Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

CONTRAST: KSIak eta Berrikuntza

Kontrastea: KSIak eta Berrikuntza (Contrast proiektua)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila lan-bide bat bultzatzen ari da RIS3·estrategiaren esparruan, KSI Kultura eta Sormen Industriak aukera-lurralde gisa hartuta.

2019an hausnarketa-prozesu bati ekin zion, Euskadiko kultura- eta sormen sektorean I+G+B kontzeptualizatu eta ustiatzeari dagokionez (adierazleen bitartez). Eta hausnarketa-prozesu hori abiatu da, hain zuzen, datuen arabera sektore horietan gabezia bat nabari delako I+G+Bari dagokionez, RIS3 estrategian bildutako hiru lehentasun estrategikoen (Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Osasuna) eta lau aukeralurraldeetako biren (Elikadura eta Hirihabitata) aldean. Innobasquek 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren oinarrien dokumentuan bildutako datuen arabera, 2017an Kultura eta Sormen Industriak Euskadiko I+Gko inbertsio guztien % 0,7 ziren. 2014-2017 konparazioan, bilakaera negatiboa izan zuen eremu bakarra izan zen (-% 9,4), RIS3 eremuetan, oro har, I+Gko inbertsioek izan zuten % 10,0eko igoerarekiko kontrastean.

Kultura- eta sormen-sektoreen egoera espezifiko horri gaineratzen zaio Europak beste testuinguru batzuen aldean duen defizita, Horizonte Europa programa berriaren oinarrian dagoen I+G+Baren aldeko apustu europarra justifikatzen duena. Zehazki aipatzen da munduko I+Garen % 20 eta kalitate goreneko argitalpen zientifikoen heren bat Europan gauzatzen diren arren, Europako enpresen I+Gko inbertsioa BPGaren % 1,3 dela, Estatu Batuen % 2aren, Japoniaren % 2,6aren edo Hego Korearen % 3,3aren aldean.

logo cci

Arazo bikoitz horretatik abiatuta, KSIetan I+G+B ezartzeko kontzeptuzko esparru bat garatzeko lan-prozesuak honako helburu hauek dauzka:

IKUSARAZTEA

KSIek aurrera daramaten berrikuntza IKUSARAZTEA, sektore guztietarako homologatutako eta estandarizatutako neurketa-irizpideen arabera.

BALIOAN JARTZEA

KSIen berezitasuna BALIOAN JARTZEA, kultura-berrikuntzaren bereizgarriak identifikatuz, gainerako sektoreentzat ezarritako esparruetan islarik ez dutenez industria horiek berezi egiten dituztenak baitira

2020an, hausnarketa kontrastatzen joan da I+G+Bn diharduen KSI aukera-nitxoaren GT2 Pilotaje Taldean, elkarteen, sektoreko enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitatearen, KSI azpiegituren, erakunde publikoen, klusterren eta Innobasqueren parte-hartzearekin.

Open Conference "CCIs and Innovation Contrast"

(2021eko azaroaren 11-12a, Guggenheim museoa)

Jardunaldi hau, KSI-ak eta Berrikuntza Kontrastea lan-prozesuaren emaitza izan zen, eta horietan hiru aditu talde bildu zien online saioetan gai ezberdinen inguruan lan egiteko:

Basque Country: New approaches to the concept of innovation in the CCIs" event

(2022ko uztailaren 19an, online)

DCNetwork sarearen barruan Creativity World Forum 2022ko edizioan egindako jardunaldia.

Jardunaldian KSIen hainbat erakunde edo proiektu azterketa aurkeztu ziren Europako 5 eskualdetan: Ipar Renania-Westfalia, Flandes, Piamonte, Katalunia eta Euskadi. Tailerrean emaitza nagusiak eta eskualdekako kasu-azterketa aurkeztu ziren, hasierako lagina nazioarteko unibertso zabalago batera zabaltzeko hurrengo urrats gisa.