Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Epe luzeko zaintzen erronka Europan. Politika nazionalen ikerketa lana.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Challenges in Long Term Bare in Europe. A Study of National Policies (2018) lanak Epe Luzeko Zaintzak aztertzen ditu Europar batasunean, beren ezaugarri nagusiak, erronkak eta egindako aldaketak. Txostenaren oinarria EBko 35 herrialdetan egindako ikerketa bat da.

A.  Epe Luzeko Zaintza sistemen ezaugarri nagusiak

Lurralde eta instituzioen arteko zatiketa.
Herrialde gehienetan Epe Luzeko Zaintzek (ELZ) ez dute esparru propio bat gizarte politiken barnean.  ELZen eskaintzaren ezaugarrietako bat alderdi social eta sanitarioen arteko integrazio falta da; eta horrek arduren zatiketa bat ekartzen du. Kasu gehienetan ELZ ek finantziazio iturri bat baino gehiago izaten dute, eta hauek maila ezberdinetan antolatzen dira (horizontala eta bertikala).

Osasun sistemako profesionalek eskaintzen dituzten zaintzen arduraduna osasun sistema da, eta mendekotasuna duten pertsonekin erlazionatutako zerbitzuena berriz  arlo soziala.  Gutxi dira sistema sozial eta sanitarioak era horizontal batean integratzen dituen sistema bat duten herrialdeak (Danimarka, Portugal edo Irlanda esaterako). Herrialde gehienetan sektore sozial eta sanitarioaren arteko zatiketa horizontal honekin batera arduren zatiketa bertikal batekin batera ematen da; non hiru maila instituzionalek botere ezberdina duten: Nazionala, herrialdekoa eta udalerrikoa (Austria, Belgika, Espainia, Italia, etab)

 

Etxeko zaintzei lehentasuna ematea
Herrialde askotan (Austrian, Danimarkan edo Frantzian esaterako) etxez etxeko arreta zerbitzuak lehentasuna du egoitzekiko, baina eskaintzen diren zerbitzuak ez daude behar bezain garatuta (Espainia, Irlanda, Polonia…)

Errehabilitazio eta prebentzio estrategiak ezinbestekoak dira adineko pertsonak era independentean bizi ahal izateko eta fisikoki, mentalki eta sozialki aktibo mantentzeko; ahalik eta denbora gehienez. Horrela menpekotasuna eta isolamendu soziala ekiditen dira.

Adineko jendeari eskaintzen zaizkien egoitzek ere zaharkituta daude zenbait herrialdetan, eta beste batzuetan berriz plazak eta baliabideak murriztu dira desinstituzionalizazio politiken eraginez. Eskaintzaren oso gainetik dagoen eskaera batek eta osasun baliabideen erabilera txar batek (egonaldi ebhar baina luzeagoak, esaterako) sektore pribatua indartu du, baliabide ekonomikoak dituzten haiei zuzendutako sektore pribatua.

Finantziazio akordioak
ELZen finantiazio publikoa eta prestazioak menpekotasuna duen pertsonak  behar dituen zaintzen, bere diru-sarreren,  ondasunen  eta familian dituen zaintzaileen araberakoak izaten dira. Herrialde gehienetan  menpekotasuna edo beharra duen pertsonak ekonomikoki parte hartu behar izaten du ordainketan, bai egoitzetan baita etxeko zaintzan ere.

Zaintza informalen garrantzia
ELZek familiarteko zaintzaileek eskainitako zaintzak dira hein handi batean . Senide-zaintzaile  hauek emakumeak izaten dira gehienetan, menpekotasuna duen pertsonaren emazte edo alabak. Herrialde batzuetan guraso eta seme-alaben arte harremanak legeak babesten eta erregulatzen ditu. Politika publikoek zaintzaile informalei ematen dieten babesa asko aldatzen da herrialde batetik bestera. Gutxi dira zaintzaileari diru sarrera bat bermatzen diotenak, eta gehienek zaintza-baimenak izaten dituzte, lan jardunaldi motzagoak egin eta menpekotasuna duen senide hori zaindu ahal izateko.

B. Epe Luzeko Zaintzari lotutako erronkak, sistema nazionalek aurre egin beharrekoak.

Sarrera eta egokitze erronkak
Marko instituzionalek eta herrialde zein udalerrietako ezberdintasunek ELZko sarbidea oztopatzen dute. Osasun zerbitzuen eta zerbitzu sozialen arteko haustura horrek erakundeen arteko deskoordinazio a Dakar eta horrek itxaron-denborak eta tramite administratiboak luzatzen ditu.

Komunitatean oinarritzen diren etxez –etxeko arretak eta ELZak dira eskuragarri ez daudenak, herrialde askotan ez baitaude behar bezain garatuta. Gai honen induruan ezberdintasun garbiak daude Europako herrialdeen artean etxez etxeko laguntza eta komunitatean oinarritutako ELZak  askoz garatuago daude iparraldeko herrialdeetan eta zenbait herrialde kontinentaletan  (Belgika, Alemania eta Frantzia)  hegoaldekoetan (Espainia eta Portugal) edo ekialdekoetan (Errumania, Eslovakia..) baino.

Etxez etxeko arretari eta komunitatean oinarritutako ELZei lehentasuna ematearen arrazoietako bat egoitzetako plaza libreen kopurua jaitsi izana da, batez ere azken 25 urteotan. Iparraldeko herrialdeetako adituen arabera desinsitutzionalizazio prozesu bat gertatzen ari da, etxez etxeko laguntza indartzen ari dena. Hegoaldeko herrialdeetan berriz ELZetarako ohe kopurua igotzen ari dira egoitzetan; honen atzean lan merkatuaren egituraren aldaketa (emakume gehiago lan munduan),  Bizi itxaropena luzatzea eta famili-egituren aldaketa daude. Ekialdeko Europan egoera are nahasiagoa da. Izan ere, zenbait herrialdeetan egoitzetako plazan beheraka egin dute 2000.urtetik, eta besteetan aldiz gora.

Egoitzetako plaza eskasiaren erronka Europako herrialde guztietan ikus dezakegu. Aurrez aipatu moduan, iparraldeko herrialdeek eta herrialde kontinental zenbaitek bere ELZen politiken noranzkoa aldatu dute; egoitzetako arretatik etxez etxeko laguntzara eta arreta komunitariora. Txosten honek aldiz, desinstituzionalizazioa gai konplexua dela adierazten du. Desinstituzionalizazioa bere horretan ez da arazo bat, baina buruhauste bilakatzen da etxez etxeko arretarekin eta zaintza komunitarioekin osatzen ez denean. Horrenbestez, garbi dago desinstituzionalizazioak EPZen berrantolaketaren parte izan beharko lukeela: ez da aukera “merkea” eta egoitzak eta bertako baliabideek denontzako eskuragarriak izan behako lukete.

Faktore estrukturalez gain, zenbait herrialdeetan krisi ekonomiko eta finantzieroaren ondorioz  izandako arazoak daude: Etxez etxeko laguntza zerbitzuetara jotzea ia ezinezko egiten dutenak, diru murrizketen ondorioz.

 

Kalitatearen erronka
ELZen kalitatea ezinbestekoa da adinekoen bizi kalitatea hobetu eta mantentzeko, nola egoitzetan, hala beren etxebizitzetan. Kalitatea neurtzeko garaian, ohikoena estandar aurredeterminatu batzuk erabiltzea da eta lizentzia edo agiriak eskatzea. Hau erabilgarria izan liteke egoitzen kasuan, baina ez etxez etxeko arretan. Zenbaitetan, erabiltzaileen asebetetze inkestak edo jasotako kexak aztertzen dira.

Kalitateaz ari garenean, zerbitzua eskaintzen duten pertsonen lana ere kontuan hartu behar dugu. Sektorearen erakarpen maila baxua da, gehienetan era negatiboan deskribatzen delako, lan baldintzak nahiko txarrak direlako eta lan prekarietatea dagoelako (diru sarrera eskasak, formazio falta, lan karga handiak…). Ondorioz profesional gutxi daude sektorean.

 

Enpleguaren erronka
Zaintza informalak pisu handia  du  ikertutako herrialde guztietan.

Zaintza informala zabaltzearen arrazoi nagusia baliabide formalen gabezia, edo hauen eskuragarritasun falta da. Beste arrazoi batzuk ere badaude, ELZen kalitatea murriztu dezaketenak; diru-laguntzak edo familia barruko belaunaldien arteko harreman-eskema tradizionala, esaterako.  Gainera, aldaketa kulturalak eman diren arren, jarrera berriak dauden arren eta zainta lanen banaketa zertxobait aldatu den arren, ardura emakumeena da kasu ia guztietan. Honek era negatiboan eragiten du emakumeen lan munduratzean; datuek garbi uzten dute emakumezkoak gizonezkoek baina prestutasun handiagoa dutela beren lanak utzi edo lanorduak murrizteko, beste pertsona bat zaindu behar dutenean.

Etxeko langileek, gehienetan emakume migranteek, oso rol garrantzitsua dute ELZetan. Arrazoi nagusia zaintzaile profesionalen kostu altuak,lanerako adinean daudenentzat laguntza falta (hauek senide bat zaindu ahal izateko) , eta egoitzetako plaza eskasak. Migranteen formazio falta eta ELZetan dirtuzten lan baldintzak arazo garrantzitsua dira, EB herrialde guztietan landu beharrekoa.

Egonkortasun finantzeroaren erronka
ELZen gastuak nabarmenki gora egin du azken 20 urteotan, ikerketan parte hartu duten 35 herrialdeetan. Gastu hau, aurrerantzean, herrialde gehienen lehentasunen artean egongo da, iragarkizunek diotenaren arabera ELZetan egiten den gastu publikoa BPGren %1.6etik %2.7ra pasako baita aurki.

C.Erreformak
ELZen arloan erreforma ugari eman dira azken 10 urteotan (2008-2018) aztertutako 35 herrialdeetan. ELZren alderdi ezberdinekin lotutako 3 joera nagusi identifikatu dira:

  1. ELZen politika mixtoetan zuzenketak, egoitzetatik etxez etxeko arretara eta zaintza ko munitariora joaz.
  2. Egonkortasun finantzieroa hobetzeko esfortzuak
  3. Zaintzen eskuragarritasuna hobetzea, zaintza informala ere hemen sartuta.

D. Epe Luseko Zaintzak neurtzearen erronka

Eskuragarritasuna, egokitasuna eta jasangarritasun finantzieroa neurtzen duten adierazleak herrialde gehienetan topa ditzakegu. ELZen kalitatea aldiz, neurtzen zaila den fenomeno multidimentsionala da: batzuetan eskuragarri dauden datuak neurrira egindakoak izaten dira, eta beste batzuetan ez dute zaintzen kalitatea ondo neurtzen. Hortaz, ia ezinezkoa da herrialdeen arteko konparaketak egitea.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, dokumentu osoa topatuko duzu esteka honetan.