Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda ingurumenarekin lotutako ekipamenduen zerrenda bat da, zeinaren bidez enpresek Sozietateen gaineko Zergaren kuotan egindako inbertsioaren %30 ken dezaketen, betiere inbertsio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzean indarren dagoen zerga horren gaineko araudiaren arabera egiten bada.

Teknologia Garbitzat hartzen dira ingurumen-hobekuntza bat lortzea helburu duten ekipamenduak edo instalazioak. Aipatu hobekuntza erdiestearekin zuzeneko lotura duten ekipamendua edo instalazioaren osagaiak sartzen dira bakarrik. Kanpoan uzten dira ingeniaritza edo aholkularitza-gastuak, azpiegituren moldatzearekin zerikusia duten gastuak eta ekipamenduan integraturik ez dauden instalazioko osagai guztiak edota hondakin, emisio, zarata edota isuriak gutxiagotzen ez dituztenak, edo baliabideen kontsumo murriztuagoa ahalbidetzen ez dutenak.

Teknologia berriak (Clean Teach) sustatzeko tresna klabe bat da eta zuzeneko lotura du Garapen Iraunkorrerako Euskal Estrategiarekin – Eco Euskadi 2020, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoa garapen iraunkorraren abangoardian kokatu nahi den.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-sektore kritikoei zuzendutako teknologiak dira eta uraren, airearen, hondakinen edo baliabideen aldetik ekartzen dituzten onurengatik hautatzen dira. Zerrenda eta ingurumen-fiskalitatearekin lotutako eta ingurumenaren aldetik onuragarriak diren teknologiak bultzatzeko beste tresna batzuk elkarren osagarri dira. Horien artean daude Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren diru-laguntzak.

Ingurumenarekiko hobekuntzagatik aukeratu diren 63 teknologia biltzen ditu honako esparru hauetan: ura (5), emisioak (13), hondakinak (6), energía (23), zarata (1), kontsumoa edota baliabideak (15). Guztiak daude Euskadiko lehentasunezko ingurumen sektoreetara bideratuta.

Halaber, zerrenda berrira bildutako teknologien artean automobil elektrikoa eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioak daude, horiez gain baita energiaren arloko beste bost teknologia, energía-aurrezte eta eraginkortasunarekin lotutako helburuak lortzen eta berotegi-efektuko gasak murrizten lagunduko digutenak.

ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK: Ihobe-line 900 15 08 64

Aurrerantzean zerrenda honetako teknologia garbietan inbertitzen duten euskal empresa guztiek Sozietateen gaineko Zergaren %30ko kendu ahalko dute, baldin eta zerrenda berrian sartutako edozein ekipamendu erosten badute.

Sistema horrek dakarren abantaila nagusi modura, kenketa hori modu automatikoan aplikatu ahalko da, beste diru-laguntzetan era ingurumeneko laguntzetan ez bezala.

Ingurumen-inbertsioengatik egin daitezkeen kenketak dira:

  • Materialaren aktibo berrietan egindako inbertsioaren kuota likidoaren %15-eko kenketa, Lurralde Historikoen araudian jasotako puntuekin loturiko ingurumen-onurak dituzten proiektuen gauzatzearekin zerikusia duten heinean.

  • Kuota likidoaren %30-eko keneketa Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jaso diren teknologietako bat erosteagatik.

Bigarren aukera horren abantaila nagusiak dira kenketaren igoera eta kenketa horren aplikazio automatikoa, %15-eko kenketa tradizionalen kasuan gertatzen ez dena.

Kuota likidoaren %15-eko kenketa mantentzen da Lurralde Historikoen araudian jasotako puntuekin loturiko ingurumen-onurak dakartzaten ekipamenduetan egindako inbertsioagatik. Bestalde, Euskadin ekoizpen-zentroak dituzten eta Estatuko Aziendan zergak ordaintzen dituzten enpresa guztiek Sozietateen gaineko Estatuko Zergak ezartzen dituen ingurumenarekin lotutako kenketak balia dezakete.

  • Zerrendan dauden teknologietakjo batean inbertitzea.

  • Lurralde Historikoetako batean aurkezten den Sozietateen gaineko Zergaren aitorpeneko kuota likidotik %30 kentzea aipatu teknologietako batean egindako inbertsioagatik.

Ekipamendu edo instalazioetan inbertsioak egiten dituztenek Saileko Ingurumen-kudeaketarako sozitate publikoari, IHOBEri, jakinarazi behar diote honako informazio hau:

  • Inbertsioa egin duen jardueraren izen soziala eta EJSNa.
  • Inbertsioaren kokapena.
  • Ekipoaren identifikazio-kodea eta izena.
  • Erositako ekipoen kopurua.
  • Ekipoaren kostu hautagarriak.

Teknologia Garbien Zerrenda eguneratzeaz arduratzen den Batzorde Tekniko bat dago, enpresek egiten dituzten eskabideak ere aztertzen dituena. Batzorde horren buru Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza da; haren partaide dira IHOBE (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, SA), SPRI (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea); EVE (Eenergiaren Euskal Erakundea) eta Zerga-Kudeaketarako Saila.

Aldi berean ekipamenduak hautatzeko bi irizpide nagusi dituen prozesua garatzen da:

  • Ezinbesteko baldintzak: derrigorrezkoak hurrengo fasera igaro ahal izateko.

  • Balorazio-irizpiedak: ingurumenaren ikuspegitik ekipamenduen ebaluazio objektibo bat egiten da, adituek bermatua.

Zerrendan sartzeko, teknologiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskala industrialean garatutako teknologia izan behar da eta merkatuan erabilgarri egon behar da.

  • Ingurumen-inpaktu osoari dagokionez inpaktu nabarmen hobea duen beste teknologiarik ez dadila egon erabilgarri.

  • Teknologiaren azken helburua ingurumen-hobekuntza izan behar da.

  • Aplikagarria den sektoreetan duen ezarpen-maila: sektorean teknologiak duen ezarpen-maila % 40 baino gutxiagokoa da.

  • Teknologiaren transferigarritasuna, ponderazio honen arabera:

    • 0 eta 10 enpresa artean: 2 puntu.
    • 10 eta 50 enpresa artean: 4 puntu.
    • 50 eta 300 enpresa artean: 7 puntu.
    • 300 enpresa baino gehiago: 10 puntu.
  • Gutxieneko inbertsioa: 2.000 euro baino gehiago eta 500.000 euro baino gutxiago.

  • 5 urte baino gehiagoko amortizazio-aldia, honela kalkulatuta: aparteko inbertsioaren kostua zati urteko aurrezki gehigarriak, ken urteko kostu gehigarriak.

64/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen duena.

AGINDUA, 2016ko uztailaren 13koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda gaurkotzen eta onartzen da.

Arabako Foru Aldundiaren Zerga-Araudia.

Arabako Foru Aldundiaren Zerga-Arautegiak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerga-Araudia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerga-Araudia.

Estatuko araudia (zerrendarekin loturik ez dagoena, baizik eta ingurumen-inbertsioengatiko kenketarekin)

Azken aldaketako data: 2014/06/02