Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arabako kantauriar isurialdea: Ipar aldera begira

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Amurrio, Arespalditza, Kexaa, Artziniega, Murgia.

Ibilbidearen mapa

Udan, itsasotik iristen den aire hezeari esker, haraneko belardiak berde mantentzen dira; neguan, aldiz, magiazko lainoak estaltzen du Bizkaiarekin muga egiten duen Arabako enklabe hau.

Aiaraldea; besteetan ez bezala, kasu honetan izena ez du ibaitik hartzen, Erdi Aroan bailara hau menderatu zuen leinutik baizik: Aiaratarrak.

Bailararen alde guztietan topatuko dugu, naturak inguratuta, gune historikoren bat, erlijiosoren bat, edo topaguneren bat. Alde batetik, dorretxeak, elizak eta komentuak osatzen duten Kexaako monumentu-bilduma; bestetik, Zaraobeko Landa, bertan, jauntxoak mahai baten inguruan biltzen ziren eta eztabaidatu eta bozkatzera.

Funtsean, Aiarako Haranak lilura eragiten du, eta hormak interpretatzearekin batera, Erdi Aroko Artziniega eta Arespalditza hiriguneetako bizimoduak ere zure egingo dituzu. Komentuek, elizek, jauregiek eta harriztatutako kaleek erakarri eta harrapatu egingo zaituzte. Goiko aldean, artadi handi batean, Artadiko Andre Mariaren Santutegia dago, haranaren zelatari, eta errespetuko soiltasunez zaintzen du bertako erretaularen fintasun artistikoa.

Amurriora nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
43 Kms.
E-5/AP-68 y A-624
Bilbotik:
32 Kms.
E-5/AP-68 y A-625
Donostiatik:
118 Kms.
E-70/A-8, E-5/AP-68 y A-625
Iruñatik:
133 Kms.
A-15, N-240A, E-5/N1, N-622, E-5/AP-68 y A-624