Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Generoen arteko etenak

Argitalpen-data: 

Koordinaziao Soziosanitarioko taldea

Ikerketa ekonomiko eta sozialean aritzen den think tank a da Funcas; urtero Panorama Sozialaren inguruko ale bat argitaratzen du, eta oraingoan Espainian alor edo dimentsio ezberdinetan nabari diren genero-ezberdintasunak landu ditu. Hala nola osasunean, zaintzan, genero indarkerian edo enpleguan ikusten diren genero ezberdintasunak.

Artikulu nagusiak.

Panorama Social aldizkariko 27. Alean argitaratutako 13 artikulutatik lau azpimarratu nahi ditugu:

  •  “Emakume migranteak eta zaintza lanak: etxeko sektorearen transformazioa Espainian Magdalena Díaz Gorfinkiel (Universidad Carlos III)eta Raquel Martinez Bujánen (Universidad de Coruña) lana. Bertan etxeko – lanaren sektorearen egoera Espainian zein den aztertzen du, sektore hau  zaintza merkantilizatuaren garapenaren sektore bezala ulertuta. Emakume immigranteen lan mundurako sarrera  nagusia edo jendetsuena ere sektore honetan ematen da. Sektorean bizi izan den aldaketa eta eboluzioak bi gauza uzten ditu garbi: Batetik zaintzak gero eta pisu handiagoa duela antolaketa sozialean eta bestetik nazioarteko migrazioaren  eta zaintzen kudeaketa estrategia globalizatuen arteko lotura bat badela.

  •  Espainiako adinekoen asebetetze maila, genero ikuspegitik” Marta Ortega Gaspar eta Carlos Gamero Burónen (Malagako unibertsitatea) artikulua.  Idazleek adinekoen asebetetze maila definitzen duten determinanteaz aztertzen dituzte lan honetan, eta horretarako egungo bizitzarekiko duten asebetetze maila eta zahartzaroari dioten beldurra konparatzen ditu. Bertan ikus daiteke emakumeek beldur gehiago dutela gizonezkoek baino, eta ondorioz, esan daiteke  adinekoek bizitzarekin duten asebetetze maila azaltzen  duten faktoreak ezberdinak  b direla gizonetan eta emakumezkoetan.

 

  • Genero ezberdintasunak osasunean. Espainiarren osasunaren inguruko analisi deskriptiboa. Debora Álvarez del Arcok(Madrilgo Universidad Complutense) osasunean ematen diren genero ezberdintasunak aztertzen ditu, osasuneko ezberdintasun sozialak landuz, eta horretarako Europako Osasun inkesta 2014(“EESE-214) ko datuak erabiliz. Ondorioetan ikus daiteke emakumeen osasun-egoera gizonena baina okerragoa dela; horrenbestez idazleak gomendatzen du politiko sozial eta sanitario berriak diseinatzea, emakumeen jokabide ereduak eta morbilitate ereduak ere kontuan hartuko dituztenak, desberdintasun hauek gutxitu asmoz.

 

  • Lana eta etxeko indarkeria sufritzeko arriskua. Sostengatzaile nagusia izatearen garrantzia. César Alonso Borrego eta Raquel Carrasco (Carlos III unibertsitatea) k ikerketa bat argitaratu dute, non emakumearen eta bere bikotearen lan egoera, eta honen ondorioak aztertzen diren.; betiere etxeko-indarkeriaren ikuspuntutik. Ikerlarien arabera “indarkeria arrisku txikiena eta egoera parekideena  bikotean biek lan egiten dutenean ematen da”.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Funcasek argitaratutako Panorama Social aldizkariaren 27.alean topatuko duzu.