Osasun alorreko tasak eta bestelako ordainketak
Indarrean dagoen testu eguneratua. 2025/01/01
(OHARTARAZPENA: testu honek informazio-izaera du. Araudi kontsolidatua da, eta egindako aldaketak, eraginak eta indargabetzeak jasotzen ditu, bai eta eguneratutako zenbatekoak ere. Benetako testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak dira.)
- Aplikazioa erabili aurretik ziurtatu bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta duzula ordenagailuko konfigurazioan. Nola desaktibatu?
- Internet exploreren blokeatzailea desaktibatu
- Google Chromen blokeatzailea desaktibatu
- Mozilla Firefoxen blokeatzailea desaktibatu
- Aplikazioarekin arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU-ZE Egoitza Elektronikoa): 945 01 68 38
Ziurtagiri elektronikoa, ontzi-jokoa, … izanez gero:Datu pertsonalak, … identifikatuz sartzen bada
- Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa
- Elikadura-legeari aplikatzeko egindako kontrol ofizialen eta bestelako jarduera ofizialen tasa
- Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa
- Farmazia arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun arloko publizitateari buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeagatik ordaindu beharreko tasa
- Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa
- Medikuntza nuklearreko, erradioterapiako eta erradiodiagnostikoko laguntza-unitateen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programak baliozkotzea
- Prestakuntza-jardureren gaineko tasa
Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa
160. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen osasun-neurriak dira.
161. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.
162. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
163. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
|
Hilotzak eta gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea |
107,64 |
|
Gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea |
10,74 |
|
Beilatzea eta hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea |
135,78 |
|
I. eta II multzoetako hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea |
102,47 |
|
Beilatokiak ireki eta jardunean jartzea |
397,09 |
|
Errausketa-labeak ireki eta jardunean jartzea |
397,09 |
|
Hilerriak ireki eta jardunean jartzea |
627,67 |
|
Hilerriak ixtea |
102,47 |
Elikadura-legeari aplikatzeko egindako kontrol ofizialen eta bestelako jarduera ofizialen tasa
Elikagaiei eta pentsuei buruzko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta bestelako jarduera ofizialei buruzko 2017/625 (EB) Erregelamenduak ezartzen duenez, agintari eskudunek tasak jasoko dituzte erregelamendu horretan jasotako jarduera jakin batzuekin lotuta egiten diren kontrol ofizialengatik.
Hauek dira jarduera horiek:
- hiltegiak,
- zatikatze-gelak,
- ehizarako prozesamendu-gelak,
- arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeagatik,
- premiazko hilketetatik eta zezen-ikuskizunetatik datozen behi-haragiak kontrolatzeagatik,
- esportaziorako osasun-ziurtagiriak eta -atestazioak emateagatik,
- zenbait produktu merkaturatu direla jakinarazteagatik (elikagai-osagarriak, 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktuak),
Hiltegiei bakarrik aplika dakizkieke kenkariak, eta horiek ezin izango dute guztira zerga-kuoten % 50 gainditu. Kenkariak aplikatzeko, aldez aurretik aitorpena eskatu beharko da, enpresa kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari zuzendutako eskabidearen bidez. Eskaerarekin batera, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Informazio guztia eta zenbatekoen eguneratzeak Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean argitaratuta daude
. Lege horrek irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzen du.
Tasa horien ordainketa errazteko, hiru autolikidazio-eredu prestatu dira, eta honako hauetan deskarga daitezke:
- Abereak eta haien produktuak hiltegietan eta ehiza haragia prozesatzeko geletan ikuskatu eta kontrolatzeagatiko tasen autolikidazio eredua (PDF, 303 KB)

- Abereak eta haien produktuak hiltegietan eta ehiza haragia prozesatzeko geletan ikuskatu eta kontrolatzeagatiko tasen autolikidazio eredua (PDF, 288 KB)

- Autolikidazio eredua, jaulkitako ziurtagiriengatik eta merkaturatzeko jakinarazpenengatik (1412/2018 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta produktuak) (PDF, 266 KB)

164. artikulua.– Xedea.
Tasa honen helburua da:
- Hiltegietan, zatikatze-geletan, ehiza prozesatzeko geletan, arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzean, ziurtagiri ofizialak egitean eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeari buruzko jakinarazpenean kontrol ofizialengatiko jarduketak zergapetzea.
- 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) letran aurreikusitakoaren arabera, kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu ondoren, hasieran aurreikusi gabeko kontrol ofizialetan egiten diren kostuak berreskuratzea.
- Jarduerak zergapetzea kontrol ofizialengatik eta beste jarduera ofizial batzuengatik, beste herrialde batzuetara esportatzeko Europar Batasuneko betekizunen osagarri diren aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoagatik.
Horretarako, honako tasa hauek bereiziko dira:
- Hiltegietako kontrol ofizialengatiko tasa.
- Zatikatze-geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
- Ehiza prozesatzeko geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkatuan sartzeko kontrol ofizialengatiko tasa.
- Ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.
- Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenagatiko tasa.
- 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera, hasiera batean aurreikusi gabeko kostuak berreskuratu behar diren jardueretarako kontrol ofizialengatiko tasa.
- Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindako kontrol ofizialen eta bestelako jarduera ofizialen kostuak estaltzeko tasa.
165. artikulua.– Zergapeko egitatea.
-
Tasa honen zergapeko egitatea osasun publikoa zaintzera bideratutako jarduketak dira. Osasun arloan eskumena duen saileko fakultatiboek egiten dituzte jarduera horiek, kontsumorako animalien eta haien haragi freskoen kontrol ofizialak eginez, bai eta hilketa-lokaletan edo -establezimenduetan, ehiza prozesatzeko geletan, arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpenaren eta merkatuan sartzearen kontrol ofizialetan, ziurtagiri ofizialak igorriz eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzearen jakinaraziz ere. Halaber, tasa honen zergapeko egitatea honako hauek dira: osasunaren arloan eskumena duen saileko langile fakultatiboek hasieran aurreikusi gabeko kontrol ofizialetan egindako jarduketak, horien kostuak 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera berreskuratu behar direnean, eta egindako kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu ondoren beharrezkoak izan direnean, edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko egin direnean, edo ez-betetzea konpondu dela egiaztatzeko egin direnean, bai eta kontrol ofizialetako jarduketak eta beste jarduera ofizial batzuk ere, hirugarren herrialdeetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak egikaritzeko esku-hartze sistematikoaren ondorioz, Erkidegoko betekizunez gain.
-
Zerga ordainarazteko, aurreko paragrafoan zehaztutako zergapeko egitatearen barruan sartzen diren osasun-kontrol ofizialen jarduerak honela katalogatzen dira:
- Behi, txerri, ardi, ahuntz eta bestelako hausnarkarien, untxi eta lumadun eta iledun ehiza xeheko abereen eta solipedo/ekidoen eta eskortako hegaztien haragi freskoak lortzeko ante mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak.
- Hildako animaliei post mortem egindako osasun-ikuskapenak eta -kontrolak, haragi fresko berberak lortzeko.
- Establezimenduan egindako eragiketen dokumentu-kontrola.
- Giza kontsumorako diren kanalak, erraiak eta hondakinak kontrolatzea eta zigilatzea, bai eta ehiza-haragia prozesatzeko eta zatikatzeko geletan lortutako piezak markatzea edo etiketatzea ere.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea dokumentuetan ikuskatzea eta kontrolatzea.
- Esportazio-ziurtagiriak, salmenta askeko ziurtagiriak eta osasun-atestazioak ematea.
- Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak merkaturatzeko komunikazioei eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produkturi buruzko azterlana.
- 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera kostuak berreskuratu behar zaizkien jardueretarako kontrol ofizialak, hasiera batean aurreikusi ez zirenak, baldin eta beharrezkoak izan badira 2017/625 (EB) Erregelamendua aplikatuz egindako kontrol ofizial batean ez-betetze kasu bat detektatu delako, edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko egin badira, edo ez-betetzea zuzendu dela egiaztatzeko.
- Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindakoak.
166. artikulua.– Subjektu pasiboa.
-
Tasa hauen subjektu pasiboak tasaren zergapeko egitate diren eragiketak egiten diren establezimenduetako pertsona fisiko edo juridiko titularrak dira.
-
Subjektu pasiboek zerbitzuaren prestazioa eskatu duten pertsonei edo tasaren xede diren eragiketak egin dituztenei jasanarazi beharko diete tasaren zenbatekoa, fakturan kargatuz, eta, ondoren, Administrazio orokorrari ordaindu beharko diote, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.
167. artikulua.– Erantzule subsidiarioak.
Erantzule subsidiarioak sozietateak administratzen dituzten pertsonak edo erakundeak izango dira, bai eta porroten, konkurtsoen, sozietateen eta, oro har, tasen sortzapena eragiten duten ikuskapen- eta kontrol-jardueretan aritzen diren sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak ere.
168. artikulua.– Tasaren sortzapena.
-
170. artikuluaren arabera jasotako tasak edo kargak honela sortuko dira:
- Aldez aurretik ordainduta, zerbitzuak subjektu pasiboak edo interesdunak eskatuta ematen direnean, 170. artikuluko 1. paragrafoko e) eta f) apartatuen kasuan.
- Hiru hilean behin, 170. artikuluko 1. paragrafoko a), b), c), d) eta h) apartatuen kasuan.
- 170. artikuluko 1. paragrafoko g) apartatuen kasuan, zergapeko egitate diren administrazio-jarduerak egiten diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Ordainketa egingo da osasun-arloan eskumena duen sailak egindako likidazioa jasotzen denean, 173. artikuluarekin bat etorriz.
-
Establezimendu berean eta interesdunak eskatuta hiltze- eta zatikatze-eragiketak ondoz ondo egiten direnean, tasaren zenbateko osoa prozesuaren hasieran zehaztuko da, metatuta, dagozkion kuotak noiz sortzen diren kontuan hartu gabe, betiere kapitulu honetako artikuluan likidazioen metaketari buruzko arauei buruz aurreikusitakoari kalterik egin gabe.
169. artikulua.– Zergapeko egitatea gauzatzeko lekua.
-
Zergapeko egitatea euskal lurraldean gauzatu dela ulertuko da, baldin eta bertan badaude animaliak hiltzeko establezimendua edo instalazioa, kanalak zatikatzen badira, ehiza prozesatzen bada, eta horren bidez arrantzako edo akuikulturako produktuak ekoizten eta merkatuan sartzen badira, bai eta osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuek emandako merkaturatze-ziurtagiri ofizialak eta komunikazioen ziurtagiriak ematen badira, edo Europar Batasuneko 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 79.2 artikuluaren arabera hasiera batean aurreikusita ez zeuden kontrol ofizialen kostuak berreskuratzeko jarduerak egiten badira, edo Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko sistematikoki esku hartzeko kontrol ofizialak eta bestelako jarduera ofizialak egiten badira.
-
Eskortako hegazti bizien osasun-ikuskapena jatorrizko ustiategian egiten denean, ikuskapen horri dagokion zerga-kuotaren zatia ustiategi berean jasoko da, eta hurrengo artikuluan finkatutako kuotaren % 20ra igoko da.
170. artikulua.– Zerga-kuota.
-
Pertsona edo erakunde zergadunari tributu-kuota eskatuko zaio honako eragiketa hauengatik:
- Animaliak hiltzea.
- Zatikatze-eragiketak.
- Ehiza-haragia prozesatzea.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoiztea eta merkatuan sartzea.
- Ziurtagiri ofizialak ematea.
- Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeari buruzko jakinarazpena.
- Hasiera batean aurreikusi ez ziren eta 2017/625 (EB) Erregelamenduaren arabera egindako kontrol ofizial batean operadore berak ez-betetze kasu bat detektatu ondoren beharrezkoak izan diren edo ez-betetze kasuaren irismena eta inpaktua ebaluatzeko edo ez-betetzea zuzendu dela egiaztatzeko egin diren jardueren kontrol ofizialak.
- Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eragindakoak.
Hala ere, hilketa- eta zatikatze-eragiketak establezimendu berean gertatzen direnean, jaso beharreko tasaren zenbateko osoak metatutako bi faseetako kuotena hartuko du, 172. artikuluan aurreikusitako moduan.
-
Hiltegietan egindako hilketa-eragiketetan, hildako abere-kopuruaren arabera likidatuko dira subjektu pasiboari eska dakizkiokeen kuotak.
-
Ante mortem eta post mortem ikuskapen eta osasun-kontroleko, egindako eragiketen dokumentu-kontroleko eta kanalak, erraiak eta hondakinak zigilatzeko baterako jarduerei dagozkien tributu-kuotak, behar bezala baimendutako establezimendu edo instalazioetan hildako animalia bakoitzarentzat, honako zenbateko hauetan zifratzen dira (eurotan):
Abere-mota. Kuota hildako animalia bakoitzeko, euro/abere bakoitzeko.
-
Behi-haragiak:
- 24 hilabete edo gehiago: 5,13.
- 24 hilabetetik beherakoa: 2,05.
-
Premiazko hilketetatik eta zezen-ikuskizunetatik datozen behi-haragiak:
- Lanorduetatik kanpo: 60,00.
- Jai-ordutegian: 80,00.
- Solipedoak/ekidoak: 3,08.
-
Txerri-haragia:
- 25 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,51.
- 25 kilogramotik gorako pisua kanalean: 1,03.
-
Ardi- eta ahuntz-haragia:
- 12 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,15.
- 12 kilogramotik gorako pisua kanalean: 0,26.
-
Hegazti-haragia:
- Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,005.
- Ahateak eta antzarak: 0,010.
- Indioilarrak: 0,026.
- Galeperrak eta eperrak: 0,002.
- Baserriko untxi-haragia: 0,005.
-
-
Zatikatze-eragiketetarako, kuota zehaztuko da zatikatze-eragiketari atxikitako tona-kopuruaren arabera, dagokion animalia-espeziearen arabera. Azken ondorio horietarako, zatikatze-eragiketetarako, haragiaren benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, zatikatu aurretik, hezurrak barne.
-
Zatikatze-geletako osasun-kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako piezen etiketatzea eta markatzea barne, honako honetan finkatzen da:
Abere-mota. Hildako animalia bakoitzeko kuota euro/tona.
- Behi, txerri, solipedo/ekido, ardi eta ahuntz-azienda: 2,05.
- Eskortako hegaztiak eta baserriko untxiak: 1,54.
- Lumadun eta iledun ehiza xehea: 1,54.
- Ratiteak (ostruka, emua, ñandua): 3,08.
- Basurdea eta hausnarkariak: 2,05.
-
Ehiza prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako piezak etiketatzea eta markatzea barne, honako honetan finkatzen da:
Abere-mota. Kuota hildako animalia bakoitzeko, euro/abere bakoitzeko.
- Lumadun ehiza xehea: 0,005.
- Iledun ehiza xehea: 0,010.
- Ratiteak: 0,51.
- Basurdea: 1,54.
- Ehiza-hausnarkariak: 0,51.
-
Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeari buruzko kuota:
-
Arrantzako eta akuikulturako produktuen lehen merkaturatzea:
- 1,03 euro tona bakoitzeko edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
- 0,51 euro tona edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
-
Lehenengo salmenta lonjan:
- 1,03 euro tona bakoitzeko edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
- 0,26 euro tona edo tona-zati bakoitzeko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
-
-
Esportazio-ziurtagiriak, salmenta askekoak eta osasun-atestaziokoak emateari dagokion kuota 41,00 eurokoa da ziurtagiri bakoitzeko.
-
Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenari dagokion kuota 328,00 eurokoa da enpresek egindako komunikazio bakoitzeko.
-
Kostuak berreskuratu behar diren jarduerengatiko kuota 95,81 eurokoa izango da hobekuntza-ikuskapenen kasuan, 383,23 eurokoa jarraipen-auditoretzen kasuan eta 47,90 eurokoa beste edozein kontrol ofizialetarako.
-
Kontrol ofizialen eta beste jarduera ofizial batzuen jarduerei dagokien zerga-kuota 47,90 euro/ordukoa da, Europar Batasuneko betekizunez gain, beste herrialde batzuetara esportatzeko aldebiko akordioetan eska daitezkeen programak gauzatzeko esku-hartze sistematikoak eraginda.
171. artikulua.– Kenkariak.
-
Abereak hiltzera, zatikatze-geletara, ehizakia prozesatzeko geletara eta arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzera bideratutako establezimenduen titularrek honako kenkari hauek aplikatu ahal izango dituzte tributu-kuoten zenbatekoen gainean, eta kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezingo du gainditu tributu-kuoten zenbatekoaren % 50:
-
Negozio-bolumen txikia duten operadoreak.
Hiltegien kasuan, hiltegi txiki bat bada eta urtean 2.000 abere-unitate edo gutxiago hiltzen badira, kenkaria % 30ekoa izango da.
Gainerako industrietan (zatikatze-aretoak, ehiza prozesatzeko gelak, arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeko enpresak), operadore horiek enpresa txikiagoak direnean, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako definizioen arabera, kenkaria honako hau izango da:
- Enpresa ertainak: % 10.
- Enpresa txikiak: % 20.
- Mikroenpresak: % 30.
Enpresa ertaina 250 langile baino gutxiago dituena da, eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 50 milioi eurotik beherakoa duena; txikia, 50 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena; eta mikroenpresa, 10 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.
-
Operadoreen historia, 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeari dagokionez.
Operadorearen betetze-historia kontrol ofizialen bidez egiaztatzen denean, hau da, araua betetzearen historia ona dutenak.
2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeko historia ona duten operadoreek ez-betetzeen historia dutenak baino kostu global txikiagoak hartuko dituzte beren gain, kontrol ofizial ez hain sarriaren mende egongo baitira.
Honako kenkari hauek aplikatuko dira, azken bi urteetako kontrol ofizialen emaitzen arabera, dela ikuskapenaren bidez, dela kontrol ofizialaren auditoretzaren bidez:
-
Ikuskapenaren ondorioz lortutako higiene- eta osasun-baldintzen arabera, kenkaria honako hau izango da:
- Oso onak: % 30.
- Onak: % 15.
-
Ikuskapenen emaitzaren arabera, kenkaria honelakoa izango da:
- Goiko mailako aldekoa: % 30.
- Oinarrizko mailako aldekoa: % 15.
Nolanahi ere, kontzeptu horrengatiko gehieneko kenkaria ez da % 30etik gorakoa izango.
Artikulu honetan araututako kenkariak aplikatzeko, beharrezkoa izango da osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuei aldez aurretik errekonozimendua eskatzea. Horretarako, kasu bakoitzean aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidean.
-
-
172. artikulua.– Likidazioak metatzeari buruzko arauak.
Kasu bakoitzean sortutako tributu-kuotak metatu egin beharko dira sortzapen-fase guztiak edo batzuk establezimendu berean txertatzen direnean, arau hauen arabera:
- Establezimendu berean animaliak hiltzeko eta zatikatzeko eragiketak egiten direnean, animaliak hiltzeagatiko osasun-ikuskapenei eta -kontrolei dagokien kuota baino ez da sortuko.
- Establezimendu berean zatikatze-eragiketak bakarrik egiten direnean, haragien ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota bakarrik sortuko da zatikatze-eragiketagatik.
173. artikulua.– Tasen likidazioa eta ordainketa.
Tasen kuotak subjektu pasiboaren autolikidazioaren bidez ordainduko dira, erregelamenduz ezarritako moduan eta epeetan.
Hala ere, 170. artikuluaren 1. paragrafoaren g) apartatuaren kasuan, osasun-arloan eskumena duen sailak dagokion likidazioa egingo du sortzen den unean, eta hori subjektu pasiboari jakinaraziko zaio, eta hark borondatezko epean egin beharko du ordainketa.
174. artikulua.– Salbuespenak eta hobariak.
Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioen ondoriozko kuoten gainean, ez da inolako salbuespenik, murrizketarik edo hobaririk emango, ustiategien titularra edo ustiategiak kokatuta dauden lurraldea edozein dela ere.
175. artikulua.– Arau gehigarriak.
Dagokion tasaren zenbatekoa ezin izango zaie hirugarrenei itzuli haragia esportatzeagatik, ez zuzenean, ez zeharka
Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa
176. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren zerbitzuak ematea da.
177. artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
178. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
179. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
|
Mikrobiologia. Mikroorganismo adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik |
13,34 |
|
Mikrobiologia. Patogenoak aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik |
33,79 |
|
Mikrobiologia. Mikroorganismoen serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik |
13,45 |
|
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Fresko dagoela aztertzea |
4,22 |
|
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Tindatu eta aztertzea |
6,22 |
|
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Eremu ilunean egindako azterketa |
5,39 |
|
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontzentrazioa |
12,64 |
|
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontaketa |
12,64 |
|
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bestelako identifikazio-teknika bakoitzeko |
18,86 |
|
Mikrobiologia. Antibiograma |
18,86 |
|
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Elektroforetikoak |
43,20 |
|
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Inmunofluoreszentzia |
18,86 |
|
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA) |
24,35 |
|
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi homogeneoa |
5,39 |
|
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Zehaztu gabeko beste tekniketako bakoitzagatik |
48,41 |
|
Mikrobiologia. Proba biologikoak. Bizidunean egindako saioa |
60,60 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Destilazioa |
14,76 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Lurrungailu birakariaren bidezko destilazioa |
19,65 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Dekantazio-inbutuarekin erauztea |
18,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Soxhlet bidez erauztea |
38,04 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Solido/likido erauzketa |
21,14 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Aldi solidoan egindako matrize-barreiatzea |
43,20 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Mineralizazioa |
22,23 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Geruza fineko kromatografia edo paper-kromatografia |
27,42 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Zutabe-kromatografia |
31,64 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Grabimetria |
18,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Bolumetria |
7,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Refraktometria |
7,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Reflektometria |
7,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Potentziometria |
12,64 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Turbidimetria |
7,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Konduktimetria |
7,86 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra |
15,78 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu |
52,69 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografía / masa-espektrometria |
125,65 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria |
35,51 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua |
52,69 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko |
21,14 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Bereizmen handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC) |
62,81 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin |
89,77 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin |
141,35 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Ioizko kromatografia |
52,69 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Infragorriaren espektrofotometria |
42,20 |
|
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. ICP-Masak |
80,64 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu |
559,92 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
47,39 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
175,74 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
136,11 |
|
Analisi-sortak. Urak. Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi bat |
60,13 |
|
Analisi-sortak. Urak. DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik |
21,14 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak salbu |
518,94 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak, organokloratuak, triazinak |
245,81 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uretan dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta |
163,88 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden hidrokarburo aromatiko poliziklikoen analisia |
182,09 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «kontrola» analisi fisiko eta kimikoa |
26,30 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko eta kimikoa |
106,92 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko eta kimikoa |
114,99 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» bakteriologikoa |
21,14 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi bakteriologikoa |
68,82 |
|
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi bakteriologikoa |
21,14 |
|
Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta Pseudomona aeruginosa) |
102,09 |
|
Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren erabateko analisia |
455,45 |
|
Analisi-sortak. Urak. Igerileku kloratuen analisia |
94,22 |
|
Analisi-sortak. Urak. Igerileku elektrofisikoen analisia |
117,80 |
|
Analisi-sortak. Urak. Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak |
235,57 |
|
Analisi-sortak. Urak. Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX) |
117,80 |
|
Analisi-sortak. Urak. Trihalometanoak |
94,22 |
|
Analisi-sortak. Urak. N-Metil-karbamatoak |
180,60 |
|
Analisi-sortak. Urak. Ditio-karbamatoak |
86,37 |
|
Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari ______ euro gehituko zaio |
31,47 |
Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari 31,47 euro gehituko zaio.
180. artikulua. Zergapeko egitatea. [1]
Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:
- a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetzeeta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
- b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
- c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetzeziurtagiria emateko ikuskapena.
181. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
182. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.[1]
Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.
183. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
|
Farmazia-bulegoak. Farmaziak irekitzeko eskabidea. |
117,80 |
|
Farmazia-bulegoak. Tokiz aldatzeko eskabidea. |
314,09 |
|
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Eskualdatzailearen eskabidea. |
549,67 |
|
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Erosteko aukera izateko eskabidea. |
274,81 |
|
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Amortizazio-eskabidea. |
510,42 |
|
Farmazia-bulegoak. Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira. |
314,09 |
|
Farmazia-bulegoak. Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea. |
62,81 |
|
Farmazia-bulegoak. Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea. |
274,81 |
|
Farmazia-bulegoak. Farmazia behin betiko ixteko eskabidea. |
392,62 |
|
Botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
235,57 |
|
Botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
274,81 |
|
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
392,62 |
|
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
274,81 |
|
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Izendatzeak. |
62,81 |
|
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Funtzionamendurako osasun-baimena berritzeko eskaera. |
192,46 |
|
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
392,62 |
|
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
274,81 |
|
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Izendatzeak. |
62,81 |
|
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea |
501,85 |
|
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
392,62 |
|
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
274,81 |
|
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Izendatzeak. |
62,81 |
|
Botiketako sekzioak. Farmaziak irekitzeko eskabidea. |
392,62 |
|
Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
392,62 |
|
Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
274,81 |
|
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Irekitzeko edo ixteko eskaera |
392,62 |
|
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera |
274,81 |
|
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea |
501,85 |
[1] EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.
184. artikulua. Zergapeko egitatea.
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimendu horiek guztiak.
185. artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
186. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
187. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:
|
Zentro mota |
Kodea |
Instalazioa |
Berriztea / Aldaketak egitea |
|---|---|---|---|
|
Ospitaleak. |
C.1.n |
1.760,65 € |
880,33 € |
|
Mediku-kontsultak. |
C.2.1 |
352,27 € |
176,14 € |
|
Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak. |
C.2.2 |
352,27 € |
176,14 € |
|
Lehen mailako arreta emateko zentroak. |
C.2.3.n |
704,49 € |
352,25 € |
|
Zerbitzu anitzetarako zentroak. |
C.2.4 |
704,49 € |
352,25 € |
|
Hortz-klinikak. |
C.2.5.1 |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Giza ugalketa lagundurako zentroak. |
C.2.5.2. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Haurdunaldia nahita eteteko zentroak. |
C.2.5.3. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Kirurgia handi anbulatorioko zentroak. |
C.2.5.4. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Dialisi-zentroak. |
C.2.5.5. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Diagnosi-zentroak. |
C.2.5.6. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Osasun-asistentziako zentro ibiltariak. |
C.2.5.7. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Odol-transfusioko zentroak. |
C.2.5.8. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Ehunen bankuak. |
C.2.5.9. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Osasun-azterketa egiteko zentroak. |
C.2.5.10. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Osasun mentaleko zentroak. |
C.2.5.11. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Beste zentro espezializatu batzuk. |
C.2.5.90. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk. |
C.2.90. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak. |
C.3. |
704,49 € |
352,25 € |
|
Optikak. |
E.3. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Ortopediak. |
E.4. |
1.056,78 € |
528,39 € |
|
Entzumenaren protesirako establezimenduak. |
E.5. |
1.056,78 € |
528,39 € |
188. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta. Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan arautzen dira izapide horiek.
189. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
190. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
191. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1. Publizitatea egiteko baimena eta baimenean funtsezko aldaketak egitea eskatzea: 112,29 €
2. Baimena berritzea edo azaleko aldaketak egitea: 57,65 €
192. artikulua. Zergapeko egitatea.
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak, ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu, eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.
193. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.
194. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Tasa ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.
195. artikulua. Kuota.
Tasa 644,31 eurokoa izango da.
Funtsezko aldaketak edo baimena berritzea 322,16 eurokoa.
Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa
196. artikulua.– Zerga-egitatea.
Tasaren zerga-egitatea da 178 quinquies artikuluan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak ematea edo egitea; zehazki, legez aitortutako sendagaiei, osasun-produktuei, produktu kosmetikoei eta zaintza pertsonalerako produktuei, farmazia-laborategiei eta banaketa-entitateei dagozkienak.
197. artikulua.– Subjektu pasiboa.
Zerga-egitate diren zerbitzuak jasotzea edo jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
198. artikulua.– Sortzapena.
Zerga-egitate den zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta subjektu pasiboak dagokion eskaera egiten duen unean exijituko da tasaren ordainketa. Eskabidea ez da izapidetuko dagokion tasa ordaindu dela egiaztatu arte.
Aurrekoa gorabehera, Administrazioaren zerbitzua edo jarduketa ofizioz ematen bada, jarduketa horien hasiera jakinarazten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren zenbatekoa beti ordaindu beharko da zerbitzua eman edo jarduera gauzatu aurretik.
199. artikulua.– Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
- Farmazia-industria.
- 1.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 466,94 €.
- 1.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 233,45 €.
- 1.3. Laginak hartzea: 318,35 €.
- 1.4. Beste ikuskapen batzuk: 93,40 €.
- 1.5. Baimena eman ondorengo sendagaien inguruko behaketa-azterlanak baimentzeko ebaluazioa: 466,94 €.
- Laborategiak, sendagaiak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak.
- 2.1. Laborategiko praktika onak (LPO) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 466,94 €.
- 2.2. Laborategiko praktika onei buruzko egiaztagiria (LPO) emateagatik: 233,45 €.
- 2.3. Beste ikuskapen batzuk: 93,40 €.
- 2.4. Giza erabilerarako sendagaiak merkaturatzeko baimenaren titularren farmakozaintzako sistema ikuskatzea eta farmakozaintzako jarduerak egiteko azpikontratatzen diren enpresak ikuskatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 466,94 €.
- 2.5. Saiakuntza klinikoak: praktika kliniko onak ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 466,94 €.
- Kosmetikoak.
- 3.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 466,94 €.
- 3.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 233,45 €.
- 3.3. Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua: 79,59 €.
Medikuntza nuklearreko, erradioterapiako eta erradiodiagnostikoko laguntza-unitateen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programak baliozkotzea
200. - Zerga-egitatea.
Zergapeko egitatea kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programaren ebaluazioa da, eta, hala badagokio, medikuntza nuklearreko, erradiodiagnostikoko eta erradioterapiako laguntzaunitateen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programaren onarpen-ziurtagiria ematea.
201. - Kuota.
Kuotaren zenbatekoa honako hau da:
|
|
Zentro-mota |
|
|
|
Ospitaleak |
Beste zentro batzuk |
|
MEDIKUNTZA NUKLEARREKO UNITATE ASISTENTZIALAK (U.87) |
146,72 euro |
88,07 euro |
|
ERRADIOTERAPIAKO UNITATE ASISTENTZIALAK (U.86) |
146,72 euro |
88,07 euro |
|
ERRADIODIAGNOSTIKOKO UNITATE ASISTENTZIALAK (U.88) |
146,72 euro |
88,07 euro |
|
|
Unitate-mota |
|
|
|
Konplexua |
Sinplea |
|
X IZPIEN EKIPOAK DITUZTEN UNITATEAK, ERRADIODIAGNOSTIKOKO ASISTENTZIA-ESKAINTZARIK EZ DUTENAK |
88,07 euro |
58,71 euro |
Unitate konplexua: 1 motako edo 2 motako X izpien instalazioekin, diagnostiko orokorreko ekipoekin, 1085/2009 Errege Dekretuaren 17. artikulua.
Unitate sinplea: X izpien gainerako instalazioak, 1085/2009 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.
202. artikulua.- Subjektu pasiboak
Tasaren subjektu pasiboak dira zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren entitateak ere.
203. artikulua.- Sortzapena.
Administrazio-jarduketa hasten duen eskaera aurkezten denean sortzen da tasa, eta ez da egingo edo izapidetuko dagokion ordainketa egin gabe.
204. artikulua.-Likidazioa.
Tarifak subjektu pasiboek autolikidatuko dituzte kasuan kasuko administrazio-jarduketak hasteko eskaera egiten duten unean.
Prestakuntza-jardureren gaineko tasa
204 bis artikulua.– Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea da osasun arloko sailak Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide sanitarioetako prestakuntza-jarduerak egiaztatzeko, berregiaztatzeko edo editatzeko zerbitzuak ematea.
204 ter artikulua.– Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak dira zergapeko egitate diren zerbitzuak eskatzen edo jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren erakundeak ere.
204 quater artikulua.– Sortzapena.
Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak ematen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da ordainketa.
204 quinquies artikulua.– Kuota.
Tasa tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):
- Etengabeko prestakuntzako jarduera berri bat egiaztatzeko eskaera 77,82.
- Prestakuntza-jarduera bat berriz egiaztatzeko eskaera 77,82.
- Egiaztatutako etengabeko prestakuntzako jarduera bat editatzeko eskaera 77,82.
204 sexies artikulua.– Salbuespenak.
Tasa ordaintzetik salbuetsita daude Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak, baldin eta zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen badituzte.
Azken aldaketako data: