Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Proiektuak

I. Lankidetza publiko-soziala euskal elkarteen sarearekin

Azken 25 urte hauetan, euskal gizarte zibileko elkarteek eta erakundeek balio handiko zeregina izan dute bakearen, indarkeriarik ezaren eta giza eskubideen aldeko borroka egiten. Etapa berri honetan, Eusko Jaurlaritzak ekarpen horren jarraitutasuna sustatu nahi du erakunde publikoen eta gizarte zibil antolatuko eragileen arteko lankidetza publiko-sozialeko estrategia bidez.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak Elkarrekin bonu-programa bultzatu du. Funts horri esker ekarpen ekonomiko bat ematen zaie gizarte-erakundeei hainbat arlori buruz, hala nola hezkuntzari, herritarren parte-hartzeari, elkarbizitzari, gatazkak konpontzeari eta abarri buruz ikastetxeei, udalei eta beste erakunde batzuei emandako prestakuntzako, dinamizazioko edo aholkularitzako zerbitzuen justifikatutako ordu bakoitzeko.

Ekimen horren garapenak ekarriko du akordioak eta hitzarmenak ezartzea bi norabidetan. Alde batetik, “Bizikidetzaren aldeko Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoaren” zati izan nahi duten eta Elkarrekin Bonu Programari atxiki nahi zaizkien gizarte zibil antolatuko erakundeekin; eta bestetik, ekimen hau sustatu nahi duten erakundeekin.

Elkarrekin bonuen Dekretua (PDF, 282 KB)

II. Herritarren parte-hartze zuzena sustatzea

Bake eta bizikidetzaren alorrean, herritarren parte-hartzearen sustapena honako bitarteko nagusi hauen bitartez bideratzen da:

  • Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko hitzarmenetik ateratzen dena, herritarrekin lotura izateko bi erakundeek dituzten parte hartzeko tresnen bitartez.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzeko hitzarmenak, enkarguak edo akordioak bultzatzeko aukera modu zehatzean, praktikoan, funtzionalean eta eraginkorrean proiektatuz.

III. Bizikidetzaren aldeko adostasuna Foru Aldundiekin eta Udalekin

Eusko Jaurlaritzak akordio bat proposatu nahi die udal- eta foru-erakundeei jardun hitzartuaren oinarrizko ardatz batzuk definitzeko bizikidetzari dagokionez. Ekimen honen espiritua batuko gaituzten jardun xumeak eta askotarikoak sustatzea da.

Lana Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen artean bateratuko da gutxienekoak adostuta, honako ardatzak garatzea ahalbidetuz:

  • Herritarren parte-hartzeko aukera sustatzea gizarte zibileko erakundeekin elkarlanean jardunda, udal zein eskualde mailan-.
  • Bizikidetzaren alorreko organoak, foroak edo askotariko gomendioak tokiko eremuan sustatuko dira gizartea elkartzeko kultura dinamizatzeko.
  • Udalen, ikastetxeen eta gizarte zibileko erakundeen arteko tokiko aliantza estrategikoa ahaleginak koordinatzeko, gizartearen eta hezkuntzaren arteko konpromisoa garatzeko bizikikidetzari dagokionez.

IV. Memoriaren Plaza ekimena

Memoriaren Plaza ekimenaren bidez, herritarrak gonbidatuta daude haien testigantza ematera, haien ekarpenari esker memoriaren puzzlea osa dadin, demokratikoki eta era partekatuan. Hiru formatu desberdin eskaintzen dira:

  • Emozioak, 7 segundoko formatuetan. Telefono mugikorrarekin, zazpi segunduko bideoak jasotzeko gonbidapena, lehenengo planoan pertsona nagusien begitarte isila jasotzea. Pertsona baten aurpegia bere memoriaren argazkia da.
  • Testigantzak, 2 minutuko formatuan. Telefono mugikorrarekin, bi minutuko bideoak jasotzeko gonbidapena, herritarren memoriari lotutako bizipenen edo oroitzapenen lekukotzak jasoz.
  • Proposamenak, 1.000 karakteren formatuan. Memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen inguruko politika garatze aldera modu positiboan idatzitako proposamenak bidaltzeko gonbidapena; gehienez ere, 1.000 karakteretan laburbilduta.

Ekarpen guztiak telefono mugikorraren bidez bidali ahal izango dira eta www.memoria.eus webgunean ikusi.

Azken aldaketako data: 2015/07/16