Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zahartzea eta Autismoaren Espektroaren Trastornoa. Bizi-prozesu ikustezina

Argitalpen-data: 

Koordinazio soziosanitarioko taldea

Populazioaren bizi-itxaropena, orokorrean, luzatu den moduan, AET duten pertsonena ere luzatu da; ezberdintasun bakarra da AET duten pertsonen zahartzaroaren inguruan apenas egin dela ikerketa lanik. Informazio falta honek laguntza sistema berezien planifikazioa, kolektibo honentzako egokitzea, etab izugarri zailtzen du. Zentzu honetan, garrantzitsua da aipatzea Autismo España elkarteak 2015ean irekitako ikerketa-lerroa; bizi-prozesu honetan sakontzea eta ikaskuntza konkretuak sortzea helburu duen ekimena; horrela,  fenomeno honi nola heldu eta bizi kalitatea nola hobetu hausnartzeko.

Azken puntu honetan gelditu da Vidriales,  AET duten pertsonen bizi kalitatea sustatzeko, zahartze aktiboa sustatzeko,  ekintza sorta bat proposatu ahal izateko; ikuspuntu integral eta koordinatu batetik, non agente guztiek partehartze aktibo bat izango duten. 3 taldetan sailkatzen ditu:

1.Osasuna: AET duten pertsonen osasunaren egoeraren jarraipenerako protokoloen garapena. Osasuna “Ongizate fisiko, mental eta soziala” bezala ulertuta, eta bizi-ohitura osasuntsuen prebentzio eta sustapenerako ekintzak aurrera eramatea.

2.Segurtasuna. Ezinbestekoa da AET duten pertsona helduen artean enplegua sustatzea, barneratze sozialerako elementu garrantzitsu modura, eta beren egoera segurtasun ekonomikoa ziurtatzeko ere bai; lanerako garaian eta erretiro garaian ere segurtasun ekonomiko bat izan dezaten.

Garrantzitsua da AET duten pertsonentzako eta beren familientzako  orientazio eta laguntza juridikoko zerbitzu indibidualizatuak sustatzea, suertatuko zaizkien  bizi-gertaera ezberdinei aurre egiten laguntzeko (doluak, transizio edo aldaketa garrantzitsuak, deserrotzea…). Zentzu honetan, AET duen persona zahartzarora heltzen denean, oso garrantzitsua da eta garrantzia handia ematen zaio pertsonaren bizi inguruneari, non bere bizitza garatu eta bizi izan duen.

3. Partehartzea. Garrantzitsua eta sustatu beharrekoa da AET duten pertsonek ekimen komunitarioetan era aktibo batean parte hartzea, aisialdia eta denbora libreaz gozatzea ezinbestekoa baita beren bizi-kalitatea hobetzeko.

Eurek zer eskatzen dute?
Ekintzak gauzatu eta aisialdi pertsonak beren adinekoekin partekatzeaz hitz egiten dute, orokorrean dauden eskaintzak ez baitaude kolektibo honen behar eta interesetara egokituta. Beren parte hartzeko aukerak asko mugatzen eta aldatzen dira antolatzailearen arabera, eta honek eskaintza murritzagoa egiten du.

Testuan aipatu diren alderdi hauek guztiak gogoan izan behar dira AET duten emakume eta gizonen beharrak kontuan hartzen dituzten politika eta ekintza publikoak sustatzeko garaian. Politika hauek zerbitzu espezializatuen eta laguntza-sistemen garapen jasangarri eta homogeneo bat ziurtatu behar dute; kolektibo honentzako aukera-berdintasuna sustatzen duena; era berean, beren inklusioa eta partehartze soziala sustatu behar dute.