu batzuetan, eskuratzen diren etxebizitzak alokatu egiten dituzte jabeek eta horrela eskariaren urtarokotasuna zabaltzera eta hedatzera jotzen da eta udalerri horietan zerbitzu-maila areago dadin bultzatzen da.

Bigarren Egoitzaren Arautzea.

542 KB

Bigarren egoitzaren fenomenoa ere hiri-hazkundearekin dago lotuta, kasu askotan bigarren egoitza ohiko etxebizitza bihurtzen da, bertara heltzeko hurbilerraztasuna areagotzen denean, ekipamendu-mailak gora egiten duenean edo, besterik gabe, zona horretako enpleguak gora egiten duenean.

Bigarren egoitza askotan hiri-berrikuntzako prozesu bati lotzen zaio. Kasu hauetan eskaria eraikuntza berriko etxebizitzetan baino gehiago, giro erakargarria duten hiriguneetan berritu beharreko etxebizitzetan oinarritzen da, hauxe, hain zuzen, ari da gertatzen Arabako zona batzuetan.

Analisi eta gogoeta hauen arabera, adi-tzera eman dezakegu bigarren egoitzak ohiko hiri-asentamenduen eta "pasaerako turismoaren" edo "hoteleko turismoaren" arteko "zubi" direla eta, honez gain, bigarren egoitzaren fenomenoa, kasu batzuetan, etorkizunean ohiko izaerako hiri-garapenetarako aurretiazko urratsa izango da. Horrenbestez, bigarren egoitzaren antolamendua lurralde-ikuspegi zabaletik hartu behar da aintzat eta arestian aztertutako transformazio-prozesuekin bat eginez. Hala eta guztiz ere, LAAek behetik, hots, garapen hau jasotzen duten udalerrietatik sortzen diren ekimenak bildu beharko dituzte etorkizuneko proiektuaren barruan.Arrazoi hauek direla eta, bigarren egoi-tzaren garapenerako estrategiak, hiri-garapenerakoak eta baliabide turistikoen antolamendurakoak koordinaturik bideratu behar dira, espazioan zein denboran, eta ikuspegi malgu eta ebolutiboaren arabera baloratu beharko dira.

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Ikusmoldeak.

LAAetan zenbait udalerritan bigarren egoitza sustatzeko ekintzak iradokitzen dituzte, lortu nahi den Lurralde Eredua osatzeko estrategia gisa.

Euskal Hiriburu nagusien ingurunean, bereziki Bilbo Metropiltarrean, bigarren egoitza lehen etxebizitza ari da bihurtzen. Prozesu hau areagotu egiten da garraio-azpiegiturak hobetzen direnean, lurzoruaren prezioak gora egiten duenean, jadanik saturatuta dauden erdiguneko areen metaketa areagotu egiten denean eta populazioak naturarekin kontaktuan diren dentsitate txikiagoko zonengatiko estimua areagotu ahala.

Testuinguru honetan, udalerri batzuetan bigarren egoitzaren indartze hautakorrerako neurriak, LAZPek landu beharrekoak, ohiko egoitzen asentamenduen sistema epe ertain edo luzean berriro orekatzeko prozesuaren hastapena izan daitezke. Indartzeko neurri hauek interes bikoitza izan dezakete lurralde-eredurako. Kasu batzuetan beren helburu nagusia ereduaren berroreka handiagoa bultzatzea izango da, beste kasu batzuetan, ordea, neurri hauek gerta daitezkeen aukerak aprobetxatzearen ondoriozkoa da, lehenespenez.

Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek garatuko dute baliabide turistikoen antolamendua. Plan hauek, LAAen zehaztapenak biltzeaz gain, sozialki errentagarria den eskaintza turistikoa optimizatzeko proposamenak gaineratuko dituzte ekarpen gisa, beti ere bigarren egoitzaren fenomenoarekin koordinaturik.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Komunikabideetan gertatzen diren hobekuntzek Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren egoitzaren eskaintza populazio-kopuru handiagoren esku egotea ahalbidetzen du (3-4 orduko bidaiko distantziara kokatzen diren lurralde eta herriguneak arrazoizko erakarpen-eremuan daudela hartzen da aintzat).
  • Bidaiak merketzeak eta aztura eta ohiturak aldatzeak bigarren egoitzaren okupazioaren aurkako mugimendua sorrarazten dute.
  • Euskal Herrian gaur egun dagoen eta etorkizunean egon daitekeen bigarren egoitzako eskaintza oso elementu baliagarria gerta daiteke, aldez aurretik antolatuta, turismo-harrerak ahalmen handiagoa izateko.
  • Etxebizitzatik lanera bitarteko joan-etorriak, orokorrean handitzen ari dena, handitzen ari den lanbideen eta lanpostuen mugikortasunak eta abarrek eragina izan dezakete bigarren egoitza gisa eskuratutako etxebizitzak ohiko bizitza bilakatzea, kokapen hobea dutelako eta ingurune erakargarri batean dagoelako.
  • Komenigarria da oso, etorkizunera begira, turismoak urtaro jakin batean bil-tzeko duen joera aldatzeko xedez, turismoa erakartzeko guneak indartzea.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Helburuak eta irizpideak.

4.1. Turismoaren eta bigarren egoitzaren sustapena, LAA hauetako eskemei jarraituz, eskualde eta udal-mailako proiektuak eta asmoak bilduko dituzten LAZPen ondorengo garapenaren arabera.

4.2. Bigarren egoitzaren eta baliabide turistikoak antolatzeko irizpide orokor gisa honako ildo hauek hartuko dira aintzat: gaur egun fenomeno hauen garapenak jarraitzen dituen ildoak, Artezpide hauek proposatutako lurralde-orekarako estrategiak eta gainbeheran dauden guneak eta hainbat area deprimitu indartzeko beharrizana, gune eta area hauek bultzada positiboa jaso dezakete bigarren egoitzaren eta iharduera turistikoaren garapenaren bitartez.

4.3. LAAen garapen gisa sortuko diren bigarren egoitzako ezarpen berriak beren inguruko ingurune fisikoa zein hiri-ingurunea errespetatuz kokatu eta antolatu beharko dira. Kokapen zehatzak aukeratzeko eta antolamendu-iharduera zehatzak hartzeko oinarrizko irizpidea ingurunearekin bateragarri izan daitezen bilatzea izan da.

4.4. Ildo orokorretan eta zenbait zona eta udalerrik turismoa eta bigarren egoitza garatzeko beste batzuk baino bokazio eta ahalmen handiago badute ere, honek ez du eragozten turismoari kostaldekoa zein barnealdekoa lotzen zaizkion ihardueren eskaintzaren aniztasuna lortu nahi izatea eta, horretarako, batzuen eta besteen artean gehienezko integrazio bilatu nahi izatea. Horrenbestez, udalerri desberdinek eskualde eta udal-mailako garapenari eta ihardueren aniztasunari dagokionez egindako apostuekiko erakargarriagoa eta osoagoa izango den eskaintza orokorra bategiteko asmoa nagusi da.

Edonola ere, garapen hauek gertatzen direneko eremuetan arreta eta ardura berezia eskaini beharko zaio udalerri horien idiosinkrasia eta izaera gordetzeari eta indartzeari, batez ere gune tradizionalei dagokienez. Halaber, behar bezalako integrazio azalduko duen garapena lortzeko paisajea zaintzea hartu beharko aintzat.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Bigarren egoitzaren eta baliabide turistikoen antolamendua.

5.1. LAA hauek gaur egungo hirigune jakin batzuei edo egiturari dagokionez hauekin gara daitezkeen antolamendu berriei lotzen zaien egoitza berrien fenomenoa bultzatu nahi dute. Bigarren egoitza mekanismo baliagarria izan daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko landa-udalerri askok bizi duten atzerakada demografikoa eta ekonomikoari aurre egiteko.

5.2. Bigarren egoitza eta baliabide turistikoak antolatzeko zehaztapen bereziak dagokien Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planean ezarriko dira, LAA hauetan finkatutako estrategia eta irizpideei jarraiki. Adierazitako plana indarrean jartzen den arte, bigarren egoitzak udal-plangintzan duen tratamenduak kapitulu honetan aditzera ematen dena izan beharko du aintzat.

5.3. Bigarren etxebizitza garatzeko eremuak berrorekarako helburuei jarraituz hautatzerakoan, LAZPek hiri eta lurralde-errealitatearen behaketaren eta analisi zuzenaren arabera proposatu diren udalerrien erakargarritasunak eta harrera-ahalmena izan beharko lituzkete kontuan. Honez gain, bigarren egoitza lehenengo etxebizitza bihurtzeko prozesua, saturazio handiko zonak egotea, harrerako Eskualde Egituren errealitate ekonomikoa eta LAAetan biltzen diren bide-azpiegitura hobetzeko planek eskainiko dituzten aukera berriak hartuko da aintzat.

5.4. Espero daitezkeen aukeren aprobetxamenduetan oinarrituta LAZPek indar daitezen proposa ditzaketen udalerriak ez dira asko eta bertan bigarren egoitzaren garapena bateragarria da. Dagoeneko fenomeno hau ezagutzen duten udalerriak hautagarritzat hartzen dira, bai eta lurraldeko area erakargarrietatik hurbil kokatzen diren eta gainbeheran dauden landa-auzuneak dituzten udalerriak ere. Komenigarriagotzat hartzen da bigarren egoitza gune-kopuru handi batean hedatzea lurraldearen gune jakin batzuetan oso metatzea baino.

5.5. Bigarren etxebizitzaren eskaintza gaur egun dauden hiriguneak indartzera bideratuko da bereziki eta hauetan integratuko da tipologiari zein egiturari dagokionez, hirigune hauen hiri-egiturak osatuz eta zerbitzuen eta ekipamenduen maila egokia bermatuz, ohiko etxebizitza bihurtu ahal izan daitezen. Ondorio honetarako, ohiko etxebizitzen areetarako finkatutako estandarren ekipamendurako lurzoru-erreserba parekatu egingo da. 21. kapituluaren 1.4. Eraskinean zerrendatzen diren udalerrietan bigarren egoitza garatzeak egiteko garrantzitsua izan dezake Lurralde Ereduan, LAAek jaso-tzen duten iritziaren arabera.

5.6. Toki-plangintzak proposatzen dituen bigarren egoitzako garapenek hiriguneetako bereizitasunei egokitzen zaizkien eraikuntza-tipologiak eta hirigintza-antolamenduak hartu beharko dituzte aintzat eta hirigune historikoa duten udalerri horiei arreta berezia eskainiko diete (16. kapitulua). Kasu hauetan, birgaikuntzarako estrategiek lehentasuna izango dute hazkunde berrikoen aurrean.

5.7. Toki-plangintzak proposatzen dituen bigarren egoitzako planteamenduak Ingurune Fisikoaren bereizitasunekin bateginik sortuko dira. LAA hauetan lurraldean sartzeko gune gisa proposatutako gune horietan (11. kapitulua) natur espazio baliotsuen defentsa eta Ingurune Fisikoaren eta asentamenduen arteko elkarrekikotasun egokia bilatzea azpimarratuko da bereziki.

5.8. LAA hauek edo garapen-planek zenbait udalerritan baliabide turistikoak indartzea proposatzen dute eta udalerri hauetako udal-plangintzak erabilera turistikoari eta, batik bat, hotel-erabilerari eta aisialdi eta atseden-erabilerari loturiko ekipamenduak exekutatzea ahalbidetu eta sustatuko du.

5.9. Bigarren egoitza eta azpiegitura turistikoa lurralde-ereduaren egitura elementutzat hartzen dira. Hemen ezartzen diren orientabide orokorrez gain, LAZPek xehetasun handiagoz eta integraturik definituko dute gai hauen inguruko tratamendua Lurraldearen Eskualde Egitura bakoitzean, hirugarren sektorearen indartzea eta aniztasun ekonomiko handiagoa bultzatzeko asmoz.

5.10. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak finkatuko ditu udal-plangintzan bildu beharko diren bigarren egoitzarako lurzoru-eskaintzaren gehienezko mugak.5.11. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek LAAek behin-behinekoz proposatu dituzten bigarren egoitzako koefizienteak berraztertu ahal izango dituzte.

5.12. EAEko azpiegitura turistikoa antolatzeko, honako orientabide hauek izango dira kontuan:

  • a. Donostiako-Beriko, Zarautz-Azpeitiko eta Eibarko Eskualde Egituretan azpiegitura turistikoa sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko eskari exogenoa in- dartzeko behar adinako erakarpen-ahalmenarekin. Eskualde Egitura hauetako udalerrietako toki-planteamenduek bigarren egoitza eta baliabide turistikoak antolatuko dituzte, kalitate handiko hirugarren sektorean espezializatzeko ikuspuntutik.Horretarako, bigarren egoitza eta ohiko etxebizitza integratzen saiatu beharko da, ingurune fisikoaren eta hiri-ingurunearen balioak gorde eta indartzen dituzten hiri-ereduak garatuko dira eta, industri iharduerarako areen diseinua zainduz, hirugarren sektorearen garapena eta gainerako ekonomi iharduerak bateragarriak izan daitezen bilatuz.
  • b. Lekeitioko udalerria Gernika-Markina-Xemeinko Eskualde Egituraren gune turistiko berezi gisa indartzea. Lekeitioko udal-mugartea txiki samarra denez, Lekeitioko udalerriaren indartzea Ispaster eta Mendexako udalerrien indartzearekin batera gauzatuko da. Komenigarritzat jotzen da gune hauetarako sarbideak hobetzea. Gernika-Lumo-Markina-Xemeinko Eskualde Egiturako kostaldeko udalerrien plangintzek bigarren egoitzaren garapenak bideratuko dituzte eta gaur egun dauden egitura-arazoak eta zurruntasunak ebazten saiatuko dira. Bigarren egoitzaren urtarokotasuna zabalduko da, asteburuko eskarirako erakargarritasunak areagotuz eta zuzkidura, zerbitzu eta azpiegituren maila areagotuz. Epe luzera desiragarria izango litzateke bigarren egoitza arian-arian ohiko etxebizitza bihurtzea. Gogoan izan behar dugu Bilbo Metropolitarretik datorrela eskariaren zati handi bat.
  • c. Gernika-Lumo-Markina-Xemeinko, Mungiako eta Bilboko Eskualde Egiturako kostaldeko udalerriak Euskal Autonomia Erkidegotik eta, bereziki, Bilbo Metropolitarretik datorren eskari exogenoa eta endogenoa jasotzeko gune gisa espezializatzea.
  • d. Bilboko Eskualde Egitura, Abraren kanpoaldearen ekialdean kokatzen diren kostaldeko udalerrietako toki-plangintzek bigarren egoitza garatzeko epe ertain eta luzera Getxon hasi eta kostaldeari paralelo bideratuko den hiri-ardatza eratzea (ohiko egoi-tzen kopurua handia izango du) ahalbidetuko duen hirigintza-antolamendua planteatuko dute.
  • e. Biasteriko Eskualde Egiturako guneen azpiegitura turistikoa garatzea, gune hauek bigarren egoitza garatzeko duten aktiboa aintzat hartuta; hori guztia Hiriguneak birgaitzeko estrategiak indartuz.
  • f. Arabako Erdiguneko Eskualde Egituran gaur egungo edo etorkizuneko gehienezko hurbilerraztasuna duten kanal erradialetan kokatzen diren bigarren egoitzak ohiko etxebizitza bihur daitezen ahalbidetzea.

5.13. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek Eskualde Egitura bakoi-tzean azpiegitura turistiko egokiak proposatuko dituzte, hauetako bakoitzean lortu nahi den bokazio eta helburuak kontuan izanik eta ondoko elementu hauetaz baliatuz:

  1. Espazio Naturalak egokitzea.
  2. Lurraldean sartzeko guneak berrekipatzea.
  3. Kirol-portuak.
  4. Golf-zelaiak.
  5. Kirol, atseden eta aisialdi-instalazioak.
  6. Parke tematikoak.
  7. Hotel-azpiegitura.
  8. Interes historiko-artistikoa duten guneen edo monumentuak balioz hornitzeko estrategiak.
  9. Bainuetxeen azpiegitura, azpiegitura-terapeutikoa eta osasuna eta edertasuna zaintzeko azpiegitura.
  10. Interes turistikoko ibilbideak.
  11. Baliabide naturalak, arkitektonikoak, artisautzari dagozkionak, kulturalak, gastronomikoak eta abar balioz hornitzeko ibilbide tematikoak.
  12. Turismo berderako eta nekazalturismorako areak
  13. Kanpina
  14. Turismo-kanpalekuak
  15. Bestelako elementuak edo instalazioak

5.14. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sisteman hiri eta kultura-turismoa modu orekatsu eta osagarrian gara dadin bultzatuko da, arreta berezia eskainiko zaio Batzarrak eta Hitzaldiak burutzeko lagungarriak izan daitekeen azpiegitura orokor erakargarria garatzeari.

5.15. Azkenik, gogoan izan behar dugu turistikoa dena eta turistikoa ez dena integratzeak garrantzi handia duela eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan espazio naturalak balioz hornitzeari, hiri-berrikuntzari, hirigune historikoak berreskuratzeari, kultura eta kirol-ekipamenduak hobetzeari, industri paisajearen tratamenduari eta abarri dagokienez egindako ahalegin orokorrak turismoa erakartzeko oinarrizkotzat hartzeko beharra hartu behar dela ain-tzat. Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek ekonomiari eta ingurugiroari dagokionez ikuspegi integral eta sinergikoari jarraiki ekin behar diote turismoari.

5.16. Turismo-mailan eskumena duen Administrazioak Euskadiko Baliabide Turistikoak Antolatzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana idatzi ahal izango du, turismoa ikuspegi sistematiko eta bateratu batetik hartuta.


1. Interpretatzeko gakoak.

2. Ikusmoldeak.

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

4. Helburuak eta irizpideak.

5. Bigarren egoitzaren eta baliabide turistikoen antolamendua.

































































































































































cabaña





pueblo



Orri honen hastapenara bueltatu 

 
Azken eguneratzea: 2017/11/28