Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

BOE Eraikinen Sustapenerako Eraikin Pilotuak 



Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontroleko Zuzendaritza, bost “eraikin pilotu”, ari da eraikitzen, iraunkortasunaren eta efizientzia energetikoaren erreferente gisa.

Eraikin guzti horiek prestatuta daude eskaera termikoari “bero-ponpen” bidez erantzuteko. Ponpa horien bitartez egiten da beroaren transferentzia kalefakzio-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzeko. Hain zuzen, lurraren berotasuna transferitzen dute Intxaurrondo, Lutxana 39 eta Durangoko eraikin pilotuetan, urarena Loiolako Ibaiertzeko eraikinean eta airearena Lutxana 42ko eraikinean

Bero-transferentzia hori egiteko energia elektrikoa behar da (energia-bektore garbia), xurgatutako beroa etxe barruko erabilera-mailara egokitzeko.

Gaur egun, elektrizitatea ekoizteko ikatz asko erretzen da. Elektrizitatea sortzeko errekuntza-prozesu horrek izugarrizko kutsadura sortzen du askatzen diren CO2 isurketak direla-eta.

Horrela bada, eraikinetan sare elektrikoaren erabilerak ahalik eta CO2 kutsadura gutxien sorraraz dezan, instalazio fotoboltaikoak ezarri dira bero-ponpen kontsumo elektrikoa gutxitzen dutenak.  Intxaurrondoko eraikinaren kasua da, energia sortzen baitu. 

ERAIKIN IRAUNKORRAK eraikitzea da helburua: 

  • CO2-ren zero isurketa ingurunean
  • Efizientzia energetiko altua, %85etik gorako aurrezpenarekin.
  • Zenbait eraikinetako balantze energetiko kontsolidatuetan, zero kontsumo energetikoa eta CO2-ren zero isurketa elektrizitatea sortzerakoan.