Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Instalazio erradiaktiboen aurkezpena

Eusko Jaurlaritzari (EJ) dagokio bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradiaktiboen arloko espedienteak kudeatu, bideratu eta ebaztea, administrazio-baimena behar badute funtzionatzeko; era berean, erradiodiagnostiko medikoko instalazioak dagokion erregistroan inskribatzea ere badagokio, legeztatzeko, baita diagnostiko medikoak egiteko X izpien ekipoen eta instalazioen Salmentarako eta Asistentzia Teknikorako Enpresak (EVAT) baimentzea ere.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) sinatutako akordioari jarraiki, eta urtarrilaren 1/2011 Ebazpenaren  (2011eko otsailaren 4eko EHAA, 24 zk.) arabera, EJri hainbat eginkizun esleitu zaizkio.

Berezko eskumenak

EAEri dagozkio Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Energia Nuklearrari buruzko apirilaren 29ko 25/1964 Legearen eta CSN sortzen duen apirilaren 22ko 15/1980 Legearen, eta lege horiek garatzeko gainerako xedapenen bidez arautzen direnak, betiere bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboei buruzkoak badira, baita diagnostiko medikoak egiteko X izpien instalazioak eta EVATei buruzko erreferentziak ere.

Azken aldaketako data: