Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Haurtzaro eta Nerabetasun Lege berria Euskadin

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Haur bat enbor batetik igotzen, emakume baten laguntzarekin

Haur bat enbor batetik igotzen, emakume baten laguntzarekin

Eusko Jaurlaritzak Haurtzaro eta Nerabetasunari buruzko Legea onartu eta argitaratzen du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua. Lege horren bidez, adingabeen interes gorena aitortzen da, eskubide substantiboen titular diren aldetik, bai eta gizartean modu autonomoan parte hartzeko gaitasuna ere, eta, beraz, ez bakarrik babes-subjektu gisa.

Arau hau aurrerapauso garrantzitsua da Euskadin adingabeen eskubideak sustatzeko eta babesteko, indarkeria eta babesgabetasun mota guztietatik babestuz, aldez aurretik hainbat lege-dokumentutan sakabanatuta zeuden eskubideak artikulatuz eta antolatuz. Azken batean, haur eta nerabeekin lotutako politikak argitzen eta indartzen dituen testu arau-emailea da, eta erabakien ardatzean haur eta nerabeen interes gorena kokatzen du, ebazpen oro haien ongizatearen alde hartzen dela bermatzeko, haien segurtasuna eta garapen osoa bermatuz, eta haien eskubideen babesa eta sustapena politika publiko guztien ardatz nagusi gisa jarriz. Lege honek onartu eta sakondu egiten du adingabeek entzunak izateko duten eskubidea, eta tratu onaren kontzeptua integratzen du, bizitzeko eskubideari eta osotasun fisiko eta psikikoari lotuta.

Arau-aurrekariak

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea onartu arte, Euskadiko erakunde erkideek mugatu egin zuten beren legegintza-jarduera haurren eta nerabeen arretaren eremuan, beren eskumeneko arloetako alderdi espezifikoak arautzera, hala nola hezkuntza edo osasuna. Arrisku edo babesgabezia-egoeran zeuden haur eta nerabeak babesteak eta arau-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arloko arreta emateak ez zuten arlo horretako berariazko arau-garapenik.

Nazioartean, Nazio Batuen Haurren Eskubideen Komitearen oharrak eta gomendioak kontuan hartuta egin da legea. Batzorde horrek, 37. ohar orokorrean (2011), gomendatzen du behar diren neurri guztiak har daitezela haurren aurkako indarkeriari buruzko Nazio Batuen Azterlanaren gomendioak aplikatzeko (A/61/299), eta, bereziki, arreta berezia jar dadila honako hauei buruzko gomendioetan: prebentzioa lehenestea, indarkeriarik gabeko balioak eta horren inguruko kontzientziazioa sustatzea, berreskuratzeko eta gizarteratzeko zerbitzuak ematea, eta haurren parte-hartzea ziurtatzea. Gainera, eta 13. Ohar Orokorrarekin (2011), haurrak inolako indarkeriarik ez jasateko duen eskubideari buruzkoarekin, estuki lotuta, eta 22. Ohar Orokorraren bidez (2018), gomendatzen da arinago onartzea haurrak indarkeriaren aurka oso-osoan babestuko direla bermatzen duten legeak, eta lege horiek maila guztietan aplikatuko direla ziurtatzea.

Egitura eta edukiak

Otsailaren 25eko 2/2024 Legeak, Haur eta Nerabeei buruzkoak, izaera integrala du, eta gaiaren antolamendu oso eta sistematikoaren alde egiten du. Testu bakar batean biltzen ditu haurrei eta nerabeei buruzko gai guztiak, eta arreta berezia jartzen du haien eskubideen erabilera ziurtatzera eta babestera bideratutakoetan. Horretarako, arau juridiko berean biltzen dira haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko Estatuko oinarrizko legeria, legegintza-kidego desberdinetan sakabanatuta dagoena, bai eta autonomia-erkidegoetako lege sektorialetan haurrei eta nerabeei buruz jasotako arau-xedapenak ere.

Haurren eta Nerabeen Legea hamaika titulutan egituratuta dago, eta haien edukiak artikulatzen dituzten 337 artikuluak jasotzen dituzte.

  • Testu arauemailea hasteko, legearen eremu objektiboa eta subjektiboa definitu aurreko zioen eta aurrekari arauemaileen azalpena egiten da.
  • Atariko tituluak berariaz jasotzen ditu legearen xedea, aplikazio-eremua, legeak eta hura garatzeko xedapenek kontuan hartuko dituzten kontzeptuen definizioak, bai eta euskal administrazio publikoek beren esku-hartzeak antolatzeko jardun-ardatzak ere.
  • tituluak xedapen orokor batzuk ematen ditu, euskal administrazio publikoek, haurrak eta nerabeak sustatu, prebenitu, zaindu eta babesteko dituzten eskumenak erabiliz, zer printzipioren arabera jardun behar duten zehatz eta zehatz azaltzeko, eta gizarte eta merkataritza-ekimenarekiko lankidetza eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenaren sustapena jasotzen ditu. Era berean, komunikatzeko betebeharrari (herritarrei eta pertsonei eska dakiekeen komunikazio kualifikatuari, beren kargu, lanbide edo eginkizunengatik, ogibide edo jardueragatik), komunikazioen konfidentzialtasunari eta segurtasunari eta erreserba-betebeharrari buruzko alderdiak sartzen dira.
  • tituluak haurren eta nerabeen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen esparru orokorra ezartzen du, eta adingabe orori dagozkion giza eskubideen multzoa biltzen du.
  • tituluak modu sistematiko, ordenatu eta zehatzean jorratzen du haurren eta nerabeen ongizatea eta haien eskubideak egikaritzea sustatzea, bai eta horiek gauzatzeak ekar ditzakeen betebeharrak, mugak eta murrizketak ere.
  • titulua osasun fisiko eta mentalerako eta hezkuntza-garapenerako kaltegarriak diren egoerak prebenitu, detektatu eta artatzeari buruzkoa da, bai eta haurren eta nerabeen ongizate materialari eta gizarteratzeari eragiten diotenei buruzkoa ere.
  • tituluak haurren eta nerabeen aurkako indarkeria-egoeren prebentzioa, detekzioa eta babesa azpimarratzen ditu, arau-testu honetan definituta, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurrean Osorik Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak eremu horretan defendatzen duen prebentzio-, sozializazio- eta hezkuntza-helburu hirukoitzarekin bat etorriz.
  • tituluak haurren eta nerabeen babesgabetasunarekiko kalteberatasun-egoeren eta babesgabetasun-egoeren (arriskukoak edo babesgabetasunekoak izan) prebentzioa, detekzioa eta babesa arautzen ditu, baita egoera horien ondorioz urratutako eskubideak berreskuratzea eta itzultzea ere, hala dagokionean.
  • VII. titulua zigor-legearekin gatazkan dauden adingabeei gizarte eta hezkuntza-arreta emateari buruzkoa da. Ildo horretan, ezartzen diren aurreikuspenak zigor-arloko legea urratzen duten jokabideak prebenitzera bideratuta daude, haurren eta nerabeen ongizatea sustatzeko ekintzaren esparruan.
  • tituluak erakundeen arteko lankidetzarako eta koordinaziorako organoak eta kontsultarako eta gizarte-partaidetzarako organoak ezartzen ditu. Arauak Haur eta Nerabeentzako Erakunde arteko eta Sektore arteko Organoaren, Haur eta Nerabeentzako Euskal Kontseiluaren eta Haur eta Nerabeen Foroaren sorrera jasotzen du, kasu bakoitzean oinarrizko funtzioak zehaztuta.
  • tituluaren xedea haurren eta nerabeen arretaren eremua garatzea eta hobetzea da, eta berariaz jasotzen da Haurrei eta Nerabeei buruzko Informazioko Euskal Sistemaren sorrera, Euskadiko adingabeen egoeraren eta haien beharren ezagutza eguneratua, jarraitua eta uniformea bermatzeko, bai legearen garapen-mailaren jarraipena egiteko, bai estatistiken ondorioetarako.
  • X. tituluak haurren eta nerabeen esparru espezifiko eta propioan aplikatzekoa den eskumen-araubidea azpimarratzen du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek arlo horretan dituzten ahalmenak eta eginkizunak osorik arautzen ditu, bereziki sustapen, prebentzio, arreta- eta babes-jarduerei dagokienez.
  • tituluak zehapen-araubidea artikulatzen du, subjektu erantzuleen definizioarekin, arau-hauste administratiboen tipifikazioa, zehapenen zehaztapena, horiek mailakatzeko eta aplikatzeko elementuak zehaztuz, baita horien preskripzioa eta zehapen-prozedura garatzeko elementuak ere.

Gai hjoni buzu informazio gehiago behar izanez gero, ondorengora jo dezakezu: 2/2024 Legea, otsailaren 25ekoa, Haur eta Nerabeena. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua eta Eusko Jaurlaritzak 2024ko otsailaren 21ean onartua.