Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko planak

Deskribapena


Euskal Sektore Publikoko erakundeek euskararen erabilera normalizatzeko planen berri ematea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari plangintzaldiko lehenengo urtean.

Nori dago zuzenduta? Euskal Sektore Publikoko erakunde guztiei:

·         EAEko sektore publikoa

·         Foru-sektore publikoa

·         Toki-sektore publikoa

Izan ere, 11/2022 LEGEAk, Euskal Enplegu Publikoarenak, honako hau dio 187. artikuluan:

1.– Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak eta administrazio horiek bermatu beharko dute bi hizkuntzok erabiltzea beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2.– Euskal administrazio publikoek saiatu behar dute beren zerbitzuko langileek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten eta euskara erabil dezaten euren jarduera-eremuan, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

3.– Horretarako, euskal administrazio publikoek eta haien mendeko instituzio eta organismoek, Eusko Jaurlaritzak berariaz ezarritako irizpideei jarraituz, hizkuntza-plangintzarako tresnak onartuko dituzte, bakoitzak berea, eta bertan finkatuko dituzte plangintzaldi bakoitzerako lortu nahi diren helburuak, hartu behar diren neurriak eta jarri behar diren bideak.

19/2024 DEKRETUKO 17.8 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak entitate bakoitzaren plan estrategikoari buruzko aginduzko txostena egingo du, plana onartu aurretik. Txostena bi hilabeteko epean emango da, baina ez da loteslea izango. Epe hori igaro eta txostena bidali ez bada, entitateak izapideekin jarraitu ahal izango du. 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: erabileraplanak@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • Sonia Isasi: 945 018 118
  • Jose Inazio Mosteiro: 945 016 921
  • Julene Moyano: 945 018 350
  • Ziortza Polin: 945 018 544
  • Oskar Bilbao 945 016 948
  • Amaia Amilibia 945 018 085

 

Kodea(k)

  • Euskararen erabilera Herri-Administrazioetan: 1048005

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk