Osasun Saila

Prestazio Farmazeutikoa gauzatzeko hitzarmena

2024ko martxoaren 25ean, farmazia-bulegoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Osasun Sailarekin farmazia-prestazioa eta osasun-lankidetza gauzatzeko baldintzak ezartzen dituen itun berria sinatu zen, farmaziak osasun-sisteman osasun-agente gisa integratzea helburu duena. 4 urteko iraupena izango du, eta beste 4 urtez luzatu ahal izango da. Kontzertu berri honek 2006. urtekoa ordeztuko du.

Prestazio Farmazeutikorako Hitzarmena

Azken urteetan garatu diren aurrerapen teknologikoetara egokitzeko beharrezkoa den eguneraketa jasotzen du itunaren berritzeak, hala nola:

  • Errezeta elektronikoaren ezarpena 2013an.
  • Errezeta elektronikoaren interoperabilitatea estatuko autonomia-erkidegoen artean 2018an.
  • Europar Batasuneko zenbait herrialderekin errezeta elektronikoaren interoperabilitatea 2022an.
  • OTI digitala, EAEko farmazia guztietan erabili daitekeena 2023ko ekainaz geroztik.

Gainera, eszipiente eta forma farmazeutiko berriak sartu dira formulazio magistralaren eranskinean (B eranskina), eta ordainsariak, printzipio aktiboak, eszipienteak eta ontziak eguneratu dira.

Azken aldaketako data: