Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburua

Eskuliburu hau erosketa eta kontratazio publikoaz arduratzen diren eragile guztiei dago zuzenduta.

 

Argi dago helburu nagusia administrazio publikoak erabiltzea dela baina beste erakunde publikoek eta produktu edo zerbitzu jakin batzuk eskaintzen dituzten enpresek ere aurki dezakete beraien jarduerako informazio erabilgarria.

 

Alde batetik, ondokoei buruzko informazio teorikoa du:

 

Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) kontzeptua.

 

— Kontratazio publikoari buruzko Europako zuzentarauen transposizioarekin lotuta, Sektore Publikoaren Kontratuen Legean jasotako berritasunak edo.

 

— Lehentasuna duten produktuen eta zerbitzuen taldeekin lotutako ingurumen inpaktuak.

 

Bestalde, hauen inguruko informazio praktikoa ere badu:

 

 

— merkatuaren egoera,

 

— txertatzeko estrategia, eta

— EAEko administrazio publikoetako jardunbide egokiak.

Informazio horretaz gain, kontratazio publikoko prozeduretan (irekia, negoziatua eta erosketa zuzena) lehentasuna duten produktuen eta zerbitzuen inguruko ingurumen klausulak ere azaltzen dira, eta hain zuzen ere horiek dira eskuliburuaren muina. Azkenik, hornitzaileentzako kontrol zerrenda (checklist) batzuk ere agertzen dira, eskaintzetan aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruan.

Erosketa eta kontratazio publiko berdeari (EKPB) buruzko eskuliburua lau modulutan dago egituratuta:

— Euskal administrazioaren jardunbide egokiak.

— Produktuen eta zerbitzuen fitxak.

— EKPB gauzatzeko estrategia.

— Europako politikak eta lege esparrua. 



Pdf formatoko dokumentua:
Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburua (11 Mb)


Estekak:
Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioan gizarte irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barne hartzea
AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 18koa. Ingurumen Sailaren eta horri lotutako edo horren mendeko erakundeen kontratuak arautuko dituzten klausula administratiboen pleguetan sartu behar diren ingurumen-baldintzak eta irizpideak ezartzen dituena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea
Urriaren 30eko 31/2007 Legea. uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa
PRE/116/2008 AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Ministroen Kontseiluaren Akordioa argitaratzen duena. Estatuko Administrazio Orokor eta bere Erakunde Publiko, eta Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileen Kontratazio Publiko Berdea onartzen duena
Comunicación interpretativa de la Comisión. sobre la legislación comunitaria de contratos públicos y las posibilidades de integrar los aspectos medioambientales en la contratación pública
Europar Batzordea. Green Public Procurement
Compra Pública Responsable de Productos Forestales (Papel y Madera)