Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Donostialdeko Paisaiaren Katalogoaren jendeaurreko parte-hartze

Donostialdeko Paisaiaren Katalogoa

Donostialdeko Paisaiaren Katalogoaren lanketa-Proiektuaren esparruan parte-hartze prozesu bat aurkeztu da, Katalogoaren lanketarekin batera aurrera eramango dena, eta parte-hartzeko bide desberdinak erabiltzen dituena:

  • Sakoneko elkarrizketak paisaiaren agenteekin
  • Mahai teknikoak
  • Herritarren parte-hartzeko foro irekiak

Apirilean zehar, lehen eta bigarren mahai teknikoen tartean, herritarrentzako hainbat Foro ireki garatzea aurrikusten da, balio paisajistikoei buruzko informazioa gerturatu, jaso eta erkatzeko balioko dutenak, baita bertan ematen diren inpaktuak eta kokapen horietan herritargoak dituzten xedeak ere. Herritarren 4 foro egingo dira, helburu eta eduki berberarekin, baina eremu funtzionaleko lau gune desberdinetan kokatuak, ahalik eta populazio kopuru handienera iristeko. Eremu funtzionaleko hiritargo guztia dago gonbidatua parte-hartzera.

  • Ikestak “Irekia” bidez

Martxoaren 7tik aurrera Internet bidezko parte-hartzea eskuragarri egongo da. Herritargoari zuzendua dago orokorrean, eta ondorioz, aurkezten diren edukiak ahalik eta dibulgagarrienak izango dira, parte hartu nahi duten erabiltzaile guztien ulermena bermatu ahal izateko.

  • E-posta: 

Arabako Errioxako, Enkarterriko eta Urola Kostako Paisaiaren Katalogoak

Katalogo hauek lantzeko prozesua amaitu da. Honako hau da Parte-hartzeari buruzko memoria (PDF, 8 MB)

Actualmente, se están redactando los documentos de las modificaciones de los Planes Territoriales Parciales de estas Áreas Funcionales para introducir las Determinaciones del Paisaje. Para la inserción de las Determinaciones en los instrumentos de Ordenación Territorial se deberán modificar los Planes Territoriales Parciales de las Áreas Funcionales correspondientes. La tramitación esta modificación cuenta con una exposición pública donde cada ciudadano puede realizar las alegaciones que considere oportunas. En breve, se abrirá dicha exposición.

Gaur egun, Eremu Funtzional hauetako Lurralde-plan Partzialak aldatzeko dokumentuak idazten ari dira, Paisaiaren Zehaztapenak sartzeko. Lurralde-antolamenduko tresnetan zehastapenak txertatzeko, aldatu egin beharko dira eremu funtzionalen lurralde-plan partzialak. Aldaketa hori bideratzeko, informazioa jendaurrean jarriko da, eta orduan herritar guztiek egin ditzakete egoki deritzeten alegazioak. Hemendik gutxira, jendaurreko informazioaldi honi ekingo zaio.