Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

World Health Statistics. "Sexu eta genero desberdintasunak"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Osasunaren Mundu Eerakundeak (leiho berri batean irekitzen da) “World Health Statistics” txostena argitaratu du berriki, 194estatu-kideen osasunaren inguruko datu estatistikoak biltzen dituena. Dokumentuak bizi-itxaropenaren eta heriotza-kausen inguruko azken joerak biltzen ditu, osasunaren inguruko txostenak eta osasunarekin lotutako garapen jasangarriko helburuak. Testu honetan gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunez arituko gara.

Ikerketa bizi dugun errealitate honen analisi batekin hasten da, bertan bizi dugun errealitatearen inguruko hainbat datu eskaintzen ditu:

  • Emakumeak gizonak baina urte gehiagoan bizi dira. Bizi-osasuntsuaren itxaropena aldiz (osasun osoz biziko diren urteak) handiagoa da gizonekoen kasuan.
  • Bizirik dauden gizon eta emakumeen arteko portzentaje aldatzen doa, hauek zahartzen doazen heinean. Hasieran gizonezko gehiago daude eta urteak bete hala emakumeak dira gehiengoa.

Errealitate honen atzean arrazoi ezberdinak daude, 40 heriotza-kausa nagusietatik 33 arruntagoak dira gizonezkoetan emakumezkoetan baina (biriketako minbizia, auto istripuak, bihotzeko gaitzak ,…). Heriotza tasan ematen diren desberdintasun askok  arrazoi biologikoetan dute oinarria, X kromosomari lotutako inmuno-reguladoreaek neskatoen erantzun inmuneak  hobetu ditzakete esaterako,e ta honek 5 urtetik berako neskatoen heriotza tasa murriztuko luke. Beste batzuk ordea genero arrazoiekin dute lotura, rolekin, gizarteak genero bakoitzari ematen dizkion jarrera eta karga sozialekin; haurren ezkontza eta haurren erditzeak nesken kasuan eta indarra behar duten lanak gizonezkoen kasuan.

Gizonen eta emakumeen bizi itxaropenen arteko aldea handiagoa da herrialde aberatsetan. Diru sarrera kaskarragoak dituzten herrialdeetan emakume asko erditze momentuan hiltzen dira, eta horrek gizonekin – zeinak arrazoi ezberdinengatik hiltzen diren- dagoen aldea murrizten du.

Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak aldiz, ez dira bizi-itxaropenarekin lotutakoak bakarrik, Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) ere eragiten diete.

Sexu bereizketa posible izan den GJH adierazle guztietan ezberdintasun nabaria ikusi da gizon eta emakumeen artean, adibidez: IHES kasu berriak 1.09 gehiago dira gizonezkoengan emakumeengan baino, eta auto istripuetan hildako gizon kopurua emakumeen bikoitza da, eta erailketa tasa gizonezkoetan 4 aldiz altuagoa da emakumeetan baino. Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, 15 eta 49 urte bitarteko emakumeen %35ak indarkeria fisiko zein sexuala salatu duela kalkulatzen da; beren bikotekideen zein beste batzuen aldetik. Honi, mutilazio genitala edo gogoz kontrako ezkontzak ere gehitu behar zaizkio.

Errealitate hauek ikertuta, txostenak ekintza batzuk proposatzen ditu, etorkizunera begira:

  1. Sexuarekin lotutako faktoreak kontuan hartzen dituzten eta generoarekiko sentsibleak diren politikak garatu
  2. Osasuneko informazio sistematan inbertitu, bereizitako informazioa kontutan hartuta.
  3. Erakunde harberak sortu, bizi duten errealitatearekiko sentsibleak direnak.
  4. Faktore ezberdinen eraginak kontuan hartu (desberdinekria sozioekonomikoak, genero desberdinkeriak…) gizarte zerbitzuak erabiltzeko garaian.
  5. Sexu eta generoaren arteko ezberdintasunak kontuan hartu, eta gizon eta emakumeen osasunari nola eragiten dioten ere bai.

Dokumentu osoa lotura honetan (leiho berri batean irekitzen da)topatuko duzu.