Lehendakaritza

Errefuxiatuak

2015ean, krisi humanitario larria hasi zen Europako mugetan, ehunka mila pertsona gerratik ihesi erbesteratu zirenean. Urte batzuk geroago, krisi humanitarioak bere horretan jarraitzen du. Egoeraren larritasunak, horren lehentasunak eta Europak eman duen erantzun eskasaren datu adierazgarriek puntu batean egiten dute bat: erantzun efizienteagoa eman behar da, eta, horretarako, alderdi ugari batzen dituen lankidetza aktiboa ezinbestekoa da. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak, bere eskumen eta gaitasunen arabera, errealitate hori aldatzen lagundu nahi du. Proposamen zehatzak egingo ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoan errefuxiatuak hartzeko gaitasuna areagotu eta gizarteratze-prozesuak hobetzeko. Horretarako, ikuspegi integrala bultzatu behar da honako ardatz hauen inguruan: proposamen positiboak, eraldaketa, giza ekintza, prebentzioa, eragina eta sentsibilizazioa.

Azken aldaketako data: