Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Babestutako etxebizitzak elkartrukatzeko poltsa

Jabetza erregimenean edo lurrazal-eskubidean babestutako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza bat baldin baduzu eta arrazoi pertsonalengatik, lan-arrazoiengatik edo, besterik gabe, espazio-arrazoiengatik etxebizitzaz aldatu nahi baldin baduzu, Babes Publikoko Etxebizitzak Elkartrukatzeko Poltsan beste babestutako etxebizitza baten jabe den eta haren etxebizitza zurearekin aldatzeko prest dagoen beste jabe bat aurkitzeko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako, nahikoa duzu jarraian deskribatzen dugun prozesua arretaz jarraitzearekin.

Sekzio hau bisitatzen duzun lehenengo aldia bada eta Elkartrukatzeko Poltsan zer eskaintzen den ikusteko eskaintzan eta eskaeran dauden babestutako etxebizitzen zerrenda kontsultatu nahi baduzu, gonbidatu gisa sar zaitezke eta nahi duzun kontsulta egin dezakezu Etxebizitza Bilatzailean.

Kontsulta egin ondoren tresna berritzaile horretan parte hartzea interesatzen baldin bazaizu, formulario txiki bat betez alta eman besterik ez duzu, betiere jabetza-eregimenean edo lurrazal-eskubidean babestutako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza bat baldin baduzu, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua.

Eremu-pribatuan, litekeen elkartruke baterako eskaintzen diren etxebizitzen fitxa zehaztua ezagutu ahal izango duzu ezaugarri guztiekin, baita eskaintzailearen datuak, horiekin harremanetan jartzeko eta haiek, era berean, zurekin harremanetan jartzeko, zure babestutako etxebizitza interesatzen baldin bazaie.

Kontuan hartu behar duzue etxebizitza bakoitza bere eta elementu erantsien metro karratuen arabera balioetsiko dela, eta bi etxebizitzek balio bera ez badute, balio gutxien duen etxebizitza ematen duenak beste etxebizitzarekiko aldea ordaindu beharko dio beste jabeari; operazio horri "Konpentsazio" esaten zaio.

Akordioa lortu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztu beharko duzue sinatutako Kontratu Pribatua, prozesua zuzentasunez egin dela ziurtatzeko eta kontratuaren ikus-onetsia bidezkoa izan dadin.

Kontratuaren ikus-onetsia eskuratuta, etxebizitzaren elkartrukearen edo trukearen Eskritura Publikoa egin ahal izango duzue, akordio pribatuaren baldintzak inolako arazorik gabe errespetatuz.

Elkartrukatzeko Poltsan izena eman nahi baduzu, ondorengo formularioaren bidez elkartrukatu nahi duzun etxebizitzaren inguruko informazioa eman, hor agertzen diren laukitxoak betez.

Era berean, formulario horretan erabiltzaile-izen bat eta pasahitz edo kode bat emateko eskatuko zaizu, ondoren, etxebizitza eskaintzaileentzat eta eskatzaileentzat erreserbatutako Eremu Pribatuan sartzeko erabili beharko baituzu.

Erabiltzaile-izena eta pasahitza zuk aukeratzen dituzunak izango dira eta hizkiz eta zenbakiz osaturik egon daitezke; edonola ere, erraz gogoratuko duzun hitz edota zenbaki bat izatea gomendatzen dizugu.

Formularioa jaso, aztertu eta zuzen beteta dagoela egiaztatzen dugunean, Babes Publikoko Etxebizitzak Elkartrukatzeko Poltsako kide zarela esanaz e-mail bat jasoko duzu. Ez da prozesu luzea, baina beharbada egun batzuk beharko ditugu.

Sartu duzun pasahitza hartuta baldin badago, "Errore-mezua" bidaliko dizugu eta horren bitartez pasahitz berri bat aukeratzeko eskatuko zaizu.

BPEak Elkartrukatzeko Poltsan altan baldin bazaude, erabiltzaile-izena eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu etxebizitzak trukatzeko eskaintzen eta eskaeren arteko jarduerak ikusteko. Sartu

Edonola ere, Poltsan sartzeko erabili zenuen pasahitza ahaztu baldin bazaizu, ez arduratu, nahikoa baita formulario horretan zure helbide elktronikoa zein den adieraztea eta "Pasahitza berreskuratu" botoiari ematea; berriz ere, e-mail bidez bidaliko dizugu pasahitza. Pasahitza berreskuratu

Poltsaren erabiltzaileak ez badu pasahitza gogoratzen, eta ezin bada pasahitza berreskuratzeko posta elektronikoko helbidean sartu, beharrezkoa da aurrez-aurre identifikatzea. Horretarako, Zuzenean-en, herritarren arretarako zerbitzuaren bulegoetara joan beharko du, astelehenetik ostiralera 8etatik 19:30era (14:30era abuztuan), Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Alta emateko eskaeran adierazitako daturen bat aldatu nahi izanez gero, gure web-orriko etxebizitzaren harremanetarako postontzira bidal dezakezu aldatzeko eskaera. Aldaketa hori egin ahal izateko, identifikatzeaz gain, Trukatzeko Poltsan sartzeko erabiltzen dituzun erabiltzaile eta pasahitza ere bidali behar dizkiguzu.

Zure etxebizitza Elkartrukatzeko Poltsan baja eman nahi izanez gero, Kontaktua atalean topatuko duzun gure web-orriko etxebizitzaren harremanetarako postontzira bidal dezakezu baja-eskaera. Ondoko datu hauek eman beharko dituzu:

  • Datu pertsonalak: izen-abizenak eta helbide elektronikoa.
  • Gaia: Elkartrukatze Poltsan baja. Etxebide web-a.
  • Testua: Elkartrukatze Poltsan baja eman nahi duzuela adierazi behar duzu, eta, horretaz gain, NAN (edo baliokidea) zenbakia eta Poltsan sartzeko erabiltzailea eta pasahitza.

Azken aldaketako data: