Osasun Saila

Osasun-arloko sektorearteko ekintza

Elkarren artean lotura duten faktoreen sare konplexu batek determinatzen du pertsonen eta biztanleriaren osasuna, eta, horregatik, sustapen- eta babes-neurriak ezin dira bakarrik mugatu osasun-sektorera. Osasun-ongizatea eta -ekitatea hobetzeko politika publikoak diseinatzeko eta inplementatzeko, beste sektore batzuen inplikazio aktiboa behar da, prozesuaren urrats guztietan.

Osasuna hobetzeko eta haren determinatzaileetan eragiteko sektore ezberdinen artean egiten den lanari osasun-arloko sektorearteko ekintza esaten zaio. Lan egiteko modu horrek tresna eta adibide praktikoak behar ditu, ikusteko nola lortu ahal dituen osasun-sektoreak, arrakastaz lortu ere, beste sektore batzuen arteko konpromisoak.

Azken aldaketako data: