Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peio Lizarralde

Zumarragan jaio zen 1956an. Gaur egun Iruñean bizi da.

1978an argitaratu zuen bere lehendabiziko lana, "Hilargiaren hotzikarak" poesia bilduma, Hordago argitaletxean. Bi eleberri idatzi zituen ondoren: "E pericoloso sporgesi", 1984an eta "Hatza mapa gainean", 1988an. Pamielak argitaratu zituen. Bere hurrengo bi lanak ipuin bildumak izan dira. Biak ere Pamielan argitaratuak eta kritikaren harrera ezin hobea jaso dutenak. Ipuin bilduma bana dira: "Sargori", 1994ekoa eta "Un ange passe"- Isilaldietan- 1998koa.

Itzulpen lanak ere egin ditu. Berrienen artean aipatzekoak Natalia Ginzburg-en "Hirira doan bidea" (Igela, 2001) eta idazle beraren "Arratseko ahotsak" (Igela, 2003).