Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Maria Jose Olaziregi andrea, epaimahaiburu.
Jon Mikel Arano jauna, epaimahaikide.
Begoña Bilbao andrea, epaimahaikide.
Miguel Angel Elkoroberezibar jauna, epaimahaikide.
Pello Otxoteko jauna, epaimahaikide.
Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak ahobatez erabaki du Peio LIZARRALDEren Larrepetit izenarekin idatzitako eta Erein argitaletxean argitaratutako liburuari “Euskadi Saria” ematea. Esan daitekeenarekin, isiltasunarekin, jolasten du Lizarralderen prosa minimalistak eta balio ia-epifanikoa duten keinu, usain, kolore eta mugimendu xumeenetan kokatzen da. Baina batez ere, amildegi berde eta ilunak ezkutatzen dituen naturan pausatzen da narratzailearen begirada. Indar liriko handiko deskribapenez baliatuz, kontamolde objektiboak muturretara eramanez, giroak, barne egoerak agintzen du Lizarralderen narratiban

Saria (Zenbatekoa, zertarakoa)

  • 9.015.- €URO garbi: Eskuz esku.
  • 2.103 .- €URO garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
  • 2.103.- €URO garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: 13.221.- €URO garbi