Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko Ezohiko Programa 2015

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Ogasuna eta Finantzak

LABURPENA
Xedea

Dekretu honen xedea da, alde batetik, industria- eta enplegu-sareari eusten garrantzi nabaria duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko ezohiko programa bat ezartzea, kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena, eta, beste alde batetik, finantzazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak edoETE-taldeak Informazio xehatua

    Enpresa handi bat eta ETE bat bereizteko, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioan (2003-05-20ko EBAO, L 124/36) ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, edo hori ordezten edo aldatzen duten xedapenetan ezarritakoak.

    Zehazki, enpresa txiki eta ertainen kategorian, honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak sartuko dira:

    • 250 langile baino gutxiago dituztenak.
    • Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa duten enpresak, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi eurokoa dutenak.
    • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.  
Betekizunak eta merezimenduak
  • ETE enpresak Informazio xehatua

    Norentzat.

    1. Lantokia Industria, meatzaritza, eraldakuntza, produkzio, zerbitzu tekniko (produktu-prozesuari lotutakoak) eta informazioaren gizartearen eta komunikabideen arloko ETE enpresak izan daitezke Abalen Ezohiko Programaren onuradunak, betiere  berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak badira eta lantokia eta/edo eraginpeko ustiapena Euskal Autonomia Erkidegoan badute, bai eta honako hauek ere betetzen badituzte: 

      • Eragin traktore edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkezten badituzte.
      • Beren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak beren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-taldeak badira, eta egungo finantza-krisia dela medio behar duten finantzazioa lortu ezin dutenak badira.
      • Egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena duela ondoriozta badaiteke
    2. Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.

      Eskatzaileek, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa arautzen duen Dekretuan aurreikusitako laguntzak baliatzeko, erakunde onuradun izan beharko dute, 2013ko irailaren 24ko Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

      Krisi-egoeran dagoen enpresa.

      1. Enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu baldin eta Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren (KAEO) 2. artikuluaren 18. idatz-zatian zehaztutako baldintzak betetzen baditu. (DOUE L 187/1, 2014.06.26koa)
      2. Hasiera batean, eta tamaina edozein izanik ere, enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu honako zirkunstantzia hauen arabera:
        1.  Bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo
        2.  Erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo
        3.  Enpresa mota guztiei dagokienez, lehiaketa-prozeduraren eraginpean hartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Finantza daitezkeen proiektuak.

Honako alderdi hauekin lotura duten proiektuak hartuko dira finantzagarritzat: 

  • Inbertsio-proiektu, eskaera edo kontratuak gauzatzeko enpresa-arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-sarea nazioartean birkokatzen bada. 
  • Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako proiektu, eskaera edo kontratuak, baita proiektu, eskaera edo kontratuaren ondorioz enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana izango duten enpresak ere. 
  • Euskadiko enpresa-sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-eragina duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak.
  • Inplikatutako hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna eramatea haiengana.  

 

Abal-eragiketen ezaugarriak. 

  1. Dekretu honen arabera emandako finantza-abalek enpresa onuradunen diru-arriskuak bermatuko dituzte Finantza Erakundeen aurrean. Diru-arrisku horiek laguntzaren xede diren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak gauzatzeko behar diren finantza-eragiketen ondorioz sortzen direnak dira.
  2. Abalaren zenbatekoa inbertsio-proiektuarekin, eskaerarekin edo kontratuarekin lotutako finantza-eragiketaren nominalaren % 30 izango da, oro har. Abala abalatutako zenbateko nominalera luzatuko da gehienez eta zenbateko horren interesen 6 hilabetera gehienez.
  3. Irizpide orokortzat hartuta, abalaren epea 24 hilabete izango da; epe hori gainditu ahal izango da inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren bideragarritasunak edo iraupenak halakorik justifikatzen badute.
  4. Abalek abalaren komisioa edo prima sorraraziko dute urtean Eusko Jaurlaritzaren alde, baina ez da ezein komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko. Zenbateko hori aldez aurretik kitatuko da abal-eragiketa formalizatu zen urteurren bakoitzean, abalatutako finantza-eragiketaren saldo biziaren gainean.
  5. Abalaren komisioa edo urteko prima Batzordearen Jakinarazpenean 3.3. puntuan ezarritako babes-klausulen arabera kalkulatuko da. Puntu horretan biltzen diren primek Batzordearen Jakinarazpena, EEren Itunaren 87. eta 88. artikuluak Estatuko laguntzak berme gisa aplikatzeari buruzkoa, babesteari buruzko xedapenak zehazten dituzte 2008-06-20ko EO, C 155/10 ), 1. Eranskinean ezarritakoak (erantsi Dekretuaren 1. Eranskina PDF formatuan.

Ikus Dekretuaren 7. artikulua

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua
  • Ogasuna eta Finantzak > Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Solicitud y aportación de documentación

    AURKEZTEKO EPEA

    2015eko azaroaren 13ra arte, Dekretua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

    TRAMITAZIOA

    Jaurlaritzaren Kontseiluak abala emateko oniritzia emango du eta haren zenbatekoa zehaztuko, eta, horretarako, gehienez hiru hilabeteko epea izango du, eskatutako dokumentazio guztia jaso eta hurrengo egunetik aurrera; horrekin batera, zehaztu egingo ditu abalaren gehieneko zenbatekoa, epea eta beste baldintza batzuk, baldin eta baleude, eta aplikatuko den Europako araudia eta finkatuko du. Industria garatzeko zuzendariak egingo du abala emateko jakinarazpena, aipatutako epean. 

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0091902