Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk abordatzeko, hain beharrezkoa den koordinazio sozio-sanitarioa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Portada gai honen inguruan: Alzheimerra eta beste dementzia batzuen eragin sozio-ekonomikoa Europako 5 herrialdetan- Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Espainia eta Kanada

The Economist astekari britainiarraren Inteligentzia unitateak txoten bat argitaratu du gai honi buruz: Alzheimerra eta beste dementzia batzuen eragin sozio-ekonomikoa Europako 5 herrialdetan- Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Espainia eta Kanada.

Txostenak, elkarrizketa sakonen bidez irakaskuntza, mediku eta pazienteen elkarteko adituen iritziak abordatzen ditu, ondorengo gaiari buruz: gaixotasun hauek (Alzheimerra eta beste dementziak) osasun sistemetan dituzten ondorioak eta gobernuek zein giltzarri diren erakundeek garatutako ekimenak.

Egindako lana datu epidemiologikoen azterketan oinarritzen da, batez ere lehenengo pauso bezala, Alzheimer eta beste dementziak aipaturiko herrialdeetan dituzten intzidentzia eta prebalentzia ikusteko. Ondoren, aipaturiko herrialdeetan patologia hauek duten eragin ekonomikoa aztertzeko.

The Economist-ek argitaratutako datuen arabera hauxe da Espainiako egoera: populazioaren % 1,9k dementzia du, urtero bataz besteko gastua pazienteko 24.184€ da, % 71 kasuetan familiaren esku gelditzen da kostu hori eta gastuaren arrazoi nagusia gizarte izaerako zainketa da

Txostenak Espainiari dagokionez ondorengoak nabarmentzen ditu: 1) 2016an Osasun Sistema Nazionalaren Gaixotasun neurodegeneratiboen Estrategia aurkeztu zela, oraindik ez daude Autonomia erkidegoetan onartuta eta ezarrita; dena dela egoera hori konpontzeko urratsak ematen ari dira. 2) Gaixotasun neurodegeneratiboak jasaten dituzten pertsonen zaintzaile informalei laguntzeko tokian tokiko programa bereziak ari dira garatzen.  Txostenak Espainiari dagokionez ematen duen ondorioetako bat: familiak direla bere gain hartzen dutenak dementziaren eragin ekonomikoa,

Horrezaz gain, Ministerioak aitortu egiten du pazienteei arreta emateko, guztiz beharrezkoa dela bide asistentzialak ezartzea.

Espainia zein beste herrialdeei dagokionez, txostenak azpimarratu egiten du guztiz beharrezkoa dela estrategia nazionalak ezartzea, Alzheimerra eta beste dementzia mota batzuek dituzten pazienteei eskaintzen zaizkien zainketen hornitzaileen koordinazioa hobea izan dadin inziditzeko.

Gai honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, txosten guztia ikus dezakezu; Assessing the socioeconomic impact of Alzheimer's disease in Western Europe and Canada. Londres, The Economist, 2017.