Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

VII. plangintzaldia (2023-2027). Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko planak

Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren 9.3 eta 17.8  artikuluetan zehaztutakoari jarraituz, prozedura honen bitartez Euskal Sektore Publikoa osatzen duten erakunde guztiek (aldundiek, udalek, eta gainerako euskal sektore publikoko entitateek) honako izapideak egin behar dituzte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin: 

  • Nork bere erakundeko plan estrategikoa bidali
  • Planari buruzko aginduzko txostena eskatu HPSri
  • Plana erakundean onartu izanaren ziurtagiria bidali 
  • Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak erakundean onartu izanaren ziurtagiria bidali

Dekretuan zehaztutakoa betetzeko, erakunde guztiak baliatuko dira hasieratik irekitako espedienteaz eta bertan gehituko dute dokumentazio guztia.

Hizkuntza-planen inguruko izapideak egiteko prozedurara sartzea

Hizkuntza-eskakizunen eta/edo derrigortasun-daten aginduzko txostenak

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 artikuluari jarraituta, 19/2024 Dekretuaren eraginpeko erakundeek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Izapide hauek egin ahal izango dituzte erakundeok:

  • Txosten-eskaera bidali
  • Aginduzko txostena jaso

Aginduzko txostena eskatzeko prozedurara sartzea