Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zaintzaileak. Minbiziaren aurpegi ezezaguna

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Asociación Española Contra el Cancer (AECC)ren laguntzarekin egindako dokumentu honek minbizia lantzen du, pazientearen inguruan dauden pertsonen ikuspuntutik. Bertatik bost aholku ematen ditu, minbizia eta honen  kontrako borroka hobeto jasateko:

1. Pazientearekin hitz egin. Zaintzaileek ez dakite gaixoei bide luze honetan konpainia egin eta laguntzeko erarik egokiena zein den; minbiziaren prozesu honek ez dio egunerokoari bakarrik eragiten, arlo emozionalean ere sartzen da. Lehen pausua “gertatzen ari dena onartzea” da, eta lehen sintomak iritsi arte behatzaile rol hori ekiditea. Hori dela eta AECCren hitzetan “garrantzitsuena pertsonari konpainia egitea da, ez dadila bakarrik sentitu”.

2. Gaixotasunaren inguruan hitz egin edo ez: Kasu bakoitza desberdina da, galdatu egiten da gaixotasuna zein puntutan dagoen arabera, halere kasu guztietan gaixotasunaz hitz egitea gomendatzen da; isiltasunak ez du batere laguntzen, garrantzitsuena zer informazio behar duen jakitea da. Badaude prozesua honek zertan datzan jakin gabe bizitzen duten pertsonak, galderarik egiten ez dutenak eta ardura senitartekoren bati ematen diotenak. Beste batzuk ordea gertatzen ari zaienaren xehetasunak ezagutu nahi dituzte. Azken kasu honetan informazioa ezkutatzea kaltegarria da oso.

3. Enpatiaren garrantzia: Beste pertsonaren azalean jartzea ezinbestekoa da, bai pazienteak eta bai zaintzaileak  bizi dituzten emozio eta kontraesanak ulertzeko. ¿ Nola jakin dezakegu zer behar duen? Hitz eginez, bestearen azalean jartzen saiatuz. “Saia zaitez presarik ez izaten, entzun eta partekatu zure sentimenduak beste pertsonak ulertzen duzula sentitu dezan, eta galdeiozu, batez ere galdeiozu”.  Hau da AEEC gomendatzen duena. Hauen hitzetan  Indartsua izan behar duzu bezalako aholkuak ekidin behar ditugu edo gertatzen ari zaionaren errua berak duela sentiaraztea  medikuarenera lehenago joan behar zenuen edo ezin duzu jarrera horrekin jarraitu bezalako esaldiekin.  Zertan lagun zaitzaket? Bezalako galderak egin behar dira, garrantzitsuak dira.

4. Pazienteak negar egiten duenean: momentu zailak dira, gaixoak errealitatearekin bizi duen dolua intimoa da. Gertakari hauek ahalik ta era egokienean jasateko edo eramateko  erreminta egokienak isiluneak errespetatzea eta lasai egote dira. Gertatzen denean,zaintzaileak egin dezakeen onena amorrua pasa arte itxarotea da, jarrera lasai batekin, eskuragarri egotea eta negar egiten uztea, honek lasaitzen lagunduko baitio.

5. Zaintzailea zaindu. Kalitatezko zaintza eskaini ahal izateko ezinbestekoa da zaintzailea emozionalki zein fisikoki ondo egotea”, eta horretarako bere burua zaindu behar du keinu txikiekin: egunean zehar atsedenaldi txikiak egin, gauetan laguntza eskatu edo txandak egin, nekatuta sentituz gero medikuarekin hitz egin…  AECCtik “tentsioa deskargatzeko” ariketa fisikoa egitea ere gomendatzen dute, eta jarduerak ondo planifikatzea.

Gaixotasunaren pisua jasatea tokatu zaio zaintzaileari, baina prebentziorik onena laguntza garaiz eskatzea da: laguntza mediku eta psikologikoak zaintzaileari gaixotasunari aurre egiteko erremintak ematen dizkie.