Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hemen aipatutako monumentu megalitiko guztiak, baita Gipuzkoako besteak ere, Kultura Ondasun gisa deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horrek behar bezala babesteko aukera ematen du. Era berean, kontu handiz garbitu eta modu egokian seinaleztatu dira megalito horiek. Gipuzkoako hainbat mendilerrotan hainbat eta hainbat megalito suntsitu dira lehen ere, zatika edo osorik, eta halakorik berriro ez gertatzeko neurria da Jaurlaritzarena.

Igeldo eta Meagako mendilerroetan bertan, Deklarazio horren aurretik, hainbat megalito suntsitu izan dituzte: trikuharri bat Igeldoko estazioan, eta Meagako estazioan zeuden bi tumuluetako bat. Beraz, tumulu bakarra geratzen da egun Meagan.

Arriaundi I tumulua

Arriaundi I tumulua.