Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Agurain

San Juan eliza

Alfontso X.ak Aguraingo antzinako herrixkaren gainean 1256an eraikitako hiribildua da. Arabako Lautadaren mendebaldean kokatua eta muino baten gainean eraikia, lurrera egokitu eta Ipar-Hego norabidean hedatzen da, bide-hirien hirigintza-tipologiari jarraituz. Mutur bakoitzean gotorleku-eliza bana duten, Santa Maria iparraldean eta San Joan hegoaldean, hiru kale paraleloz osatzen da. Eliza horiek harresiak indartu eta hiribildurako aurrez aurreko sarbideak babesten zituzten. Aipatutako bi elizez eta oraindik bi dorre gordetzen dituen harresiaz gain, elementu monumental gisa, armarria eta Errenazimentuko eta barrokoko tipologia duten jauretxeak nabarmentzen dira. Etxe horiek guztiak 1564an sortutako sutearen ondoren eraiki zituzten. Izan ere, sute horren ondorioz, herriaren alderik handiena suntsitu eta hiribilduaren hirigintza-egitura eraldatu zen. Eraikuntza-mota horretakoak dira Begoñatarren Etxea eta Azkarraga Etxea izenekoak, udaletxea (antzinako San Martin elizaren zati baten gainean eraikitakoa) eta San Pedroko Klaratarren komentua, harresiari itsatsia eta estilo barroko soilekoa.

Galeria fotografikoa: